Saio distiratsua izango da gaurkoa, elektrikoa! New Yorkeko dekadentziatik ihesi, bidaia trasatlantikoa egingo dugu lur britainiarretara pertsonaia argitsuen bila. Han izango ditugu zain T. Rex eta David Bowie Glam Rockaren xarmak lagun, gu limurtzeko prest. Hala, purpurina artean ezagutuko ditugu Londreseko Punkaren aurretiko agertokiaren berezitasunak. Gaurkoan ere, heteroaraua kolokan jarriko dugu aitzakia honekin, arlo estetikoari dagokionean, behintzat. Ez gara luze geratuko, ordea, Estatu Batuetara bueltatuko garelako MC5 taldearen eskutik bertako Proto-Punkaren agertokian sakontzen jarraitzeko eta baita kontrakulturaren beste alderdi batzuetan ere. Detroiteko taldearekin lotuta, hiri berean 1967an jazotako istiluak izango ditugu aipagai, jazoera gakoa gure istorioan; izan ere, honek lotuko du MC5en patua The Stooges taldearenarekin. Horrexegatik, Stoogesek diotena diotela, guretzat 1969 ez da “another year” soila.

 

Abestien zerrenda:

David Bowie – All the Madmen (The Man Who Sold The World, 1970)

T. Rex – Get It On (Electric Warrrior¸1970)

David Bowie – Andy Warhol (Hunky Dory, 1971)

David Bowie – Queen Bitch (Hunky Dory, 1971)

MC5 – Kick Out the Jams (Kick Out The Jams, 1969)

MC5 – Starship (Kick Out The Jams, 1969)

The Stooges – 1969 (The Stooges, 1969)

The Stooges – Real Cool Time (The Stooges, 1969)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies