Itsaso  Ramonak  (Lodiaktibista):  “Lodiaktibismoa  loditasunari  esanahi  berri  bat  ematea  da”

Itsaso Ramonak (Lodiaktibista): “Lodiaktibismoa loditasunari esanahi berri bat ematea da”

Itsaso Ramonak lodiaktibista izan dugu gaurkoan Kantoian. Lodifobia eta lodiaktibismoa izan ditugu mintzagai. Jendarteko topiko zein ideia zabalduen inguruan eta gorputzen aniztasuna aldarrikatzen duen mugimenduaren inguruan mintzatu gara Itsasorekin, besteak beste. Ostegun honetarako Negeak-ek antolatu duen “Lodifobia eta Lodiaktibismoa” tailerraren aitzakipean, gai honetan murgiltzeko aukera eman digu Itsaso Ramonak-ek.

Entzun
Garazi  Goikolea  eta  Eneritz  Basabe  (Gaztedi  neskak):  “Etorri  eta  probatu”

Garazi Goikolea eta Eneritz Basabe (Gaztedi neskak): “Etorri eta probatu”

Gaztedi errugbi taldeko bi kide izan ditugu gaurkoan gurean, Eneritz Basabe eta Garazi Goikolea. Euskal Ligako bigarren postua lortu ostean hauek zoriontzea tokatzen zaigu eta horrez gain, aukera aprobetxatuz, zenbait kexka landu izan ditugu; emakumearen egoera errugbian, errugbiaren konnotazioak eta udako egitaraua besteak beste.

Entzun
Itziar  Irurozki  Artajo  (Gure  Esku  Dago):  “Gasteiztarrek  erabaki  beharko  dute  Gasteizen  herri  galdeketa  egin  nahi  den”

Itziar Irurozki Artajo (Gure Esku Dago): “Gasteiztarrek erabaki beharko dute Gasteizen herri galdeketa egin nahi den”

Gure Esku Dago mugimenduko kidea den Itziar Irurozki Artajo izan da Kantoian. Herri galdeketen helburuak, maiatzaren 7ko olatuen balorazioak, Gasteizen maiatzaren 21erako antolatuta dagoen ekitaldia eta sinadura bilketa eta ekainaren 10erako deitutako mobilizazio nazionala izan ditugu mintzagai, besteak beste.

Entzun
Mikel  eta  Asier  (Film  erreka):  “Maiatzan  zehar  film  koloredunak  eta  zuribeltzak  tartekatuko  ditugu”

Mikel eta Asier (Film erreka): “Maiatzan zehar film koloredunak eta zuribeltzak tartekatuko ditugu”

Gaurkoan Mikel eta Asier filmerrekako kolaboratzaileak hilabetero bezala izan ditugu estudioan. Gaurkoan, film errekaren maiatzeko egitaraua aurkeztu digute. Hilabete honetan egongo diren pelikulak honako hauek izango dira:

Los Lunes Al Sol –  Maiatzak 7

12 hombre sin piedad- Maiatzak 14

My left foot – Maiatzak 21

Eva al desnudo – Maiatzak 28

Dakizutenez filmak errekaleorren barroso zineman izango dira, igandero 19:00-tik aurrera

Entzun
Leire  eta  Tere  (Bilgune  Feminista):  “Topaketen  helburu  nagusia  boteretze  feminista  ezaugarritzea  izango  da”

Leire eta Tere (Bilgune Feminista): “Topaketen helburu nagusia boteretze feminista ezaugarritzea izango da”

Gaurkoan Bilgune Feministako kideak diren Leire eta Tere izan dira Kantoian. Maiatzaren 6rako “Emakume* abertzaleon VII. topaketa feministak” antolatu dituzte Berriozarren. Topaketez gain, Bilgune Feministaren 15. urteurrenaren inguruan ere aritu gara haiekin.

Entzun
Asun  artetik  (Nerea  Agirre  eta  Ania  Aranzabal):  “emakumearen  osasun  erreproduktiboaren  inguruko  mito  asko  dago  gizartean”

Asun artetik (Nerea Agirre eta Ania Aranzabal): “emakumearen osasun erreproduktiboaren inguruko mito asko dago gizartean”

“Asun artetik” kolaborazio tartean (osasunaren inguruko kolaborazioa) Nerea Agirre eta Ania Aranzabal izan ditugu Kantoian. Emakumea eta bere osasun erreproduktiboaren inguruan aritu gara haiekin: mito eta eskubideak (eta hauen urraketak) izan ditugu mintzagai, besteak beste. Juan Gérvas eta Mercedes Péres-Fernández-en “El encarnizamiento médico con las mujeres” liburua ere gomendatu digute.

Entzun
Amaia  Agirre  (Soziologoa  eta  EHUko  irakaslea):  “Maitasun  erromantikoa  erlazio  berdinzaleetarako  oztopoa  da”

Amaia Agirre (Soziologoa eta EHUko irakaslea): “Maitasun erromantikoa erlazio berdinzaleetarako oztopoa da”

EHUko irakaslea eta soziologoa den Amaia Agirre izan da gaurkoan Kantoian, bere tesiaren inguruan hizketan. “Negoziazio prozesua bikote eredu berdinzaleetan” da tesiaren izena, eta bertan aztertutakoak azaldu dizkigu: bikoteen artean ematen diren joera patriarkarrak eta diskurtso eta praktikaren artean dugun desoreka, besteak beste.

 

Entzun
Mendi  buelta  Ubideatik

Mendi buelta Ubideatik

LarragorrikoOroitarriaNoizean behin mendi buelta bat egitea gustatzen zaigu Iñaki eta Inaxiorekin Araban zehar. Kasu honetan, Ubiden ekarriko dute, bertatik hasi eta Okoizta herrian bukatu. Bi herrien arteko bide ederra kontatuko digute, mendi eta basoz osatuta. Baina, horretarako, azpiegitura berezia behar denez, bi kotxe edo horrelakoren beharrean izango gara.  Baina, zertan den ibilbide hau, haiek hobeto azaldu digute, bertako anekdota eta historiaz beteta.

Entzun
2 orrietatik 1 orria12

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies