Euskaraz  aritzeko  “Baietz  42!”  ekimena  egingo  dute  Zuian,  ekainaren  21etik  23ra

Euskaraz aritzeko “Baietz 42!” ekimena egingo dute Zuian, ekainaren 21etik 23ra

Zuiarrak euskaraz biziko dira, 42 orduz. Ekainaren 21etik 23ra, euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute “Baietz42!” ekimenarekin, profil eta helburu ezberdinak zehaztuz horretarako.

Ekimenaren helburu nagusietako bat hizkuntza ohiturak aldatzea izango da. Hala ere, zuiar euskaldunak ahaldundu eta aktibatu nahi dituzte “Baietz 42!” izena jarri dioten ekimenarekin. Aurreko astean egin zuten agerraldia eta bi egunen aurkezpena, herritar ugari ekimenaren antolakuntzan daudela erakutsiz.

Hiru parte hartzaile ezberdin identifikatu dituzte antolatzaileek, herritar guztiek parte hartu ahal izateko:

1. Euskaraz hitz egiten dakitenak: 42 orduz euskarari ahalik eta gehien eutsiko diotenak, betiere, komunikagarritasuna galdu gabe.

2. Euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen dutenak: 42 orduz haiekin euskaraz hitz egiteko gonbita egingo dutenak.

3. Euskara ulertzen ez duten euskaltzaleak: 42 orduz euskaldunei euskaraz egiteko bideak erraztuko dizkietenak.

Zuia,  beste  urrats  bat  memoriaren  bidean

Zuia, beste urrats bat memoriaren bidean

Memoria historikoa berreskuratzeko antolatutako ekitaldi sorta baten baitan, Zuiako Udalak eta pertsona eta agintari politiko ugarik ekitaldia egin zuten asteburuan Gorbeialdean. Aita Pauldarren lehengo komentuan, 1936 eta 1940. urteen artean kontzentrazio-esparru frankista izandakoaren sarrerako lorategietan, monolitoa jarri zuten.

Ekitaldian, Iñigo Arregi artistak egin eta arabar lurraldean Memoriaren marka izan nahi duen irudi eskultorikoan jarritako plaka deskubritu zen: “Eraikin hau, Aita Pauldarren komentua zelarik, hiru urte eta erdiz izan zen kontzentrazio-esparru frankista. Hiru bat mila pertsona egon zen bertan inolako epaiketarik izan gabe. Miseria, esklabutza, torturak, zigorrak… baten batzuek heriotza ere jasan zuten. Zuiako herriak omen egin nahi die pertsona hauei guztiei, gertatutakoa ahaztu ez eta euren askatasun-ametsa egia bihurtuko bada.”

Ordezkari ugari bildu ziren ekitaldian, tartean, Arabako Batzar Nagusietako ordezkaritza nabarmena eta Udaleko indar politiko guztietako ordezkariak, alkatea barne. Unai Gutierrez Zuiako alkatearen esanetan, gertatutakoa ahanzturatik aterako dela bermatu nahi dute monolito eta plaka berriarekin: “Hurrengo belaunaldiek, memoria horri eutsiko diote, askatasun-grina amets izan zuten pertsona haiek omenduz”.

 

Zuiako  epaiketa,  Araba  euskaraz,  errekaleorreko  etxebizitza  komunitarioa

Zuiako epaiketa, Araba euskaraz, errekaleorreko etxebizitza komunitarioa

Urkabustaizen izango den maskara eta  antzerki tailerraren berri ematen digu Asierrek. Zuiako epaiketa kontu bat ere aipatzen du, Gorka Diaz-en epaiketa eta aurreko asteko makro operazioa salatzeko igandean kontzentrazioa egin zen. Eta errekaleorreko etxebizitza komunitarioari buruzko hitzaldia egingo dela aipatzen du, Izarran urtarrilaren 23an.

Esther bestalde, Araba euskaraz-i buruz mintzo da, ekainak 14-an ospatuko dena Gasteizen, “Piztu euskara lemapean”.

 

 

Entzun
Zuiako  eta  Aramaioko  berri,  gure  korrespontsalek  ahotsean

Zuiako eta Aramaioko berri, gure korrespontsalek ahotsean

Geure programan kolaboratzaile saldo handia dugu, tartean arabako txoko guztietako kontuak zuei kontatu ahal izateko

Zuiako berri Asierrek ekartzen digu eta oraingoan Gazte Asanbladaren urteurrenaz eta euren dokumentalaz hitz egin digu, besteak beste. Aramaiokoa, berriz, Manexek, eta berak Orixol Mendi Elkartean egiten ari den belaunaldi aldaketaz eta beste hainbat gauzari buruz hitz egin digu.

Entzun
Zuia  eta  Aiaraldeako  berri,  Zebrabidean.

Zuia eta Aiaraldeako berri, Zebrabidean.

Astean bitan arabako Kuadrilletara joaten gara euren inguruko berriak jasotzeko asmotan. Oraingoan, Zuiako korrespontsal Asier, eta Aiaraldeko Izarrek eman digute beraieneko berri. Astelehen honetan, Urkabustaizko ganadu azoka, Euskararen aldeko hainbat ekimen, erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak, eta abar.

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies