Hezkuntza-sistemaren A, B eta D ereduen araberako banaketaren ikerketa aurkeztu zuten atzo Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak eta Aztiker soziologia-kabineteak. Hezkuntza esparrua eta euskalduntzea EAEn (1983-2016) ikerketaren emaitzen arabera, azken urteotan ikasleen erdia ez da iritsi euskara-maila egoki batera. Urko Aierbe EHEko kideak emaitza horien balorazioa egi du HIZPIDEAn. Bere hitzetan, ereduen sistema porrot nabarmena izan da, baita lege-iruzurra ere, ez baitu bermatu ikasleek euskara menperatzea derrigorrezko eskolaldia bukatuta. Ikerketa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egin bada ere, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoara ere estrapola daitezke emaitzak. Euskal Herri osoan ereduen sistema gaindituko duen proposamen baten aldeko aldarria egin du Aierbek

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies