“Eraldaketa, sortzaileON afera” egitasmoa ezagutu dugu, Irantzu Lekue artista garaikidearen eskutik. Lekuek berak sustatu du proiektua, Olatz Alonso kazetariarekin eta Maider Oleaga zinegilearekin batera. Emakumeen sormen-prozesua ezagutzeko proiektua izango da, eta zenbait hitzaldiren bitartez gauzatuko da. Josune Arakistain musikaria, Garazi Lopez de Armentia koreografoa, Izar Mendiguren bertsolaria, Izaskun Urkijo arte-zuzendaria eta Irati Jimenez idazlea izango dira, besteak  beste, hitzaldi bana ematen, Arabako hainbat herritan. Emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatu nahi da proiektuaren bitartez, eta hitzaldiak bideo-arte egitasmo batean bilduko dituzte.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies