2018an  erabakitzeko  eskubidea  gauzatzeko,  indarrak  jarriko  ditu  Gure  Esku  Dagok  ikasturte  honetan  Gasteizen

2018an erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, indarrak jarriko ditu Gure Esku Dagok ikasturte honetan Gasteizen

“Gasteizen erabaki nahi dugu” bideoa aurkeztu dute, 300 bolondresak lortze aldera. Ikasturte honetan zehar, bederatzi hilabeteko konpromisoa hartzeko prest dauden herritarrak behar ditu Gure Esku Dago Gasteizek.

Erabakitzeko eskubidearen alde 4.500 sinadura bildu ostean, Gasteizko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko garaia dela uste du. Horretarako, data zehatzik finkatu gabe, 2018. urtean Gasteizen herri galdeketa bat egiteko asmoa azaldu dute behin baino gehiagotan.

Hau posible egiteko, hasi berri dugun ikasturte honetarako 300 bolondres behar ditu Gure Esku Dago Gasteizek “gure hirian pauso demokratikoena emateko”. Argitu dutenez, bederatzi hiabeteko konpromezua bilatzen dute eta kontaktuan jartzeko modu ezberdinak jarri dituzte horretarako:

  • Telefono zenbakia: 672283038
  • Emaila: gasteiz@gureeskudago.eus
2018.  urtean  erabakitzeko  eskubidea  Gasteizen  gauzatzeko,  300  bolondres  behar  ditu  Gure  Esku  Dagok

2018. urtean erabakitzeko eskubidea Gasteizen gauzatzeko, 300 bolondres behar ditu Gure Esku Dagok

Bederatzi hilabeteko konpromezua bilatzen dute. 

Jasotako sinadurak aurkezteko ekitaldia Gasteizen, maiatzean

Erabakitzeko eskubidearen alde 4.500 sinadura bildu ostean, Gasteizko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko garaia dela uste du. Horretarako, data zehatzik finkatu gabe, 2018. urtean Gasteizen herri galdeketa bat egiteko asmoa azaldu dute behin baino gehiagotan.

Hau posible egiteko, datorren ikasturterako 300 bolondres behar ditu Gure Esku Dago Gasteizek “gure hirian pauso demokratikoena emateko”. Argitu dutenez, bederatzi hiabeteko konpromezua bilatzen dute eta kontaktuan jartzeko modu ezberdinak jarri dituzte horretarako:

  • Telefono zenbakia: 672283038
  • Emaila: gasteiz@gureeskudago.eus

Bolondresak bilatzeko kartela

Erabakitzeko  eskubidearen  aldeko  4.500  sinadura  bildu  ditu  Gure  Esku  Dagok  Gasteizen

Erabakitzeko eskubidearen aldeko 4.500 sinadura bildu ditu Gure Esku Dagok Gasteizen

Akordio sozial eta zabalaren beharra azpimarratu dute maiatzaren 21eko ekitaldian. Aldarrikapena errealitate bihurtzea nahi dute: erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dute. 

 

Maiatzaren 21ean ospatutako festa giroko ekitaldi batean, Gure Esku Dagok amaiera eman dio azken hilabeteetan Gasteizen aurrera eraman duen faseari. Gasteizko puntu ezberdinetan sinadurak bildu dituzte, adostutako adierazpen bati atxikitzeko.

 Guztira, Gasteizen erroldatutako 16 urtetik gorako 4.500 pertsonek sinatu dute Gure Esku Dagok aurkeztutako erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena. Hala ere, ekitaldian azaldu dutenez, “mezua hiriburu guztira iristea da gure helburua”. 

Adierazpena ez da prozesu erraza izan; hilabeteak eman dituzte testua adosten eta akordio batera iristen, “gizartearen ikuspuntu ezberdinak kontutan hartuz”. Zenbait puntu garrantzitsu ditu adierazpenak:

  • “Herri plural” bat garela aldarrikatzen du eta gaur egun ukatzen duten erabakitze eskubidea salatzen du.
  • “Akordio soziala eta zabala” beharrezkoa da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera pasatzeko.
  • Eskubidea praktikara eramateko, gizartea “ahaldundu” behar da.
  • Herri bezala aurrerapausoak emateko, kontsultatu behar da, aitzakiarik gabe.

Behin baino gehiagotan adierazi dute Gasteiz dela hiriburu aurreratuena herri galdeketa bat egiteko. Oraindik ez dago datarik, ez dago urte zehatzik herri galdeketarako, baina argi utzi dutena da 2017an ez dela hau aurrera eramango.

 

 

Itziar  Irurozki  Artajo  (Gure  Esku  Dago):  “Gasteiztarrek  erabaki  beharko  dute  Gasteizen  herri  galdeketa  egin  nahi  den”

Itziar Irurozki Artajo (Gure Esku Dago): “Gasteiztarrek erabaki beharko dute Gasteizen herri galdeketa egin nahi den”

Gure Esku Dago mugimenduko kidea den Itziar Irurozki Artajo izan da Kantoian. Herri galdeketen helburuak, maiatzaren 7ko olatuen balorazioak, Gasteizen maiatzaren 21erako antolatuta dagoen ekitaldia eta sinadura bilketa eta ekainaren 10erako deitutako mobilizazio nazionala izan ditugu mintzagai, besteak beste.

Entzun
Maiatzaren  21ean  emango  dio  amaiera  Gure  Esku  Dagok  Gasteizko  sinadura  bilketari,  ekitaldi  batekin

Maiatzaren 21ean emango dio amaiera Gure Esku Dagok Gasteizko sinadura bilketari, ekitaldi batekin

Hilabeteak eman dituzte Gasteizko hainbat herritarrekin batera erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua prestatzen. Ekitaldi eta jai giroan emango diote amaiera sinadura bilketari.

 

Gure Esku Dagok sinadura bilketa jarri du martxan Gasteizen, erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestu herritarra bultzateko eta “erabakitze eskubidearen gaia jendarteratzeko etaerabakitze eskubidea gauzatzearen prozesuan aurrera pausu bat emateko”, antolatzaileek adierazi dutenez”. Izan ere, 2019an, hiriburuetara egin nahi du salto Gure Esku Dagok, eta Angel Oiarbidek Hala Bediko Araba Hizpiden adierazi zuenagatik, “gaur egun, hiriburu aurreratuena da Gasteiz”.

Sinadura bilketan burubelarri dauden kideek adierazi dutenez, “adostutako testuak sentimendu eta ideologian aniztasuna barne hartzen ditu”.  Manifestuan, gainera, “erabakitze eskubidea gauzatzeak libreago eta jendarte bezala hobeak” egiten gaituela defenditu dute. 

Egun, atxikimenduak lortzeko, adierazpena zabaltze lanetan dago, Gasteiz hiriko txoko guztietara heldu nahian. Hori dela eta, zerrenda bat argitaratu dute, sinatu daitekeen lekuak espezifikatuz. Bertan aurki ditzakegu, besteak beste, hamar ikastetxe baino gehiago, euskaltegiak, taberna edota dena ezberdinak, alderdi politikoen eta sindikatuen egoitzak, ospitaleak edo Udaletxe berria. Hala ere, bi baldintza daude hau sinatzeko: 16 urte baino gehiago izan eta Gasteizen erroldatuta egon beharra dago. 

Atxikimendua sinatzeko, bi baldintza bete behar dira: 16 urte baino gehiago izan eta Gasteizen erroldatuta egon; maiatzaren 21era arte sinatu daiteke.

 

Kanpaina maiatzaren 21ean bukatuko da, Gasteizko Andra Maria Zuriaren enparantzan: 12:30tan hasiko da ekitaldia eta jaia egingo dute ostean. Bertan, adierazpenaren irakurketa gauzatzeaz gain, argazki erraldoia aterako dute. Gainera, goiz guztian zehar, kale animazioa, pintxo potea, eta bestelako ekimenak egongo dira erdialdean. Antolatzaileen esanetan, sinadura bilketari amaiera emateaz gain, “Gasteizek erabakitze eskubidearen alde emandako aurrerapausoak” ere ospatuko da.

Gasteizko ekitaldia eta egun batzuk beranduago, ekainaren 10ean, Herritarron Ituna aurkeztuko du Gure Esku Dagok Bilbon, galdera ikur erraldoi itxura izango duen mobilizazio batekin. Antolatzaileek adierazi dutenez,  “aurrera egiteko abiapuntua izango da, ez ezerren amaiera” Bilboko ekimena.

Parte hartze altua Araban, momentuz

2019a urruti geratzen bada ere, Gasteizko herri galdeketak aurrekari sendoak izango ditu Araban. Orain arte, hiru herri galdeketa egin dira herrialdean, Euskal Herriko batez besteko parte hartzea gaindituz; Aramaion, besteak beste, %50eko parte hartzea lortu zuen herri galdeketak. Maiatzaren 7ko herri agldeketetan ere, Urkabustaizen eta Aramaion, erraz gainditu zuten %32ko parte hartzea.

Erlazionatutako artikuluak

Herritarren %32ak baino gehiagok bozkatu du Gure Esku Dagok Araban antolatutako herri galdeketetan

 

Herritarren  %32ak  baino  gehiagok  bozkatu  du  Gure  Esku  Dagok  Araban  antolatutako  herri  galdeketetan

Herritarren %32ak baino gehiagok bozkatu du Gure Esku Dagok Araban antolatutako herri galdeketetan

Euskal Herriko gainontzeko herrietan baino parte hartze altuagoa egon da Legutio eta Urkabustaizko galdeketetan. Gure Esku Dagoren arabera,  “iraultza demokratiko” baten aurrean gaude. Gasteizen ere, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko egitasmoak martxan daude.

 

Araban ere, erabaki dute. Eta itxura guztien arabera, tren luze baten lehenengo bagoiak baina ez dira izan Urkabustaizko eta Legutioko herri galdeketak.

Urkabustaizko parte hartzea izan da Arabako bi herrietako altuena: bozkatzera deituta zeuden herritarren %36ak baino gehiagok bozkatu du. Legution, aldiz, herritarren %32,29ak baino gehiagok bozkatu zuen. Euskal Herriko 50 udalerritan egindako galdeketetan, %25,49ko parte hartzea egon da, Arabako herrietan baino gutxiago. Bietan, erraz irabazi du baietzak, baina egon dira ezezko bozak edota txuri bozkatu dutenak. 

 

Emaitzak

Legutio | “Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?”
Bozkatzera deituta: 1.499
Bozkatu zuten: 484
Parte-hartzea: % 32,29
Bai: 439
Ez: 35
Zuriak: 5
Baliogabeak: 5

Urkabustaiz | “Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi al duzu?” 
Bozkatzera deituta: 1.088
Bozkatu dutenak: 394
Parte-hartzea: % 36,21
Bai: 372
Ez: 17
Zuriak: 5
Baliogabeak: 0

Bi herri galdeketa hauekin, Arabako hiru udalerritan egin ditu jada Gure Esku Dagok herri galdeketak: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Guztira, orain arte, 3.200 lagunek bozkatu dute herrialdean.

Hiru herri galdeketa egin dira orain arte Araban, hirurak Gorbeialdean: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Aramaion, parte hartzeak %50a gainditu zuen. 

Antolatzaileak “oso pozik” agertu dira emaitzekin, eta zifretan zentratu baino, prozesu guztia aztertzeko beharra ikusi dute: “Hauteskunde ofizialetako dirua, baliabide informatikoak … ez ditugu. Baina gogoak ditugu, asko gainera”, adierazi du Gure Esaku Dagoko Angel Oiarbidek. Honen ustez ere, “iraultza demokratiko” baten aurrean gaude. 

Gasteizi dagokionez, sinadura bilketa abiatu dute Gure Esku Dagotik, 2019an herri galdeketa egin ahal izateko, gainontzeko hiriburuetan bezala. Maiatzaren 21era arte, galdeketa hau posible egin ahal izateko sinatu ahal izango da, besteak beste, Arabako hiriburuko eskola zein taberna ezberdinetan.

*Erlazionatutako artikuluak:

 

 

 

Josune  Aguirre  (Legutioko  Gure  Esku  Dago):  “Igandeko  galdeketa  bagoitxo  bat  da;  makinak  martxan  jarraitu  behar  du”

Josune Aguirre (Legutioko Gure Esku Dago): “Igandeko galdeketa bagoitxo bat da; makinak martxan jarraitu behar du”

Erabakitze eskubideak olatu ugari izango ditu ikasturte honetan zehar Euskal Herrian; horietako bat maiatzaren 7an. Araban, aldiz, motel doa olatua baina etenik gabe. Aramaion, aurreko ikasturtean herri galdeketa egin ostean, igande honetan Urkabustaizko eta Legutioko herritarrek bozkatu ahal izango dute.

Hala ere, ez da prozesu erraza. Galdera prestatu, herriko eragile ezberdinak batu, egiaztatzaileak lotu … Serio hartu dute igandeko herri galdeketa Legution, eta hala transmititu du ARABA HIZPIDEn Gure Esku Dagoko kidea den Josune Aguirrek.

Entzun
Angel  Oiarbide  (Gure  Esku  Dago):  “Erabakitzeko  eskubidea  gauzatzeko  hiriburu  aurreratuena  da  Gasteiz”

Angel Oiarbide (Gure Esku Dago): “Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko hiriburu aurreratuena da Gasteiz”

Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten. Baina Araba? Araban, Aramaioren ostean, maiatzaren 7an erabakiko dute Legution. Hala ere, gainontzeko herrialdeekin alderatuta, gehiago kostatzen ari da. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel Oiarbide, Gure Esku Dagoko bozeramailearekin hitz egingo dugu HIZPIDEA magazinan. 

Entzun
Gidor  Bilbao  (Gure  Esku  Dago):  “Prozesua  bera  lorpena  izango  da  Legutioko  herri  –  galdeketan”

Gidor Bilbao (Gure Esku Dago): “Prozesua bera lorpena izango da Legutioko herri – galdeketan”

gure_esku_legutio

Gidor Bilbao Legutioko Gure Esku Dagoko kidea da. Orain dela bi aste, 2017an Legution herri – galdeketa burutuko dutela iragarri zuten, ia 1500 biztanlek izanda bozkatzeko aukera. Lanean hasi dira, besteak beste, bilera berriak abiaraziz komunikazioan, legeetan eta galderan bertan sakontzeko.

Ekarpenak jaso eta hurrengo hilabeteetan egingo diren jarduerak prestatzen hasteko bilera izango da.  Legutio herriarekin batera, Goiain, Urrunaga, Elosu eta Urbina herriak ere biltzen ditu Legutioko Udalerriak; hauek ere bozkatuko dute.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies