ZURIA  BELTZEZ  –  304  –  sugar  izoztuen  hotzikarak

ZURIA BELTZEZ – 304 – sugar izoztuen hotzikarak

Musika ilunaren bazterretatik berreskuratutako kanta sorta berri bat aurkezten dizuegu. Soinu popularren arrabaletatik zuen belarrietatik igaro eta bihotzeraino (hori da xedea behintzat) doazen doinuak aukeratzen ditugu. Sesio honetan, jazz, country, hillbilly swing, western pop, psikodelia, garage-rock, pop psikodelikoa, glam-rock, kantautore bakarlari handi bat, eta azkenik, roots reggae sakona. Gure betiko ildoari jarraiki, beteak erditzen eta bikoitzak banatzen, hori bai, abesti berri eta bereziak eskainiz. Espero zuen gozagarri izatea!

0- The Damned – Theta 1- Louis Armstrong – A kiss to build a dream on 2- Wanda Jackson – Whirlpool 3- Lee Bonds – Done gone crazy 4- The Maddox Brothers & Rose – Stop whistlin’ wolf 5- Richard David – Mes yeux sont fermés 6- Holly Golightly – Run cold 7- Whyte Horses & St. Bart’s Choir – Natures mistakes 8- Whyte Horses & St. Bart’s Choir – Astrologie siderale 9- Boots – You better run 10- Paco Ibáñez – Por mi mala cabeza 11- Carmen Salinas feat. Dámaso Perez Prado – Cuando calienta el sol 12- Linval Thompson – Love is the question

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  303  –  ikatz  zuria

ZURIA BELTZEZ – 303 – ikatz zuria

Gaurko kantetan abesten duten moduan, kanpoko espazioan dantzatzeko moduko soinu intergalaktikoak dakarzkizuegu. Gure lanpara piztuta mantentzen dugu, barnean daramagun deabrua eta bakardadea oldartzeko. Musika giltza bat da. Eta jakintza, behera doan bidea bezalakoa. Baina kontuz, burdin beretik baitaude eginak, kateak, balak eta giltzak. Ikusi zuen begiekin zuen zonaldean gertatzen ari direnak. Gora doinu ilun anitz eta koloretsuen argi distirak!

0- Atmosfear – Dancing in outer space 1- Bilnd Willie Johnson – Keep your lamp trimmed & burning 2- Slim Harpo – Little queen bee 3- Billy Strange – The devil in me 4- Marcel Bontempi – I’m so lonely 5- Terry Winter – I know 6- Cameleon – Le chemin de la descente 7- Miren Aranburu – Zakurrek dakite 8- The Marmelade – Mess around 9- Weldon Irvine – Music is the key 10- Culture – Behold the land

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  302  –  elur  beltza

ZURIA BELTZEZ – 302 – elur beltza

Astero bezala, abesti bereziak aukeratu, hauei hautsa kendu, eta lau haizeetara zabaltzen ditugu. Musika sustraiduna maite dugu, eta gogotsu, hauei oihartzuna ematen diegu. Gaurkoan, besteak beste, jazz-blues, R&R, garage, euskal popsike, funk-soul, psikodelia, eta skinhead reggae estiloak dantzagai. Betiere bizitzaren alde itzaltsuenetik abiatuta. Harribitixi supersonikoak denontzako! Dastatu, barneratu, piztu!

0- Moonrite – Le danse de Geziale 1- Louis Armstrong – Sunrise, sunset 2- Mel Dorsey with Chuck Wayne & the Heart Beats – Little Lil 3- The Remains – When I want to know 4- Zorion Eguileor – Ez 5- Magnum – Evolution 6- Blues Magoos – Can’t get enough of you 7- Black Sabbath – Planet caravan 8- Insomniacs – Time ticks by 9- Moonrite – The same old show 10- The Upsessions – Collie weed

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  300+1  –  desbideraketa  sonikoa

ZURIA BELTZEZ – 300+1 – desbideraketa sonikoa

Gure bide desbideratuarekin jarraituz, kalitatezko doinu ugariei belarriak jartzen diegu. Kolore anitzetako kantak aukeratzen ditugu, musika beltz (eta zuriaren) sustraietatik bihotzetaraino doazen abestiei tartea eskaintzen. Honetarako, R&B, western bop, funk, rockabilly, soul, garage, glam-rock, psikodelia eta roots-reggae bezalako estiloak aldarrikatzen ditugu. Menperatzaileek ixilik nahi gaituztelako, oihukatzea dagokigu. Egizue garrasi, etsaiaren belarrietatik odola atera arte. Gora gure artean bizirik jarraitzen duen lorategia!

0- The Rondels – Back beat No.1 1- Carl Lester & the Showstoppers – When you see me hurt 2- Gladys Bruce – I’ve got a feeling for you baby 3- Jack Ford – That’s all you gotta do 4- Sidney Ester & the Dreamers – Let Me Walk With You 5- The Remains – Baby I believe in you 6- The Hobbits – Artificial face 7- The Rubber Band – Moonwalker 8- Shakane – I’m coming home 9- Javier Tudela – Tierra 10 – Shirley Ellis – That’s what the nitty gritty is 11- Arnold Blair – trying get next to you 12- Merhpouya – Boosehye moj 13- Creation Rebel – Mother don’t cry

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  300  –  ertzak  borobiltzen

ZURIA BELTZEZ – 300 – ertzak borobiltzen

2008-ko azaroaren 16ean gure estraineko emankizuna igorri genuen. Ia hamar urte eta gero, eta ehundaka kanta, disko, musikari, istorio eta gorazarren ondoren, zutik diraugu. Eta etorriko direnak. Espero dugu zuekin 300 gehiago grabatu ahal izatea. Batzen gaituen “hori” baita gure erregaia. Sesio borobil honetan programan noizbait entzundako harribitxi berezi sorta aukeratu dugu. Badaudelako birritan entzun beharrekoak. Zuria Beltzez irratsaioan estilo aniztasuna bermatuta dago, eta iluntasuna eta kalitatea orekatzen saiatzen gara. Gozatu! Uste baino beranduago baita!

0- The High Dials – Things are getting better 1- Little Junior Parker & the Blue Flames – Feelin’ good 2- Bonnie St. Claire – I surrender 3- The Standells – Rari 4- Parliament – Come in out of the rain 5- The Miracles – I gotta dance to keep me from crying 6- Lancelot Link & the Evolution Revolution – Evolution revolution 7- World Column – So is the sun 8- Golden Boys – Se você quiser mas sem bronquear 9- Sono Rhizmo’ – O telefone 10- Erasmo Carlos – Agora ninguem chora mais 11- Johnny Clarke – Love for everyone 12- Junior Murvin – Cool out son

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  299b  –  Oihanaren  deia  (!)

ZURIA BELTZEZ – 299b – Oihanaren deia (!)

Gaurko sesioan hitzik ez (filmetako zati esanguratsuak izan ezik). Programa honetan maite ditugun estiloak entzungai (musika popularraren sustraiak eta adarrak). Duela denbora dezente, oihanaren deia barruraino sartu zitzaigun eta jadanik ez dago atzera bueltarik. Hurrengo programan gure 300. irratsaioa ospatuko dugu. Zuen belarriak eta aldakak gonbidatuta daude. Aldatu ahal direnak aldatzea gure esku dagoelako. Jokoa aspaldi hasi zen. Izan behar dena izan dadila! Hala izan bedi!

0- The Andrew Oldham Orchestra – The last time 1- J. J. Jackson & the Jackaels – Oo-ma-liddi 2- The Tidal Waves – Searchin’ for love 3- Snakeye – Choked Up 4- Shakane – Love machine 5- Andwella – Hold on to your mind 6- Little Denise – Check me out 7- Jack Hammer – Colour combination 8- Fancy – Wild thing 9- The Nazz – See what you can be 10- Holly Golightly – Time will tell 11- Kalyanji Anandji – Ganges a go-go 12- Intrinsic Trance – Hey Policeman! 13- The Dealers – Got no gouda 14- The Remains – Why do I cry? 15- The Dramatics – Whatcha see is whatcha get
16- Sergent Garcia – Camino de la vida

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  299  –  kontrastasun  premia

ZURIA BELTZEZ – 299 – kontrastasun premia

Gure betiko ildoari jarraituz, estilo ugari aukeratzen ditugu gure sesioetan. Musika beltzaren sustraietatik hasi (blues aitzindaria, R&B bizia), bertatik eratorri ziren beste estilo batzuetara joanez (hillbilly, R&R, garage, psikodelia, reggae). Pertsona berezientzako aukeratutako kanta bereziak. Normalena arraroa izatea delako. Eta zerbait ezberdina bilatzea, gure ardura izateaz aparte, berez gure jarrera bat delako. Espero dugu zuen gozagarri izatea!

0- The Five Aces – Missing link 1- Blind Willie Johnson – Trouble will soon be over 2- Mississippi Fred McDowell – You gotta move 3- Big Maybelle – I’ve got a feeling 4- Ruth Brown – Sweet baby of mine 5- Kenny Roberts – Choo choo ch’boogie 6- Jack Hammer – Swim 7- Manfred Mann – Feeling so good 8- Screaming Lord Sutch – The train kept a-rollin’ 9- Shakane – Love machine 10- The Moonstones – Te morderé 11- The Dealers – My little gem 12- The Upsessions – Kitty bush

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  298  –  bestelakotasunak  nabarmentzen

ZURIA BELTZEZ – 298 – bestelakotasunak nabarmentzen

Maite ditugun soinuen oihartzuna entzuteko aukera berria! Gure programan, abestien bidez, beste lurralde eta beste garai batzuetara bidaiatzen dugu, beste espazio-denbora kordenatu batzuetan kokatuz gure belarriak. Gaurkoan proposatzen ditugun bide alternatiboak, funk-rock bongozalea, R&B leuna, jazz-aren melodia askeak, soul bikaina, krautrock mod fina, western hillbilly pop goxoa, funk basati astintzailea, soul sakon fededuna, garage-psych-groove uruguayarra, break elektro-experimental raperoa, skinhead reggae beroa, eta disco-reggae epela biltzen ditu. Musikaren xarma eta lilura kanta bitxien bidez azpimarratzeko sesio sorgindua! Atera pozoina!

0- Michael Viner’s Incredible Bongo Band – Bongolia 1- Al Brown – Sweet little love 2- George Smith – Out of this world 3- Ernie Washington – Lonesome shack 4- Joy Unlimited – Feelin’ 5- Nita, Rita & Ruby – Rock love 6- Billy Cee & The Freedom Express – Hard times 7- Mel & Tim – Keep the faith 8- Zebra – Simple song 9- OVNI 87 – Siento 10- The Avalanches – Frankie Sinatra 11- The Upsessions & Lee Perry – Sweet pussy bad cat 12-
Anne & Annice Peters – Rock your baby

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  297  –  nahasturak  sukaldatzen

ZURIA BELTZEZ – 297 – nahasturak sukaldatzen

Gure sukaldean, jatorri ugaritako soinuak gurutzatzea gogoko dugu. Nolabaiteko ildo kronologiko bati jarraituz, musika beltzaren sustraietatik hasita, eratorri ziren hainbat estiloei jartzen dizkiegu belarriak. 60ko eta 70ko hamarkadetan sakontzea bereziki erakartzen gaitu. Gaurkoan jarritako doinuen artean, blues, R&B, western hillbilly, New Orleans funk, historiaren lehenengo mash-up-a (?), rock psikodelikoa, country-rock hegotiarra, gaurko garage-a, brasildar bossanova, eta azkenik, jamaikar reggae, rocksteady eta skinhead reggae-a entzungai. Aniztasuna da bide bakarra! Ireki aukerak, zabaldu burmuinak!

0- The Bar-Kays – Street walker 1- Howlin’ Wolf – You’ll be mine 2- B. B. King – I’m gonna sit in ‘til you give in 3- Hank Penny & Jaye P. Morgan – You Played On My Piano 4- Johnny Adams – You make a good man out of me 5- Alan Copeland – Mission impossible theme / Norwegian wood 6- The Surprise Package – Free up 7- Ben Atkins – Solid ground 8- Paul Orwell – Fangz (extended cut) 9- Quarteto Em Cy – Canto de Ossanha 10- John Holt – Strange things 11- Danny Ray – Can’t get used to losing you 12- Los Granadians del Espacio Exterior – Yo no supe que la amaba (hasta que la vi bailar Israelites)

Entzun
ZURIA  BELTZEZ  –  296  –  beltza  zuriz

ZURIA BELTZEZ – 296 – beltza zuriz

Soinu ultralurtarrak eta mundukoien bidez, musika popularraren bazter bitxiak eta ezezagunak miatzea gogoko dugu. Erosotasun zonaldetik urruntzea beharrezkoa denez, gurean, abestiek, beste alde horretara bidaiatzea ahalbidetzen digute. Gaur: funk instru-mentala, Chuck Berry-ri agurra, Jack Hammer-en aldarrikapena (berriz!), rockabilly desamodioa, funk-garage neurotikoa, funk-soul dotorea,  elektro funk dantzagarria, garage-psikodelia jatorra, garage-beat zambiarra, rocksteady goibela eta reggae gaurkotua. Dastamen zorrotzak asetu ditzakeen sesio betea. Probatu! gozatu! errepikatu?

0- The Cries – Do the kid 1- Chuck Berry – You can’t catch me 2- The Legends – Alright 3- Jack Hammer – J. C. 4- The Moonlighters – Broken heart 5- Die Anderen – Neurotic reaction 6- Pearl Dowdell – Good things 7- White Coffee – Save me 8- The Allergies – Special people 9- The Black Hollies – Hold tight (go out of my mind) 10- Peace – I have got no money 11- Hopeton Lewis – This music got soul 12- Thievery Corporation – Drop your guns

Entzun
17 orrietatik 1 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies