ZURIA BELTZEZ – 263 – itzaletan murgiltzen

ZURIA BELTZEZ – 263 – itzaletan murgiltzen

XX. mendeko musika popularraren zingira lohitsuetatik berreskuratutako abesti sorta berria dakarkizuegu. Gaurkoan, Delta-ko blues nahigabetua, Virginia aldeko soul mainotsua, New Orleans-etik R&B alaia, jazz doinu eleganteak, soul sister finak, Erresuma Batuko garage rock-a, Iruñea-ko rock progresiboa, Mexiko-ko pachuco swing-a, eta sesioa ixteko, Jamaika-ko reggae soinu epelak. Dantzatu inor begira ez bazenu bezala!

0- The Ventures – Swamp rock 1- Robert Johnson – Stones in my passway 2- Swamp Dogg – Mama’s baby, daddy’s maybe 3- Willie Tee – Walking on a one way street 4- Herb Jones – Tell old Billy 5- Patti Jo – Make me believe in you 6- Cream – Strange brew 7- The Kinks – Sunny afternoon 8- David Essex – Rock on 9- Magdalena – Rokanrol 10- Lalo Guerrero – Vamos a bailar 11- Ken Boothe – Crying over you 12- Arthur Kay & the Originals – Ska wars

IRUZKINA: Gorka Bereziartua eta Igor Goikolea

IRUZKINA: Gorka Bereziartua eta Igor Goikolea

Aktualitatearen iruzkina

Aktualitatearen iruzkina

Gorka Bereziartua eta Igor Goikolearen txanda izan da gaur HIZPIDEAko binakako kolaborazioen tartean. Bereziartua Argiako kazetariak Irekia Eusko Jaurlaritzaren herritarren parte-hartzerako webgunetik kendu behar izan duten galdera izan du hizpide: galderak kutsu arrazista nabarmena zuen. Igor Goikolea kazetaria, aldiz, Europan sona gutxi ixan duen berri bati buruz hitz egin du: 2001eko irailaren 11ko AEBetako atentatuen bertsio ofiziala auzitan jartzen zuten hiru kazetariren heriotza susmagarriak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies