Herria  bizirik  nahi  duela  aldarrikatu  du  Ernaik  Gasteizko  kaleetan

Herria bizirik nahi duela aldarrikatu du Ernaik Gasteizko kaleetan

500 pertsonak bat egin dute Ernaik Gasteizen deitutako manifestazioarekin. Bertan, gazteak postalen atzean daudela salatuz bizirik dagoen herria aldarrikatu dute. 

Urtaranek PP eta PSEren laguntzarekin turistentzat luxua nahi dutela salatu dute, gazteei miseria eta esplotazioa eskainiz. 

Honen aurrean, eredu heteropatriarkala hauspotzen duten erantzuleak markatu eta sistemaren aurka borrokatuko dutela ohartarazi dute: “Bizitza erdigunean izango dituzten postal propioak eraikiko ditugu, argi utziko dutenak zein den nahi dugun eredua.” 

Herria hilik eta lasaitasunean nahi dutenei aurre eginez, zirrikituz eta sortuz akziora igaroko direla esan dute: “borrokan bizirik eta ilusioz, beste herri bat eraikitzen dabiltzan gazteak gara. Gure herrian bizi nahi dugulako, bizirik dagoen herria borrokatu dezagun! ”.

Topatu.eus bidez

Errekaleor  Bizirik:  “Ez  gaude  bakarrik,  herriaren  babesa  dugu,  Errekaleor  herriarena  baita”

Errekaleor Bizirik: “Ez gaude bakarrik, herriaren babesa dugu, Errekaleor herriarena baita”

Gaurkoan Errekaleor Bizirik-eko kidea den Asier izan dugu gurean. Gaur goizean izan den prentsaurrekoa izan dugu mintzagai;  ostegunean emandako erasoa (Ertzaintzaren jarrera, gertaeren garrantzia), herriarengandik jasotako babesa, oraingo egoera, ekainaren 3an deitu duten manifestazioa eta Errekaleorreko jaiak izan ditugu hizpide, besteak beste.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies