Gotzone  Lopez  de  Luzuriaga:  “Espetxe  barruan  gaixotasunak  are  zailagoak  dira”

Gotzone Lopez de Luzuriaga: “Espetxe barruan gaixotasunak are zailagoak dira”

Gotzone Lopez de Luzuriaga preso egon zen ia 25 urtez eta tarte horretan, kartzelan zegoela, aguraindarrari minbizia atzeman zioten. Gurean izan da gaur Lopez de Luzuriaga preso gaixoek bizi dituzten egoerak azaleratzeko eta berak bizi izan zuena kontatzeko ere. Horrez gain, presoen eta, bereziki, gaixo dauden presoen egoera gizarteratu behar dela adierazi du.

 

 

Entzun
Amets  Martínez  de  Heredita  (Sare):  “Oier  Gomezekin  gertatu  dena  ezin  da  errepikatu”

Amets Martínez de Heredita (Sare): “Oier Gomezekin gertatu dena ezin da errepikatu”

Oier Gomezen kondena etetea ebatzi du Frantziak, baina ez da aske geratuko; ez, asteazkenean euroaginduen inguruko ebazpena espero delako.

Sare herritarrak hilabeteak daramatza Gomezen egoera salatzen eta bere askatasunaren alde lanean. Baina ez soilik Gomezena; larriki gaixo dauden preso guztiek kalean behar dutela aldarrikatu dute behin baino gehiagotan. Sareko kidea da Amets Martínez de Heredita eta ARABA HIZPIDEn izan dugu gaurkoan.

Entzun
Aritz  Sukia  (Oiertxo  SOS):  “Oierren  alde  egin  den  lan  guztiak  eragin  zuzena  izan  du  epailearen  erabakian”

Aritz Sukia (Oiertxo SOS): “Oierren alde egin den lan guztiak eragin zuzena izan du epailearen erabakian”

Oier Gomez larriki gaixo dagoen preso politikoaren zigorra etetea erabaki du gaurkoan epaileak. Hala ere, preso gasteiztarra ez da oraindik aske geratuko, euroaginduen zain baitago, eta hauen ebazpena asteazkenean jakingo da. Ordura arte, Gomezek espetxean jarraitu beharko du. Gaurkoan, Oiertxo SOS plataformako kide den Aritz Sukia elkarrizketatu dugu azken berrien inguruan galdetzeko.

Entzun
[HalaBideo]  Oier  Gómez:  Gasteiz  en  marcha  ante  la  grave  situación  del  preso  gasteiztarra

[HalaBideo] Oier Gómez: Gasteiz en marcha ante la grave situación del preso gasteiztarra

Oier Gómez, preso gasteiztarra gravemente enfermo, se encuentra en una situación más que delicada: sarcoma de Ewing, metástasis en la cabeza y en la cadera … Una situación que diferentes colectivos vienen denunciando desde hace tiempo y que ha hecho que personas individuales pongan en marcha la plataforma Oiertxo SOS o que la red ciudadana Sare convoque para el 6 de mayo una manifestación nacional en Gasteiz para exigir la libertad de las personas presas gravemente enfermas, entre ellas, la de los gasteiztarras Oier Gómez y José Ramón López de Abetxuko.

En este reportaje de alrededor de 10 minutos, hemos juntado diferentes voces conocedoras de la situación de Gómez. Además de conocer y denunciar su situación, están trabajando para poder traer cuanto antes a Oier Gómez a casa y poder hacer frente a su enfermedad de mejor modo.

 

  • Carlos Gómez: Aita de Oier Gómez.
  • Amets Martínez de Heredita: Red ciudadana Sare.
  • Gotzone López de Luzuriaga: Sarekide y expresa gasteiztarra que tuvo que hacer frente al cáncer en prisión.
  • Aritz Sukia y Marta Irigoien: Plataforma Oiertxo SOS.
Oier  Gómez,  larriki  gaixo  dagoen  preso  gasteiztarra,Gasteizko  “Parisien”  erakusketan  presente

Oier Gómez, larriki gaixo dagoen preso gasteiztarra,Gasteizko “Parisien” erakusketan presente

Hala Bedira iritsi den ohar batean, Oier Gomez Gasteizko presoa erakusketaren koadroetan barrena ikus daiteke. Minbizia eta metastasia dauka Gomezek eta Frantziako estatuan dago espetxeratua eta dispertsatuta. Apirilaren 8rako manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak, Gasteizen.

Oier Gómez, txapelarekin, argazkiaren ezkerraldean

Gasteizko Foru enparantzan kokatuta dagoen Vital Kutxako aretoak, hilabete honetan zehar Gasteizko zuri beltzeko argazkien esposaketa hartu du. Erakusketa Gasteizko argazkilari esanguratsu desberdinen 650 irudiz osatua dago eta, bertan, hiriko komertzio, taberna edota jatetxe desagertuak topa ditzakegu.

Orain dela hamarkada ugaritako argazkiak biltzen dituen arren, egun batetik bestera, Oier Gomezen irudia jasotzen duen argazkia agertu da erakusketan. Polizia bat ikus daiteke erakusketan, garaiko Udaltzaingo bat; jarraian aurkezten ditugun bi argazki hauetan, argazkirik gabe eta argazki berriarekin ikus daiteke polizia.

Gaur egun, minbizi larria duen arren, Frantzian dago espetxeratuta Gómez, dispertsatuta. Tratamendua jaso dezake, baina baldintza onenetan ezin duela jaso salatu dute eragile ezberdinek. Besteak beste, Sare herritarrak, manifestazio nazionala deitu du apirilaren 8an Gasteizen, larriki gaixo dauden askatasuna eskatzeko.

Argazkia, osorik.

Luis  Galdos  (Medikua):  “Oier  Gómezek  daukan  metastasia  ez  da  sentitzen  eta  espetxeak  prozesu  diagnostikoa  atzeratzen  du”

Luis Galdos (Medikua): “Oier Gómezek daukan metastasia ez da sentitzen eta espetxeak prozesu diagnostikoa atzeratzen du”

Jaiki Hadik jakinarazi duenez, larriki gaixorik duten euskal presoen egoerak okerrera egin du. Okerrera eta zerrendak gainera gora egin du. Horren adibide  da Oier Gomez Gasteizko presoa: Ewing sarkomaz gain, metastasiak antzeman dizkiote buruan eta pelbisean. Eta are gehiago, Gasteizko presoa ospitaleratu behar izan zuten. Luis Galdos medikua eta Sareko kidea da eta Gomezen egoera kontrolatzen du.

Metastasia zertan datzan azaldu digu Galdosek, eta espetxeak honetan daukan eragin zuzena ere elkarbanatu du gurekin. Gainera, Sare herritarrak martxoaren 25ean Baionako mobilizaziora jaoteko deia egin du. Gasteizen ere, Gomezen askatasuna lortzeko aktibazio batzarrak martxan daude.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies