Izan  Media  tailerrak,  irailaren  23an  Oihaneder  Euskararen  Etxean

Izan Media tailerrak, irailaren 23an Oihaneder Euskararen Etxean

Bost tailer ezberdin egongo dira eta egun osoko jardunaldia izango da. Zabalik dago izen ematea. 

 

Komunikabideek mugitzen dute mundua. Askotan errepikatuagatik, oharkabean ahazten dugun egia horietako bat da. Komunikatzen ez dena, azken batean, ez delako existitzen. Zerbaiten parte izan nahi duenak, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Edo beste era batera esanda: izan nahi dugulako komunikatzen gara.

Hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean gabiltzanontzat, egiten duguna behar bezala komunikatzea ezinbestekoa da. Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu.

Hori da, hain zuzen ere, Hala Bedik antolatutako Izan Media tailerren helburua. Aurreko urtean bezala, eskaintza zabaltzea erabaki eta ikus-entzunezko bestelako disziplina batzuen inguruko tailerrak ere eskainiko ditugu irailaren 23an. Irratsaio bat, bideo bat zein kartel bat egiten trebatzeaz gain, Hala Bedi hobeto ezagutzeko eta bertan parte hartzeko aukera aproposa duzu honako hau.

Bost tailer ezberdin egongo dira:

  • Kartelgintza | Kartel bat egiten ikasteko tailerra. Nola hasi kartel bat egiten? Zertarako? Nola erabili programa ezberdinak?
  • Bideogintza | Bideo bat egiten hasteko eta prozesu honetan trebatzeko truko ezberdinak ikasiko ditugu hemen.
  • Irratigintza | Irratian jarduteko baliabide ezberdinak behar ditugu; errazak dira hauetako batzuk, zailagoak beste batzuk. Kuña bat nola egin, mahai tekniko bat nola kontrolatu, nola lokutatu … ikasiko dugu tailer honetan.
  • Argazkilaritza | Erdi Aroko azoka aprobetxatu ahalko dugu argazki ezberdinak nola atera ikasteko: erretratuak, enkuadrea, argia … 
  • Prentsa eta Sare Sozialak | Nola egin prentsa deialdi bat? Nola sortu txio biral bat? Nola sortu kanpaina komunikatibo eraginkor bat? Galdera hauek erantzungo ditugu tailer honetan.

 

Izen ematea

Tailerrak koordinatzeko izena ematea beharrezkoa izango da. Email bat jarri dugu horretarako: harremanak.halabedi@gmail.com. Email horretan, parte nahi duzun tailerraren berri eman behar duzu eta informazio gehiago helaraziko dizute. Hala ere, irailean bertan, tailerren informazio gehiago zabalduko dugu eta hauen inguruko azken detaileak zehaztuko ditugu.

Tailerretan parte hartzeko plazak mugatuak izango dira, beraz, lehenbailehen izena ematea komeni da. Tailerrak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izango dira goiz eta arratsaldez.

Izen ematea 10 € izango dira eta Hala Bediren USB bat emango da opari gisa.

Alex  Sukia:  “Mendira  bidean  dagoena  ere  kontatu  nahi  izan  dugu.”

Alex Sukia: “Mendira bidean dagoena ere kontatu nahi izan dugu.”

Oihaneder Euskararen Etxean “[Ikus-entzunezkoa] Euskal Herria-Bolivia. Ametsetatik gailurretara…” aurkeztu zuten Alex Sukiak eta Joseba Iztuetak.

Euskal-Herria-Bolivia_web-300x169

Bertan 2015. urteako abuztuan Boliviara egindako bidaiaren nondik norakoak aurkeztu zituzten, haien esperientzia eta abenturak kontatuz.

Horiek horrela, guk ere Boliviari buruz jakinmina daukagunez elkarrizketatu egin ditugu herrialde horren historia eta beste hainbat konturi buruz aritzeko.

Entzun
Mikel  (Jare  dantza  taldea):  “Berritu  nahi  baduzu,  tradizioa  ezagutu  behar  duzu.”

Mikel (Jare dantza taldea): “Berritu nahi baduzu, tradizioa ezagutu behar duzu.”

JANTZI_ERAKUSKETA_web-212x300Jarek 5. urteurrena betetzen du eta horren aitzakian 2016an hilabetero zerbait antolatzeko asmoa dute. Hil honetan, adibidez, Oihaneder Euskararen Etxean “Jantzien jantza” erakusketa antolatu dute eta hainbat jantzi tradizional daude ikusgai bertan.

Aitzakia hau hartuta, dantzaz, dantza taldeez eta beste hainbat kontuz aritu gara.

 

 

Entzun
Udan  argazkiak  atera,  udazkenean  erakusteko;  Gasteiztarrak  Arraun  The  World.

Udan argazkiak atera, udazkenean erakusteko; Gasteiztarrak Arraun The World.

Pasa den maiatzean jarri zuten martxan Oihaneder Euskararen Etxeko lagunek Gasteiztarrak Arraun The World izeneko lehiaketa, eta oraintsu jakin dugu honen emaitza. 18 argazki sorta aurkeztu ziren lehiaketara, eta hauetatik 5 hautatu dituzte irabazle moduan. 5 hauek, Oihanederren bertan ikusteko aukera izango da, eta gainera, azaroko astearteetan eta abenduaren lehen asteartean, taberna batzuetan proiektatuko dira.

Honen inguruan, Oihanederreko Iñaki Lazkanorekin, eta bost irabazleetako bat den Anne Baskaranekin hitz egin dugu. arraun

Entzun
Tertulian,  Oihanederrez,  Kafe  Antzokiaz  eta  Ensanche  21ez,  besteak  beste.

Tertulian, Oihanederrez, Kafe Antzokiaz eta Ensanche 21ez, besteak beste.

Oihaneder-Euskararen-Etxea-Inaugurazioa-14A ze hiru gai hartu ditugun gaurkoan mintzagai! Ziuraski, beste ordu erdiz hizketan aritzeko emango ziguten gaiok. Eskerrak gure gonbidatu Naroa eta Azaitzek sintesi gaitasun ikaragarria duten, bestela…

Gauza gehienetan ados izan dira, gainera. Adibidez, Gasteizen Kafe Antzoki baten beharra zalantzan jartzerakoan, edota Oihaneder euskararen etxearen lehen urte hau oparoa izan dela esaterakoan.

 

Entzun
Amorante,  Iban  Urizar,  izan  dugu  geurean

Amorante, Iban Urizar, izan dugu geurean

Oihaneder euskararen etxera zetorrela-eta, ezin Zebrabidera gonbidatu gabe gelditu, eta Iban Urizar, orain Amorante moduan ezagunagoa dena, estudioan izan dugu.

Orain artean, Andrakan, Cafe Teatro eta beste hainbat taldetan aritua, bakarkako bidean abiatu berria da Iban. Bakarka, baina instrumentu askok lagunduta igotzen da taulagainera: tronpeta, gitarra, ukelelea, harmoniuma, zintzarri mordoxka…

Huntaz eta hartaz, gustura aritu gara Ibanekin.

Entzun
Jolasa  baino  gehiago  delako,  eskolaz  kanpoko  jarduerak  Euskaraz

Jolasa baino gehiago delako, eskolaz kanpoko jarduerak Euskaraz

“Jolasa baino gehiago. Eskolaz kanpoko jarduerak eta umeen euskalduntzea” izenburupean datorren azaroaren 15 eta 25ean jardunaldiak egingo dira Oihaneder etxean. Gaiak berebiziko garrantzia du Euskaraz bizi nahi dugunontzat. Izan ere horretan datza euskalduntzearen erronkarik handienetako batek: Euskaraz badakiten gazteak euren aisialdian ere Euskaraz aritzea.

Jardunaldi hauetaz hitz egiteko, Euskaltzaleen Topaguneko Manuel Moreno gonbidatu dugu geurera.

Entzun
Oihaneder  Euskararen  Etxea  ostegunean  jarriko  da  martxan

Oihaneder Euskararen Etxea ostegunean jarriko da martxan

Ostegunean, urriaren 16an, jarriko da martxan Oihaneder Euskararen Etxea Gasteizen. Aspalditik datorren proiektua da Gasteizko Kafe Antzokiarena eta Euskararentzat gune bat egitearena, eta azkenean gauzatu da. Oraindik, baina, asmoak asko, eta egiteko bidea luzea. Aurkezpen ofiziala urriaren 16an arratsaldeko 19:30etan izango da.

Honen inguruan aritu ginen Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko plataformako Lukas Etxeberriarekin.

Horretaz gain, urriaren 15ean Oihaneder Euskararen Etxearen aurkezpenean egindako hitzak dituzue; hurrenez hurren, Lukas Etxeberria eta Javier Maroto.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies