Uztailaren  15ean  ospatuko  dute  Zuiako  VIII.  Gazte  Eguna,  parekidetasuna  eta  parte  hartzea  oinarri  hartuz

Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako VIII. Gazte Eguna, parekidetasuna eta parte hartzea oinarri hartuz

Aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira.

Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako Gazte Asanbladak antolatu duen VIII. Gazte Eguna. Antolakuntzatik adierazi dutenez, aurtengo aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira. “Parte hartzea eta parekidetasuna oinarri dituen egun herrikoia” izatea nahi dute uztailaren 15eko larunbata; aldi berean, aldarrikapenak eta jaia uztartu nahi dituzte, “gazte belaunaldi desberdinen arteko ezagutza eta elkar eragina bultzatzen dituena”. 

Egunaren antolatzaile nagusia, esan bezala, Zuiako Gazte Asanblada da baina bertako eragile ezberdinen laguntza izango dute, besteak beste, Zeteme neska taldearena. Aurten, hirugarrenez ospatuko dute sukaldaritza txapelketa ez lehiakorra -saririk gabe-, aurtengo osagai nagusia kuiatxoa izanez. Aukeraketa hau ez da kasualitatea: “Kuiatxoa aukeratu dugu herriko produktuak eta sasoikoak erabili nahi ditugulako”.

Egunean zehar ekintza ezberdinak egingo dituzte goizean goiz hasita (egitaraua beherago ikusgai). Parte hartzean jarri dute garrantzia gazteek; izan ere, haiek sukaldatuko dute bazkari guztia, ekitaldian sorpresak espero dituzte … Gauean zehar ere parrandarako aukera egongo da, 22:00etatik aurrera hasiko diren kontzertuekin, tartean, Gorka Suaia, Gatom, Komando Klitorix eta Wood Strings.

Egitaraua osorik:

 

Dena  prest  Zuian  “Baietz  42!”  ekimenerako

Dena prest Zuian “Baietz 42!” ekimenerako

Ekainaren 21ean, 22an eta 23an burutuko da ekimena. 150 bizilagunek eman dute izena momentuz.

Euskaldunen aktibaziorako ekimenak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian; horren erakusle, Agurainen 75 ordu euskaraz, adibidez.  Eredu hauek ispilu hartuta, Zuiako herritarrak ere, euskararen aldeko erronka herrikoia egiteko prest azaldu dira. Hori da, hain zuzen ere, Baietz42! ekimena, 42 orduz euskaraz bizitzeko hautua. Antolatzaileak pozik daude orain arte egindako lanarekin.

Datuak eta honi buelta emateko erronka

Zuiako herritarren %30,5ak euskaraz daki; %51,5ak euskaraz ulertzen du, nahiz eta horietako batzuek hitz egiteko gaitasunik ez izan. Hala ere, hizkuntza erabileraren kale neurketak dio Zuiako elkarrizketen %5,8a baino ez dela euskaraz aritzen.

Egoera horri aurre egiteko, antolatzen hasi ziren herritar batzuk urte hasieran eta, dagoeneko, euskaraz bizitzeko hautuari aurre egiteko prest daude. Denbora tarte honetan hainbat ekimen burutu dituzte, hala nola, herriko jatetxe, denda eta tabernetako ordutegiak euskaratu, atxikimenduak jaso …

Halaber, Udalera eraman dute ekimena eta bertan babes zabala jaso du, udalbatza osatzen duten alderdi guztiek, PPren abstentzioarekin, babesa eman diotelako honi – 11 udal ordezkarietatik 10en aldeko botoa eskuratu zuen ekimenak -.

Era berean, beste ekimen ikusgarri batzuk egin dituzte, hala nola, herriko kultura eta hizkuntza ezberdinen arteko trukaketa bat, ipuin eta istorio ezberdinen bitartez. Bertan hamaika hizkuntza entzuteko parada izan zen, Zuiak euskaraz bizi nahi duen herri anitza dela aldarrikatzeko.

150 pertsona baino gehiagok eman dute izena dagoeneko, nahiz eta epea ez den amaitu. 16 urtetik gorako herritar guztiek har dezakete parte, hiru profil ezarriz horretarako:

  • “AhoBizi”. Euskaraz mintzatzen diren herritarrak dira, 42 ordu horietan euskara hutsez hitz egiteko konpromisoa hartua dute jada.
  • “BelarriPrest”. horiek euskara ulertu bai baina hitz egiteko gaitasunik ez edo gaitasun gutxi dutenak dira, ekimena dirauen bitartean euskaraz entzuteko hautua egina dute.
  • “BideLaguna”. Euskara ulertzeko zailtasunak izan arren, euskararekiko errespetua eta begirunea dute, eta beraz, euren inguran euskara hitz egin dadila sustatuko dute.

Hitzordua ekainaren 21ean, 22an eta 23an izango da eta ekimena hasi arte hainbat ekimen egongo badira ere, – kantu-afaria, poteo musikatua, gailu elektronikoak euskaraz konfiguratzen ikasteko aukera – Baietz42! ekimenaren asmoa ez da euskararen aldeko jai bat egitea; helburu nagusia euskara eguneroko hizkuntza izan daitekeela adieraztea da, baita Zuia bezalako udalerri batean ere. Euskararen aldeko jaia, aldiz, ekainaren 24an izango da, Udaleko Euskara Batzordeak Zuia Euskaraz eguna antolatu baitu. 

Euskaraz  aritzeko  “Baietz  42!”  ekimena  egingo  dute  Zuian,  ekainaren  21etik  23ra

Euskaraz aritzeko “Baietz 42!” ekimena egingo dute Zuian, ekainaren 21etik 23ra

Zuiarrak euskaraz biziko dira, 42 orduz. Ekainaren 21etik 23ra, euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute “Baietz42!” ekimenarekin, profil eta helburu ezberdinak zehaztuz horretarako.

Ekimenaren helburu nagusietako bat hizkuntza ohiturak aldatzea izango da. Hala ere, zuiar euskaldunak ahaldundu eta aktibatu nahi dituzte “Baietz 42!” izena jarri dioten ekimenarekin. Aurreko astean egin zuten agerraldia eta bi egunen aurkezpena, herritar ugari ekimenaren antolakuntzan daudela erakutsiz.

Hiru parte hartzaile ezberdin identifikatu dituzte antolatzaileek, herritar guztiek parte hartu ahal izateko:

1. Euskaraz hitz egiten dakitenak: 42 orduz euskarari ahalik eta gehien eutsiko diotenak, betiere, komunikagarritasuna galdu gabe.

2. Euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen dutenak: 42 orduz haiekin euskaraz hitz egiteko gonbita egingo dutenak.

3. Euskara ulertzen ez duten euskaltzaleak: 42 orduz euskaldunei euskaraz egiteko bideak erraztuko dizkietenak.

Zuia,  beste  urrats  bat  memoriaren  bidean

Zuia, beste urrats bat memoriaren bidean

Memoria historikoa berreskuratzeko antolatutako ekitaldi sorta baten baitan, Zuiako Udalak eta pertsona eta agintari politiko ugarik ekitaldia egin zuten asteburuan Gorbeialdean. Aita Pauldarren lehengo komentuan, 1936 eta 1940. urteen artean kontzentrazio-esparru frankista izandakoaren sarrerako lorategietan, monolitoa jarri zuten.

Ekitaldian, Iñigo Arregi artistak egin eta arabar lurraldean Memoriaren marka izan nahi duen irudi eskultorikoan jarritako plaka deskubritu zen: “Eraikin hau, Aita Pauldarren komentua zelarik, hiru urte eta erdiz izan zen kontzentrazio-esparru frankista. Hiru bat mila pertsona egon zen bertan inolako epaiketarik izan gabe. Miseria, esklabutza, torturak, zigorrak… baten batzuek heriotza ere jasan zuten. Zuiako herriak omen egin nahi die pertsona hauei guztiei, gertatutakoa ahaztu ez eta euren askatasun-ametsa egia bihurtuko bada.”

Ordezkari ugari bildu ziren ekitaldian, tartean, Arabako Batzar Nagusietako ordezkaritza nabarmena eta Udaleko indar politiko guztietako ordezkariak, alkatea barne. Unai Gutierrez Zuiako alkatearen esanetan, gertatutakoa ahanzturatik aterako dela bermatu nahi dute monolito eta plaka berriarekin: “Hurrengo belaunaldiek, memoria horri eutsiko diote, askatasun-grina amets izan zuten pertsona haiek omenduz”.

 

Zuiako  epaiketa,  Araba  euskaraz,  errekaleorreko  etxebizitza  komunitarioa

Zuiako epaiketa, Araba euskaraz, errekaleorreko etxebizitza komunitarioa

Urkabustaizen izango den maskara eta  antzerki tailerraren berri ematen digu Asierrek. Zuiako epaiketa kontu bat ere aipatzen du, Gorka Diaz-en epaiketa eta aurreko asteko makro operazioa salatzeko igandean kontzentrazioa egin zen. Eta errekaleorreko etxebizitza komunitarioari buruzko hitzaldia egingo dela aipatzen du, Izarran urtarrilaren 23an.

Esther bestalde, Araba euskaraz-i buruz mintzo da, ekainak 14-an ospatuko dena Gasteizen, “Piztu euskara lemapean”.

 

 

Entzun
Zuiako  eta  Aramaioko  berri,  gure  korrespontsalek  ahotsean

Zuiako eta Aramaioko berri, gure korrespontsalek ahotsean

Geure programan kolaboratzaile saldo handia dugu, tartean arabako txoko guztietako kontuak zuei kontatu ahal izateko

Zuiako berri Asierrek ekartzen digu eta oraingoan Gazte Asanbladaren urteurrenaz eta euren dokumentalaz hitz egin digu, besteak beste. Aramaiokoa, berriz, Manexek, eta berak Orixol Mendi Elkartean egiten ari den belaunaldi aldaketaz eta beste hainbat gauzari buruz hitz egin digu.

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies