Aitor  eta  Ibai  (Exkizofrenikoz):  “Gure  lehen  maketa  udan  kaleratuko  dugu”.

Aitor eta Ibai (Exkizofrenikoz): “Gure lehen maketa udan kaleratuko dugu”.

Exkizofrenikoz talde gaztea da. Hasieran punk bertsioak jotzen hasi ziren, taldekide baten aitaren tailerrean. Eta orain, 6 abestitako maketa grabatu dute, non, udan kaleratzeko asmoa duten. Bitartean, zuzenekoak jotzen dabiltza, tartean, Hala Bedi Rock jaialdian.

Entzun
Bueltan  da  Hala  Bedi  Rock  jaialdia

Bueltan da Hala Bedi Rock jaialdia

Maiatzaren 20an rocka izango da protagonista Gasteizko gaztetxean. Rocka bere zentzurik zabalenean ulertuta. Izan ere, enegarren urtez, Hala Bedi Rock jaialdia ospatuko da aurten ere. Bertan, 6 taldek, larunbateko arratsalde-gau partea berotuko dute hiriko alde zaharrean dagoen muinoko etxe sorginduan.

Sortu zenez geroztik, musikari lotua egon da Hala Bedi irratia eta elkarrekin egin dugu ia 35 urteko ibilbidea, Hala Bedi eta musika, musika eta Hala Bedi, eskutik helduta. Argi dago beraz Hala Bedi Rock jaialdia berezia dela Hala Bedi irratiko lagunontzat. Gauzak horrela, 2008. urtean Gasteizko gaztetxearekin batera ospatu genuen Txorionak urte gogoangarri haren baitan ospatu zen lehen Hala Bedi Rock jaialdia, non, besteak beste, Obligaciones, Bronze, the Dealers eta Erizo taldeek parte hartu zuten. Ordutik, musika estiloz izugarri anitzak diren beste zenbait talde pasatu dira gaztetxeko oholtzatik, guztiak, 45 minutu inguruko emanaldia eskainiz, tartean, Fracture, Arenna, Freetangas, VicePresidentes, Viva Bazooka, Pajaro1 Pajaro2, La Doggy Party, Piztu Punk, Bidelapurrak, Los Señora eta Roto.

Hala Bedi Rock jaialdia beraz, Gasteiz eta Arabako musika talde eta bakarlarien erakusleiho aparta da, talde beterano zein berriak ezagutzeko aukera bikaina. Gainera, kasu batzuetan, parte hartzen duten taldeen lehen kontzertua ere izan ohi da. Horrela, Hala Bedi Rocken beraien lehen kontzertua eskaini zuten Tara, Libe eta Izaki Gardenak taldeek.

Beraz, musikazale, aurten ere ezin diozu hutsik egin urteroko zitari! Talde berriak ezagutuz, rock, punk, hardcore, rock and roll eta bestelako doinuak entzuteko parada izango dugu maiatzaren 20an, larunbata, arratsaldeko 18:00tatik aurrera Gasteizko gaztetxean. Bertan,  honako 6 talde arituko dira: Begitruk, D-Tox, Red Iron Squad, Karma Xutra, Exkizofrenikoz eta Ziklone, azken hauek, beraien lehen kontzertua eskainiz.

 

Usoa  (Gernikako  Lekuek):  “Leku  bakoitzak,  eta  horregatik  Lekuek,  bere  programazioa  antolatzen  du”

Usoa (Gernikako Lekuek): “Leku bakoitzak, eta horregatik Lekuek, bere programazioa antolatzen du”

Bi astez jarraian Gernikako Lekuek jaialdia antolatzen ari dira Gernikan, musika ardatz, kontzertuak, dokumentalak, dantza ikastaroak, hitzaldiak eta bestelakoekin gozatuz. Jaialdiaren nondik norako eta egitaraua errepasatu ditugu Usoarekin.

Entzun
Makulu  Ken:  “Euskal  afrobeata  egiten  duen  talde  bakarra  gara”

Makulu Ken: “Euskal afrobeata egiten duen talde bakarra gara”

Makulu Ken talde gipuzkoarrak “Kalé Kalé” izeneko diskoa kaleratu berri du. Gasteizko Gaztetxean eman behar duten kontzertua aitzaki, gurean izan ditugu gaurkoan Patxus, Eider eta Xa2. Taldearen sorrera, diskaren grabaketa prozesua eta bestelako kontuak izan ditugu hizpide.

 

Entzun
Sergio  eta  Rulo  (Hiena)  “Aurrez  elkar  ezagutu  arren,  lehen  aldia  da  hasieratik  erreferentzia  eta  presio  gabe  jotzen  hasi  garela”

Sergio eta Rulo (Hiena) “Aurrez elkar ezagutu arren, lehen aldia da hasieratik erreferentzia eta presio gabe jotzen hasi garela”

Gasteizko Hiena laukoteak “Otsoak ere ez du bere haragirik jaten” estreinako diskoa kaleratu berri du, eta lau eguneko biran murgildu da Gentemayor talde andaluziarrarekin batera. Gu, Sergio eta Rulorekin izan ginen bira horren aurretik.

azala

Entzun
Nahia  Zubeldia  (LUMI):  “Ez  da  aspaldi  gure  mundu  komuna  atzeman  dugunetik”

Nahia Zubeldia (LUMI): “Ez da aspaldi gure mundu komuna atzeman dugunetik”

Lapurdiko Lumi taldea folk eta elektronika mundutik datozen Nahia Zubeldia zein Manu Matthysek osatzen dute. Bi munduren nahasketatik emaitza bakar bezain ederra erdietsi dute: pop elektroniko atmosferikoa biltzen duten lau abestitako EPa (Moï Moï Records). Azaroaren 24an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izango dira zuzenean beraien EPa aurkezten.

lumi-azala

Entzun
Mikel  (HARRESIAN  ZULO)  “Gure  itzulera  da,  baina  abesti  berriak  ere  egongo  dira  gure  zuzenekoetan”

Mikel (HARRESIAN ZULO) “Gure itzulera da, baina abesti berriak ere egongo dira gure zuzenekoetan”

Harresian Zulo talde gasteiztarra bueltan da. Urtebete lozorroan eman eta gero, zuzenekoetara bueltatuko dira Maiatzaren 6an Jimmy Jazzean emango duten kontzertuarekin. Urtebete pasatxo kaleratu zuten lanaz, formazio berriaz eta bestelako kontuez aritzeko, Mikel taldekidea izan dugu 3Kortxean.

harresianzulo

Entzun
Joseba  Ponce  (JP  Lohian):  “Kantuak  egiterakoan  ez  dut  estilo  zehatz  bat  bilatu”

Joseba Ponce (JP Lohian): “Kantuak egiterakoan ez dut estilo zehatz bat bilatu”

Lisabö, Azkena Rock Festival 2012, Mendizabala, Vitoria-Gasteiz, 15/VI/2012. Foto por Dena Flows

Joseba Ponce musikari hondarribitarra izan da 3Kortxea irratsaioko lagunekin duela gutxi kaleratu duen bere bakarkako proiektua aurkezten, “JP Lohian & Klonen Klana”. Dut eta Kuraia taldeetan aritutakoak, besteak beste,  disko iluna ekoitzi duela eta ahotsetan ohi egin baino, abesten saiatu dela aitortu digu.

(argazkia: Dena Flows)

Entzun
Sarkor  3Kortxean

Sarkor 3Kortxean

ENTZUN: {audio}Sarkor.mp3{/audio}

{simpledownload href=mp3/Sarkor.mp3}AUDIOA JEITSI{/simpledownload}

Aste hontako saioan, ohiko moduan, hainbat disko berri entzuteko aukera izan dugu, nahiz eta oraindik disketxeak Sarkormotorrak berotzen dabiltzala dirudien. Agendaren errepaso sakona egin dugu, eta Sarkor taldea izan dugu plater nagusi moduan. Hardcore melodikoa egiten duen Gernikako talde honek bere ibilbideko bigarren lan luzea kaleratu berri du, “Sentimendu gabe” izenarekin. Taldeko bateria jolearekin, Musarekin, izan dugu hizketaldia telefonoz, eta berak lanaren nondik-norakoak kontatu dizkigu; grabaketa prozesua, izandako kolaborazioak…

1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies