Iñaki,  Gindi  eta  Mikel  (Orainaldian):  “Gasteiz  bizi  bizirik  dago”

Iñaki, Gindi eta Mikel (Orainaldian): “Gasteiz bizi bizirik dago”

Gaur Kantoian Iñaki Landa, Gindi Auzmendi eta Mikel Buruaga izan ditugu, Orainaldian proiektua aurkeztuz.
Gasteizen kultur eredu alternatiboa bilatu eta sustatzen duten gune, kolektibo eta ekimen ezberdinak bildu nahi izan dituzte mapa interaktibo batean, instituzioen eskaintzatik kanpo Gasteizen ematen den eskaintza oparoa erakusteko eta irisgarri egiteko asmoz.

Gasteiz bizi bizirik dagoela frogatu du mapa honek, eta hau gutxi balitz, “Orainaldian laisse faire” deituko den dokumentala egiten ere hasi dira, Gasteizko kultur sortzaile ezberdinen bizipenak kontatzeko, eta mapan ikusten den oparotasun horren errealitatea gerturatzeko asmoz.

 

Entzun
Batura:  Euskal  Herriko  ekonomia  sozial  eraldatzailearen  mapa

Batura: Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen mapa

BaturaEuskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen mapa hartu dugu hizpide Xabi Luke Baturako kidearekin. Mapak Euskal Herriko merkatu soziala saretzen eta horren garapenean laguntzeko erreminta izan nahi du, horrela, ekonomia eta eredu ekonomikoa eraldatuz eta herritarrei kontsumo arduratsurako alternatibak eskainiz.

Crowdfundinga abiatu dute mapa osatu ahal izateko: http://karena.eu/proiektua/batura-ekonomia-sozial-eraldatzailearen-ehko-mapa

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies