Tipi Tapa Tipi Tapa KORRIKA!

Tipi Tapa Tipi Tapa KORRIKA!

 

 

Guk ere animatu gara aurten korrikarekin, eta kilometro bat egiteaz gain, programa hau grabatu dugu!!

Gaurko programa Oscar eta Pablo ekartzen digute animoz beteta, eta elkarrizketa oso interesgarria daukagu euskarari buruz. Ane Pedruzo gonbitadu dugu gure atala “cara a cara con” egiteko.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!

 

Entzun
[HalaBideo] “BatZuk Okupatzen, BatZuk Komunikatzen”, Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxearen kilometroa

[HalaBideo] “BatZuk Okupatzen, BatZuk Komunikatzen”, Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxearen kilometroa

Martxoaren 30ean hasi zen 20. Korrika, eta ibilbideari ekin eta ordu gutxitan Gasteizen zegoen euskararen aldeko lasterketak. Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedi Irratiak Kutxi kaleko lehenengo kilometroa egin genuen batera, arratsalde eta gau osoko egitarau bat elkarlanean prestatuz. Martxoaren 18an espetxetik atera zen eta Hala Bedi eta Gaztetxeko kide ohia den Nerea bengoak eraman zuen lekukoa.

Tertulia: Txus Argote (Korrikako Arabako arduraduna) eta Gorka Elgoibar (Korrikako furgoneteroa)

Tertulia: Txus Argote (Korrikako Arabako arduraduna) eta Gorka Elgoibar (Korrikako furgoneteroa)

Gaur hasten da korrika, Otxandion hasi eta Arabar lurretara 10 minututan helduko da. Txus Argotek hasiera nolakoa izango den kontatu digu eta Araban zehar zer nolako ibilbidea egingo duen azaldu digu. Gorka Elgoibarrek Korrika barrutik nola bizi izaten den kontatu digu.

Entzun
Igor Goikolea eta Beñat Ortiz de Lazkano (Hala Bedi eta Gaztetxea): “Euskararen argiak argituko du Kutxi kalea””

Igor Goikolea eta Beñat Ortiz de Lazkano (Hala Bedi eta Gaztetxea): “Euskararen argiak argituko du Kutxi kalea””

Gaurkoan Hala Bediko eta Gasteizko Gaztetxeko kideak diren Igor Goikolea eta Beñat Ortiz de Lazkano izan ditugu gurean Kantoian. Ostegunean Gasteizera ailegatzen da Korrika Otxandion hasiera eman ondoren, eta egunerako egitaraua prestatu dute elkarlanean. Antolatutako ekintzez gain, ostegunerako espero duten giroaz eta beste hainbat kontuz aritu gara haiekin.

Entzun
Haizea Garcia: “‘Gora Olarizu euskalduna’ lelopean batuko gara Korrikara”

Haizea Garcia: “‘Gora Olarizu euskalduna’ lelopean batuko gara Korrikara”

 

Martxoaren 30an hasiera emango zaio aurtengo korrikari eta horregatik, aste honetan  Gasteizko zenbait lekutan aste osoko egitarau oparoak antolatu dituzte. Horren adibide Olarizuko Korrika batzordeak prestatutako agenda eta hau azaltzeko Haizea Garcia, auzoko gaztea, izan dugu gurean.

Entzun
Alai Bedi: Maddi, Uxue L. eta Oladapo

Alai Bedi: Maddi, Uxue L. eta Oladapo

Aupa KORRIKA!!!

Gaurko saioan Korrikari buruz hitz egin dugu. Ezagutzen dituzu aurreko urteetako kantak? Asko entzun ahalko dituzu saio honetan!!

Bestalde, Oladapok web orri baten gomendioa ekarri digu. Sartu zaitez hemen eta ikusi zenbat azukre jaten dugun… konturatu gabe!! Kontuz ibili eta gozo bizi!!

Tipi tapa, tipi tapa, KO RRI KA!!!

 

Entzun
Korrika kultural: Sareak Josten organiza una “tertulia dialógica” para este jueves y correrá por el euskera el próximo día 30

Korrika kultural: Sareak Josten organiza una “tertulia dialógica” para este jueves y correrá por el euskera el próximo día 30

Sareak Josten, plataforma que trabaja por la diversidad de culturas y personas en Gasteiz, participa de un kilómetro de la Korrika. Eso será el próximo día 30 a partir de las 19,30, pero antes, dentro de la Korrika Kultural, han organizado para este jueves 16 a las 18,00 de la tarde en Oihaneder Euskararen Etxea una tertulia diálogica (será en castellano). Además y de manera paralela para las mas tikis también está organizado Ipunen Haria, cuentacuentos infantil. Hablamos con Esther, de Sareak Josten de todo esto y nos acara ademas qué es una tertulia diálogica.

 

 

Entzun
Txus Argote (Korrika): “Gasteizen ez ezik, oso berezia da Arabako Korrika”

Txus Argote (Korrika): “Gasteizen ez ezik, oso berezia da Arabako Korrika”

Martxoaren 30ean hasiko da 20. Korrika, baina hasi dira aspalditik lanean, Araban ere. Besteak beste, abenduaren 16an irekiko dute Korrika Denda eta lan taldeak ere egun batetik bestera hasiko dira lanean; baliteke soilik Gasteizen, 12 talde sortzea lanerako prest. Txus Argote Korrikaren Arabako arduraduna da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.

20. Korrika-ren abestia eta bideoklipa ere izan ditugu hizpide. Hona hemen bideoklipa osorik:

Entzun
Joxe Mari Agirretxe (Porrotx): “Gasteiz eta Araba ez dira zazpigarren alaba; Euskal Herriko lokomotora dira”

Joxe Mari Agirretxe (Porrotx): “Gasteiz eta Araba ez dira zazpigarren alaba; Euskal Herriko lokomotora dira”

porrotxAurpegi margotuak, sudur gorriak, irriak, ikuskizunak, guraso zein umeen barreak, abestiak eta koreografiak Hitz hauek aipatuta, eta euskara gehituta, Porrotx esango lukete askok. Sentimendu ugari piztu ditu pailazoak azken 30 urteetan Euskal Herriko herrietan. Orain, korrikaren 20. edizioa aitzaki, “Tipi – tapa Korrika” ikuskizunarekin herriz herri ibiliko dira pirritx porrotx eta marimotots hurrengo hilabeteetan. Gasteizen datorren astean izango ditugu gurekin, abenduaren 6an.

Hala ere, aipatutako aurpegi margotu horren atzean Joxe Mari Agirretxe topatzen dugu eta Hala Bediko estudioetan azken lanaren eta bestelako kontuen inguruan hitz egin dugu HIZPIDEA magazinean.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies