ERRAIETATIK vol. VIII | Hilotzak garraxika etengabean

ERRAIETATIK vol. VIII | Hilotzak garraxika etengabean


Pasa den astean irratsaiorik ez izan eta gero, Erraietatik bueltatu egin da. Eusko Jaurlaritzaren jazarpenari aurre eginez, Erraietatik-eko ume basatiok adierazpen askatasunaren defentsan gure konpromisoa berretsi dugu eta uhinak astintzeari ekin diogu.

‘Pasaiako Badia’ dokumentaleko sortzaileetako bat, Yuri Agirre, izan dugu gurean eta aipatutako pelikularen inguruan hitz egin dugu. 1984. urtean espainar poliziak Jose Maria Izura ‘Pelu’, Pedro Maria Isart ‘Pelitxo’, Rafael Delas ‘Txapas’ eta Dionisio Aizpuru ‘Kurro’ tiroz hil zituen Pasaiako badian eta dokumentalak gertakarien hauek ditu hizpide. Dokumentala ekoizpen-fasean dago eta crowdfunding kanpaina martxan du finantziazioa lortzeko.

· Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu» ·

Elkarrizketa probestuz Komando Autonomo Antikapitalisten historia errepasatu dugu. 70. hamarkaden bigarren erdialdean agertu eta Euskal Herriko mugimendu autonomoaren espresioa armatua izan ziren KAA-k.

Azkenik, duela gutxi ume basatien aldra batek Berlinen dadaismoaren aurkitutako arrastroei forma eman eta kontra-artista hauek Berlinen egindako maltzurkeriak azaldu ditugu. Gerrako eta gerraosteko Alemanian, dadaistek kaosaren bitartez konpromezu anti-artistiko eta politikoa uztartu zuten.

Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu»

Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu»

‘Pasaiako Badia’ dokumentaleko sortzaileetako bat, Yuri Agirre, izan dugu gurean eta aipatutako pelikularen inguruan hitz egin dugu. 1984. urtean espainar poliziak Jose Maria Izura ‘Pelu’, Pedro Maria Isart ‘Pelitxo’, Rafael Delas ‘Txapas’ eta Dionisio Aizpuru ‘Kurro’ tiroz hil zituen Pasaiako badian. 32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du.

Oinatzak Produkzioakeko Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendi ari dira dokumentala garatzen, eta grabazio lanetan On Produkzioakeko Iban Toledo kameralariaren, Olaia Sanchez soinu teknikaniaren eta Izeia Urdanpilleta makilatzailearen laguntza dute. Dokumentalak gertakariak hauek ditu hizpide.


· ERRAIETATIK vol. VIII | Hilotzak garraxika etengabean ·

Prestaciones sociales: unidades de convivencia perceptoras de RGI

Prestaciones sociales: unidades de convivencia perceptoras de RGI

En una nueva colaboración quincenal con el economista Iñaki Uribarri hablamos hoy de:

– Comentarios sobre cómo está evolucionando la estadística de unidades de convivencia perceptoras de RGI. Datos de noviembre.

– Dos casos habidos en las asesorías en estas dos últimas semanas: Lanbide reclama pagos indebidos por un incumplimiento del año 2009, pero lo detacta y lo exige desde diciembre 2012, y ¿Cómo actuar en el caso de pagos indebidos cuando no se han hecho alegaciones y corresponde hacer Recurso de Reposición contra la resolución corresponbdiente)

Nos recomienda además que podemos hacer las consultas en las asesorías a través de correo electrónico en la página de Argilan

“O no sera”:¿Son compatibles los conceptos feminismo y publicidad?

“O no sera”:¿Son compatibles los conceptos feminismo y publicidad?

Y en estas fechas tan cercanas a las navidades e hilando con el programa
de las compañeras de la semana pasada, en el que empezaron a abordar el tema de la publicidad enfocándose en los productos dirigidos a las criaturas; hoy seguimos profundizando en el tema…no podemos evitarlo… estamos con un pie dentro del abrumador ambiente de la navidad.
Podemos ver que en algunos anuncios, algunas campañas se ha incluido una diversidad de mujeres: orígenes, edades… es decir, un envoltorio diferente con el mismo caramelo: la tiranía de la moda, el consumismo y la explotación de las mujeres en la fabricación de estas prendas en países como India o Pakistan. Y es que volviendo al tema del cambio del envoltorio, las claves de los anuncios son la efectividad, que sea visualmente potente y complaciente con el público al que va dirigido. ¿Son compatibles los conceptos feminismo y publicidad?

Irantzu Lekue: “Kaletik urrun dago artea; Joan Etorrian herritarron parte hartzea bilatuko dugu”

Irantzu Lekue: “Kaletik urrun dago artea; Joan Etorrian herritarron parte hartzea bilatuko dugu”

10.000 botila, 10.000 mezu, milaka lagun, goizak eta arratsaldeak, Hernani, Donostia, Bergara, Elgeta … Ezaugarri hauek batzen baditugu 10.000 Joan Etorrian proiektuaren laburpentxo bat egin daiteke, agian. Proiektu honetan burubelarri dabil hilabete amaierara arte Irantzu Lekue artista arabarra eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.

 

Informazio gehiagorako, webgunea jarri dute martxan: joanetorrian.com

 

Ekimen ezberdinak antolatu dituzte BDZ kanpainaren baitan, Maccabi Tel Aviv taldearen bisitaren harira

Ekimen ezberdinak antolatu dituzte BDZ kanpainaren baitan, Maccabi Tel Aviv taldearen bisitaren harira

Abenduaren 29an Maccabi Tel Aviv Israelgo taldea egongo da Gasteizen, Baskoniaren aurka jolasteko. Hori dela eta, eragile ezberdinek elkarlanean eta BDZ kanpainaren baitan, ekimen ezberdinak antolatu dituzte “Israeli Boikot” aldarrikatzeko. Hitzaldiak, mahainguruak edota partidu egunerako kalejirak antolatu dituzte Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainarekin bat eginez.

 

 

Abenduak 21

Isabel Pérez Hispan TV-ko kazetaria da: urteak daramatza Gazako egunerokotasuna jorratzen. Mussa´ab Bashir, aldiz, PFLP-ko preso palestinar ohia izateaz gain, kazetaria da. “La lucha de los presos palestinos” hitzaldia eskainiko dute biek, 19:30tan, Etxerat Elkartearen egoitzan (Kutxa plazan).

Abenduak 27

Oihaneder Euskaren Etxean, BDZ kanpainako kidea eta Hala Bediko Uhintifada irratsaioko laguna den Koldo Alzolak hitzaldia eskainiko du, Israelen aurkako boikota kirol arloan nola landu jorratuz: “Maccabiri boikota. BDZ eta kirol arloa”

Abenduak 29

Partiduaren egunean, kontzentrazio iraunkorra egingo dute eragile ezberdinek 17:00etatik 19:00ak arte Korreos plazan, “Maccabiri eta Isralei boikota. Ez zarete ongi etorriak” lemapean. Egunean bertan ere, Zuyana garagardotegitik (Betoño, 48 kalea) kalejira bat irtengo da Araba Arenaraino, partidua jolastuko duten guneraino.

 

*Igor Goikoleak Maccabiren bisita dela eta idatzitako artikulua: “BDZ, zilegitasuna irabazita duen ariketa internazionalista”

[Iritzia] “BDZ, zilegitasuna irabazita duen ariketa internazionalista” – Igor Goikolea –

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies