Gaur egun baserritik bizi nahi duten gazteetaz hitzegin nahi nuke. Arrazoi asko daude lehen sektoretik ogibidea egiteko: bokazioa, lan irtenbide soil bat, kalean eta lan errutinariotik kanpoko aktibitatea, animaliekiko zaletasuna, etabar, azken finean danok ez daukagu zortzi orduko lan bat jorratzeko gaitasuna.

Baserri mundua jendearentzat erabat arrotza izan da eta berarekiko urruntasuna sentitu izan da; baserriak familiak kudeatutako inguruneak izan dira eta gaur egun ere horrala izaten jarraitzen du.

Azken urteetan, aldiz, aldaketak daudela sumatzen da.

Alde batetik, baserriak familietatik haratago doaz eta koperatibak eta elkarteak sortzen ari dira eta bestalde, sektorea zahartzen ari da oso azkar eta honek kaleko jendea erakarri du sektorera erreleboa hartzeko gogoekin.

Baina kanpotik datorren jende honek, oraindik ere, oztopo garrantzitsuak aurkitzen ditu.

Inbertsio handien beharra alde batetik. Nahiz eta diru laguntzak dauden, hauek baldintzatuak daude jarduera urte batzuk egotera, bestela, diru laguntza hauek bueltatu behar dira.

Inbertsioen %100 norberak aurreratu beharra beste alde batetik, honek duposatzen duen arazoarekin. Azken finean norberak arrisku ekonomiko handia asumitzen du gero etekin nahiko eskasa duen jarduera batetan.

Lur eskasia ere arazo larria da. Lur oso gutxi dago libre eta hauengatik errenta handiak eskatzen dituzte. Araban eta Nafarroan oraindik lur publiko asko dago baina Bizkaian eta Gipuzkoan ez dago ia ezer. Lur banku eraginkor baten beharra dago arazo hau gainditu ahal izateko.

Lurra lortzeko ere, gazteek beste arazo bat daukate, batez ere sektoretik kanpo datozenean. Jubilatzen direnak nahiago dute beraien lurrak ezagutzen dituzten baserritarrei uztea, jende berria aukera hauetatik kanpora geldituz. Honetan baserritarrok hausnarketa sakona egin beharko genuke. Orokorrean jubilatzera doan jendeak ez dauka ordezkorik eta daukanean, konfidantza falta nagusitzen da, kanpotik datorren horrek ideia berriekin etortzen bait da eta honek beldurra sortzen du.

Badago ere erakundeentzat gazteak ez diren berritzaileak ere. 40 urtetik gorako pertsonak dira eta hauek are eta laguntza gutxiago jasotzen dute. Gaur egungo lan egoeraren ondorioz edo aldaketa baten bila baserrira bueltatu direnak dira eta hauek ere laguntza berezia behar dute erakundeen partetik, azken finean bizitzan behin jasoko duten laguntza izango dena behar dute.

Jende eta gazte berritzailea behar du baserriak, berrikuntza horretatik etorkizun oparoagoa etorriko bait da.

Administrazioak eta baserritarrok baliabideak eta konfidantza eman behar diegu jende guzti horri beraiek dauzkaten ideiak aurrera eraman ditzaten. Pizka bat emanda guztiok asko irabaziko dugu danok.

Maider Martinez

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies