Azaroaren 5ean 2016 – 2017 ikasturteko parrilla berria aurkeztu genuen Hala Bedi Tabernan. Irratsaio berezi batekin eta txistorraren berotasunean, aurtengo nobedadeak ezagutzeko aukera izan genuen.

Hala Bedi Bat-en (107.4 FM), besteak beste, nabarmentzekoak dira:

  • “O no será”: Hala Bediko irratsaio feminista, feminismoen inguruan. Astelehenero 22:00etatik 23:00ak arte.
  • “Erraietatik”: Kontrakultura eta iraultza. Astelehenero 23:00etatik 00:00etara.
  • “Excavar en tiempos revueltos”: Arkeologia beste modu batean azaltzeko irratsaioa. Astelehenero 21:00etatik 22:00ak arte.
  • “Suelta La Olla”: Hala Bedi Bat-eko magazin nagusia. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00ak arte.

 

halabedibatmural

 

halabedibat

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Orain dela hiru urte egin genuen Hala Bedi Bi (88.8 FM) euskara hutsezko irratia sortzeko apostua. Gutxinaka – gutxinaka, pauso esanguratsuak eman ditugu. Aurtengo nobedade nagusiak:

  • “Hizpidea” : Euskal Herriko egunerokotasuna. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 10:00ak arte Bilbo Hiriarekin batera.
  • “Araba Hizpide” : 08:30etatik 09:00ak arte albisteak, prentsari errepasoa eta eguraldia. 10:00etatik 11:00k arte Arabako egunerokotasuna.
  • “Alai Bedi” : Umeek ekoizten duten irratsaioa, larunbatero eta igandero 10:00etatik 11:00ak arte.

 

halabedibimurala14938300_1198457146867498_8655161365581473821_n

 

 

 

 

 

 

 

 

 

image1HalaBelarri egiteko kanpaina ere martxan dago, berriz ere. Hala bediren proiektu komunikatiboan sinisten duen edonorren ekarpena ezinbestekoa da; Hala bediko familiaren parte izateaz gain, proiektua bizirik mantentzeko eta aurrerapausoak emateko aukera ematen du HalaBelarri egiteak. Aurten, 33 urte bete ditu Hala Bedi Irratiak eta errotu den proiektu honi beste hainbat bultzada eman nahi dizkiogu, baina horretarako, ezinbestekoa dugu familia zentzu guztietan zabaltzea.  Bi modu daude HalaBelarri egiteko:

 

  • Hala Bedi Tabernan. Kutxi kaleko 98ko tabernan, postontzi bat kokatu dugu; tabernariari galdetu, txartela bete eta harremanetan jarriko gara zurekin.
  • Hala Bediren webgunean: halabedi.eus/halabelarriak/ Datuak idatzi eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies