Datorren martxoaren 8rako deitutako greba feminista dela-eta, atal berri bat zabaldu dugu HIZPIDEAn: asteartero, 09:30ean, grebak jorratuko dituen lau ildo nagusiei buruzko solasaldia egingo dugu, gaian adituak diren emakumeekin. Zaintza, hezkuntza, enplegua eta kontsumoari buruz arituko gara, beraz, eragile feminista ezberdinekin. Gaurkoan, zaintza-lanen gaiari heldu diogu, Mugarik gabe elkarteko Aitziber Romerorekin eta Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko Isabel Otxoarekin. Etxeko langileen egoeraz ez ezik, soldatapekoak ez diren zaintza-lanez ere hitz egin dugu, baita zaintza-lanei bisibiklizazio handiagoa emateaz ere.

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies