Orduz  ordukoa  |  Herrialde  Katalanekin  elkartasuna  gurean

Orduz ordukoa | Herrialde Katalanekin elkartasuna gurean

Iraila hasieratik ekimen ezberdinak egiten ari dira Araban Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko. Anna Gabriel, Ernai, ANC, AsCATasunera… Egunez egun ateratzen diren irudi, bideoak eta albisteak bilduko ditugu hemen. Irailaren 28an Borroka Eguna deitu du Ernaik.

 


Irailak 22 | Eguneko beste bi irudi. Aramaion, elkarretaratzea egin dute Herrialde katalank babesteko. Gasteizko Judimendi auzoan, aldiz, “debekatu nahi dituzten hautestontziak” jarri dituzte auzoan.

Amurrion, Laudion eta Agurainen ere elkarretaratzeak egin dituzte: ikasleek hartu dute irailaren 22ko goizeko protagonismoa. Horretaz gain, aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez, urriaren 1ean Kataluniara joateko autobusa antolatu dute. 

Gazte talde batek -20 inguru- Gorbeia kalea zeharkatu zuen ostegun gauean, poteo orduan. Bertan zeudenei eskuorriak banatzeaz gain, giro  alaian kartelak jarri zituzten eta irailaren 28ko Borroka Egunerako deia egin. Aipatzekoa da ere, Gasteizko Udalak Guardia Zibilaren erregistroen aurkako adierazpen bat onartu duela -PPk eta PSEk aurka bozkatu dute-.

ELA, LAB, ESK, Steeilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute Gobernu Ordezkaritzen aurrean. Gasteizen, 12:00etan izango da. Egun horretarako Borroka Eguna deitu du Ernai Gazte Antolakundeak.


Irailak 21 | Gasteizko Kanpusean elkarretaratzea egin dute ostegun goizean, Ikasle Abertzaleak sindikatuak deituta. 

Gure Esku Dagok elkarretaratzea deitu irailaren 21ean Murgian, Goberialdean.

Ikasleak ere kalera aterako dira hurrengo egunetan. Gaur bertan, elkarretaratzea egingo dute Elurretan, Gasteizko kanpusean. Irailaren 22an, ostiralean, elkarretaratzeak egingo dituzte Aiaraldeako ikastetxeetan. 


Irailak 20 | Mila lagun baino gehiago batu dira Gasteizen. Ikur eta aldarrikapen ezberdinak ikusi dira, Herrialde Katalanekin elkartasunean eta demokraziaren aldeko mezuekin.

 

Gasteizen ez ezik, Arabako herri ezberdinetan ere elkarretaratzeak egin dituzte. Irudietan, Laudioko, Oiongo, Amurrioko, Aguraingo, Artziniegako eta Murgiako elkarretaratzeak.

 

Elkarretaratzeak deitu dituzte udaletxeen aurrean irailaren 20ko (asteazkena) arratsaldean. 20:00etan izango da elkarretaratzea, Andra Maria Zuriaren enparantzan “Katalunarekin bat! Demokraziarekin bat!” lemapean. Laudion, Amurrion, Murgian, Oionen eta Kanpezun ere elkarretaratzeak egingo dituzte.

Lautadan ere datorren egunetan ekimen ezberdinak antolatu dituzte gazte eta ikasle esparruetan. Gazteek, irailaren 22an musikalejira egingo dute Santa Mariatik; egun berean, goizean, ikasleek asanblada eta elkarretaratzea egingo dute. Irailaren 28rako paroak iragarri dituzte, Gasteizko mobilizazioarekin bat egiteko.

Irailak 19 | “Urna, grande y libre”. Ernaik publikatu duen bideoa ikus daitekeenez, Gasteizko Sansomendi auzoko Guardia Zibilaren kuartelean “Urna, grande y libre” margoketa egin dute, “¿Dónde están las papeletas?” izenburua daukan bideoan. 


Irailak 18 | Ernai Gazte Antolakundeak irailaren 28rako Borroka Eguna deitu du. 12:30etan manifestazioa egingo dute, Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta. Ernai Gasteizek sare sozialetan zabaldu duen bideoan ikus daitekeenez, Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan Borroka Egunean parte hartzeko deia egin dute margoketa eta bestelako ekimenen bitartez.


Irailak 15 | Anna Gabrielen hitzaldia eten zuen Udaltzaingoak. Bildutakoek, aldiz, bozkatzeko eskuorriekin erantzun zioten Udaltzaingoari, Gasteizko Udalari, Gobernu Delegaritzari eta Javier De Andresi.

  • Lehenengo bideoan, Anna Gabriel hitzartzea Udaltzaingoa sartzen denean.
  • Bigarrenean, hitzaldia osorik: “ilegala” zen hitzaldi/elkarrizketa.


Irailak 11 | Herrialde Katalanekin elkartasun elkarretaratzea egin zuten irailaren 11n, Diada egunean, AsCATasunera-k deituta.


Irailak 9 | ANC Euskal Herriak antolatuta, elkarretaratzea egin zuten Gasteizen. “Kataluniarekin Diadan eta erreferendumean” izan zen leloa.

Herrialde  Katalanekin  elkartasunez,  irailaren  28ko  Borroka  Egunean  parte  hartzeko  deia  egin  dute  Gasteizen

Herrialde Katalanekin elkartasunez, irailaren 28ko Borroka Egunean parte hartzeko deia egin dute Gasteizen

Herrialde Katalanekin elkartasun mezuek ez dute etenik Euskal Herrian. Gasteizen ere, mobilizazio ezberdinak egon dira azken astean zehar, baina azken bi asteetan ere bestelako ekimenak egongo dira. Horren adierazle, Ernai Gazte Antolakundeak irailaren 28rako deitu duen Borroka Eguna. 12:30etan manifestazioa egingo dute, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta

Ernai Gasteizek sare sozialetan zabaldu duen bideoan ikus daitekeenez, Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan Borroka Egunean parte hartzeko deia egin dute margoketa eta bestelako ekimenen bitartez. Modu berean, elkartasuna adierazi diete Herrialde Katalanei.

“Urna, grande y libre”

Horretaz gain, ordu batzuk beranduago beste bideo bat argitaratu dute. Gasteizko Sansomendi auzoko Guardia Zibilaren kuartelean “Urna, grande y libre” margoketa egin dute, “¿Dónde están las papeletas?” izenburua daukan bideoan. 

Hardcore  gaua,  Los  Zopilotes  Txirriaos  eta  Munduko  Arrozak,  Zaramagako  jaietako  protagonista  nagusiak

Hardcore gaua, Los Zopilotes Txirriaos eta Munduko Arrozak, Zaramagako jaietako protagonista nagusiak

Astean zehar hasiko dituzte aurten jaiak, Herrialde Katalanetako prozesu independentistari keinu bat egitearekin batera. Ostiralean eta larunbatean txosnaguneko kontzertuek izango dute indarra, auzoan ospatzen duten Munduko Arrozak jaialdiarekin batera.

Ikasturte amaieran ospatzen dira gehienbat Gasteizko auzoetako jaiak: ekaina hasieran Aranakoekin hasi eta uztaila amaiera arte jaiak ospatzen dituzte Txagorritxun, Judimendin edota Zabalganan. Hala ere, ikasturtea hasi bezain pronto badira beste jai batzuk: Zaramagakoak. Martxoaren 3ko auzoan txosnagunea egongo da ostiralean eta larunbatean, baina beste urte batez, Munduko Arrozek berebiziko garrantzia izango dute larunbatean.

Asteazkenean hasiko dira ekimen ezberdinak. nahiz eta txosnagunea ostiralean ireki, Herrialde Katalanetako prozesuari euren alea jarri nahi diote auzoan. Hori dela eta, “Terra Lliure, punt final” dokumentala eskeiniko dute irailaren 13an M3moria Gunean, 19:00etan.

Musikari dagokionez, ostegunean, Silvio Rodriguezen abestiak joko ditu “Silvio eta Rodriguez” kantautoreak Jaione tabernan. Asteburuan, aldiz, Iparralde gizarte – etxean kokatuta egongo den txosnagunetik talde ezberdinak pasako dira. Ostiralean, adibidez, Hardcore gaua izango da eta hiru talde ezberdin egongo dira. Larunbateko kontzertu nagusia, aldiz, Los Zopilotes Txirriaos talde nafarra izango da.

Munduko Arrozak jaialdia Laudio plazan ospatuko dute, larunbatean. 12:00etan hasi eta 19:00ak arte luzatuko da: umeentzako sukaldaritza tailerra, dastatzea, “La Encina” abesbatza, dantzaldia… eta beste hainbat ekimen egongo dira zazpi orduetan.

Egitaraua osorik

Irailaren 11tik 16ra Argazki lehiaketako argazkien erakusketa BOGA BOGA tabernan (lehiaketan parte hartzeko apuntatu abuztuaren 15tik
irailaren 10era BOGA BOGA tabernan, Vitoria kalea 4).

Irailak 12 asteartea
17:00 Adin guztietarako Aerobic saioa Amurrio parkeko osasun parkean, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturalaren eskutik.
17:30 Egurrezko jokoak. Zuberoa plaza.

Irailak 13 asteazkena
19:00 “Terra Lliure. Punt final” dokumentalaren emanaldia. M3 Memoria Gunea (Fermin Lasuen 5).
Irailak 14 osteguna
17:30 Umeentzako ikuskizuna. Ane Gebara ipuin kontalaria. Iparralde 2 G.E. (erabilera anitzeko gela).
19:30 “Silvio eta Rodriguez” kantautorea. Jaione taberna (Zuia koadrila kalea).

Irailak 15 ostirala
18:00 Karate ikuskizuna. Martin de Salinas plaza (Iparralde parkeko pasealekua).
22:00 Rock kontzertuak. Zuberoa Plaza:
LAZY DAISY BAND / THE FAITHLESS / LOMOKEN HOBOKEN

Irailak 16 larunbata
Egun guztian zehar liburu trukea eta Koussane (Mali) herrixkara materiala bidaltzeko elkartasun azoka. Laudio plaza.
10:00-18:00 8 eta 14 urteko umeentzako Xakeko mate lehiaketa handia. Laudio plaza.
12:00-14:00 Umeentzako margo lehiaketa. BOGA BOGA taberna (apuntatzeko irailaren 12ra arte BOGA BOGA tabernan, Vitoria kalea 4).
12:00-14:00 Fanfarrea auzoko kaleetan zehar.
12:00 Munduko arrozak kultur arteko Jaialdiaren hasiera. LAUDIO PLAZA.
 12:00 Umeentzako sukaldaritza tailerra Su-alairen eskutik.
 12:30 Dantzatzera ikasi, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturaleko dibertimendurako batzordearen eskutik.
 14:00 Arroz ezberdinen dastatzea.
 15:30 kometa tailerra.
 16:30-19:30 Umeentzako puzgarriak Laudio plazan.
 17:00 Banakako igela lehiaketa
 17:30 Jolastuko dugu?herrialde ezberdinetako pertsonek proposatutako jolasak, ASVE elkartearen eskutik.
 18:00“Cocadak” prestaketa eta dastatzearekin, ASVE elkartearen eskutik.
 18:00 “La Encina” abesbatza eta dantza taldearen emanaldia, Hogar Extremeñoaren eskutik.
 19:00 Dantzaldia: “Las Palmeras” orkestrarekin.
22:00 Kontzertuak. Zuberoa plaza.
ODOLKIAK / NAKBA / LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS / DJ KOMANDO KLITORIX

Irailak 17 igandea
Egun guztian zehar liburu trukea eta Koussane (Mali) herrixkara materiala bidaltzeko elkartasun azoka. Laudio plaza.
10:00-18:00 8 eta 14 urteko umeentzako Xakeko mate lehiaketa handia Laudio plazan.
12:00-14:00 Familia ginkana. Laudio plaza.
12:00 Emakume, gizon eta haurrentzako bolo txapelketa Martxoak 3 plazako boleran, Arabar Boloaren Elkartearen eskutik.
12:00 X. Maskota lehiaketa eta animalien inguruko Marrazki lehiaketa. Martin de Salinas plaza.Izen emateak: Irailaren 16ra arte TXAKURZAIN
dendan (Fermin Lasuen kalea 3).
12:30-14:30 Danborrada auzoan zehar auzoko DANOK BAT eta AZKENEAN elkarte gastronomikoen eskutik.
17:00-19:00 Tortilla txapelketa. Laudio plaza. (Izena ematea irailaren 16ra arte BOGA BOGA tabernan, Vitoria kalea 4, lekuak bete arte).
18:00 Euskal dantzen emanaldia. Laudio plaza.
19:30 Country dantza tailerra. Laudio plaza. (Cowboy eran jantzita datorrenen artean opari bat zozketatuko da).
20:30 Sarien banaketa eta tonbolaren zozketa. Laudio plaza.

Txosnaguneko egitaraua

 

Una  mica  d’enveja  als  catalans

Una mica d’enveja als catalans

Bai, inbidia puntutxo bat badiegu katalanei, aitor dezagun.

Azken denboretan nola doazen aurrera ikusita, gainera, normala! Horrexegatik, tertuliarako gai ezin hobea iruditu zaigu. 3 puntuz aritu gara solasean: Katalunian bertan nola bizitzen ari den Espainiako gobernua nola ari den kudeatzen kontua, ea geure inguruko alderdiak nola ari diren jokatzen.

Minutuak erraz joan zaizkigu, eta ziuraski beste hainbeste ere halaxe joango zitzaizkigun, moztu behar izan ez bagenu.independencia

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies