mozallegea2

2015eko abenduaren 30ean preso eta iheslari politikoen etxeratzearen alde Gasteizko Legebiltzarrean kateatu ziren 34 gazte arabarrak, Mozal Legearen ondorioz jasotako isunen aurrean jarrera desobedientean berretsi dira, eta ekimen ezberdinak burutuko dituzte.

mozallegea4Izan ere, ‘Denak ala inor ez’ dinamikaren testuinguruan Hego Euskal Herriko hiriburuetan 400 gazte baino gehiago bildu zituen #DeserritikEtxera ekimen solidario honengatik, 602 euroko isuna jarri zioten bakoitzari, guztira 21.000€. Uda honetan, isunak ordaintzeari uko egin zioten, eta Mozal Legeari desobedientziaz erantzuteko erabakia hartu zuten.

Azken asteotan, Mozal legearen inguruko mahainguruak eta elkartasun jaialdiak antolatu dituzte, besteak beste, Agurainen, Amurrion eta gaur, azaroak 3, osteguna, Gasteizen. 19.00etatik aurrera, mahaingurua, pintxoak eta kontzertuak (Azken Aukera eta El Arrabal) egongo dira Gasteizko Gaztetxean.

“Gazte eta herri mugimenduak ezabatzeko tresna” hauen aurrean, jarrera desobedienteen beharra azpimarratu dute. Eta amaitzeko, “euskal preso edo iheslari bat etxean ez dagoen bitartean” borrokan jarraituko dutela adierazi dute gazteek.

mozallegea0

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies