Muinoko  Hotsak:  Moonshakers  en  el  Gaztetxe  y  en  los  micros  de  Suelta  la  Olla

Muinoko Hotsak: Moonshakers en el Gaztetxe y en los micros de Suelta la Olla

En una nueva edición de Muinoko Hotsak, conciertos organizados por el Gaztetxe y Hala Bedi irratia hoy jueves 22 de junio tocan The Storm Clouds Rock Band y las MoonshakersCon Nagore Martinez Jauregi, guitarrista y principal compositora de Moonshakers, grupo formado por cuatro mujeres de Bilbo, charlamos en Suelta la Olla.

Entzun
Bueltan  da  MUINOKO  HOTSAK  |  Martxoaren  24an,  Vicepresidentes  &  Eraso!  izango  dira  Gasteizko  Gaztetxean

Bueltan da MUINOKO HOTSAK | Martxoaren 24an, Vicepresidentes & Eraso! izango dira Gasteizko Gaztetxean

Martxoaren 24an, ostirala, Gasteizko Gaztetxean izango dira VICE PRESIDENTES eta ERASO! taldeak 21.00etatik aurrera, Hala Bedi irratiak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak egitasmoaren seigarren edizioan. Oraingoan metal eta grindcore doinuak izango ditugu protagonista, eta dagoeneko sarrerak Hala Bedi Tabernan daude salgai (5€). Muinoko Hotsak proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute Nagore Encisok (Hala Bedi) eta Kepa Pérezek (Gasteizko Gaztetxea), HalaBideok egindako bideo honetan.



VICE PRESIDENTES | Hirukote gasteiztarra 7 urte geldirik egon ostean bueltan da bira eta disko berri batekin. Kanda Jauna (Sorkun, Neubat, Tutan Come On…), Dorbu (Sorkun, Neubat…) eta Mikelek osatzen dute taldea. Gasteizko Miravalley Studiosen, ‘Grind Capital’ deituriko beraien bigarren lan luzea grabatu zuten eta Grind-Sludge eta Stoner nahasketekin gure belarriak eztandaraztera etorriko dira Gasteizko Gaztetxeara.

ERASO! | 20 urteko ibilbidea bete berri duen talde zarauztarrak ‘Kaiolatik ihes’ (Bonberenea Sutan) diskoa kaleratu du duela hilabete batzuk. Diskoaren izenburuak dion bezala, kaiolatik ihes egin dute. Aurreneko emanaldietako freskotasuna eta 20 urtetan musika talde bat izateak ematen duen esperientzia uztartu dituzte zuzenekoetan. Eta soinu freskoarekin. Egindako ibilbideari uko egin gabe hastapenetara bueltatu direlako.


Muinoko  Hotsak  |  Gasteizko  Gaztetxea  eta  Hala  Bedi  Irratia  elkarlanean

Muinoko Hotsak | Gasteizko Gaztetxea eta Hala Bedi Irratia elkarlanean


Muinoko Hotsak Gasteizko Gaztetxeak eta Hala bedi Irratiak sortutako ekimena da. Hilabetean behin, bi eragileen artean musika anitzeko kontzertu ezberdinak antolatzen dira Gasteizko Gaztetxean, Arabako musika talde bat beti presente izanik. HalaBideok ekoiztutako bideo hau honen laburpena da.

Informazio gehiago Muinoko Hotsak-en sare sozialetan:
https://twitter.com/muinokohotsak
https://www.facebook.com/Muinoko-Hotsak-201244350250528

a11muinokohotsak

Hurrengo geltokia: Azaroaren 11n, 21.00etan Gasteizko Gaztetxean – Inoren Ero Ni VS Los Nitxos

Aitor  Aldanondo  (FIACHRAS):  “Beti  nazkatzen  gara  guztiaz”

Aitor Aldanondo (FIACHRAS): “Beti nazkatzen gara guztiaz”

Fiachras taldea berezia dela ezin uka! Eta halakoa izan da taldeko gitar-jolea den Aitor Aldanondorekin izan dugun elkarrizketa. Taldeak, “Muinoko Hotsak” egitasmoaren barruan, Gasteizen aurkeztu du “Amnesia eta Argia” disko berria, taldearen ibilbideko hirugarren lan luzea dena.

Amnsesia eta argai

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies