Euskaraz  aritzeko  “Baietz  42!”  ekimena  egingo  dute  Zuian,  ekainaren  21etik  23ra

Euskaraz aritzeko “Baietz 42!” ekimena egingo dute Zuian, ekainaren 21etik 23ra

Zuiarrak euskaraz biziko dira, 42 orduz. Ekainaren 21etik 23ra, euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute “Baietz42!” ekimenarekin, profil eta helburu ezberdinak zehaztuz horretarako.

Ekimenaren helburu nagusietako bat hizkuntza ohiturak aldatzea izango da. Hala ere, zuiar euskaldunak ahaldundu eta aktibatu nahi dituzte “Baietz 42!” izena jarri dioten ekimenarekin. Aurreko astean egin zuten agerraldia eta bi egunen aurkezpena, herritar ugari ekimenaren antolakuntzan daudela erakutsiz.

Hiru parte hartzaile ezberdin identifikatu dituzte antolatzaileek, herritar guztiek parte hartu ahal izateko:

1. Euskaraz hitz egiten dakitenak: 42 orduz euskarari ahalik eta gehien eutsiko diotenak, betiere, komunikagarritasuna galdu gabe.

2. Euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen dutenak: 42 orduz haiekin euskaraz hitz egiteko gonbita egingo dutenak.

3. Euskara ulertzen ez duten euskaltzaleak: 42 orduz euskaldunei euskaraz egiteko bideak erraztuko dizkietenak.

Herritarren  %32ak  baino  gehiagok  bozkatu  du  Gure  Esku  Dagok  Araban  antolatutako  herri  galdeketetan

Herritarren %32ak baino gehiagok bozkatu du Gure Esku Dagok Araban antolatutako herri galdeketetan

Euskal Herriko gainontzeko herrietan baino parte hartze altuagoa egon da Legutio eta Urkabustaizko galdeketetan. Gure Esku Dagoren arabera,  “iraultza demokratiko” baten aurrean gaude. Gasteizen ere, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko egitasmoak martxan daude.

 

Araban ere, erabaki dute. Eta itxura guztien arabera, tren luze baten lehenengo bagoiak baina ez dira izan Urkabustaizko eta Legutioko herri galdeketak.

Urkabustaizko parte hartzea izan da Arabako bi herrietako altuena: bozkatzera deituta zeuden herritarren %36ak baino gehiagok bozkatu du. Legution, aldiz, herritarren %32,29ak baino gehiagok bozkatu zuen. Euskal Herriko 50 udalerritan egindako galdeketetan, %25,49ko parte hartzea egon da, Arabako herrietan baino gutxiago. Bietan, erraz irabazi du baietzak, baina egon dira ezezko bozak edota txuri bozkatu dutenak. 

 

Emaitzak

Legutio | “Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?”
Bozkatzera deituta: 1.499
Bozkatu zuten: 484
Parte-hartzea: % 32,29
Bai: 439
Ez: 35
Zuriak: 5
Baliogabeak: 5

Urkabustaiz | “Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi al duzu?” 
Bozkatzera deituta: 1.088
Bozkatu dutenak: 394
Parte-hartzea: % 36,21
Bai: 372
Ez: 17
Zuriak: 5
Baliogabeak: 0

Bi herri galdeketa hauekin, Arabako hiru udalerritan egin ditu jada Gure Esku Dagok herri galdeketak: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Guztira, orain arte, 3.200 lagunek bozkatu dute herrialdean.

Hiru herri galdeketa egin dira orain arte Araban, hirurak Gorbeialdean: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Aramaion, parte hartzeak %50a gainditu zuen. 

Antolatzaileak “oso pozik” agertu dira emaitzekin, eta zifretan zentratu baino, prozesu guztia aztertzeko beharra ikusi dute: “Hauteskunde ofizialetako dirua, baliabide informatikoak … ez ditugu. Baina gogoak ditugu, asko gainera”, adierazi du Gure Esaku Dagoko Angel Oiarbidek. Honen ustez ere, “iraultza demokratiko” baten aurrean gaude. 

Gasteizi dagokionez, sinadura bilketa abiatu dute Gure Esku Dagotik, 2019an herri galdeketa egin ahal izateko, gainontzeko hiriburuetan bezala. Maiatzaren 21era arte, galdeketa hau posible egin ahal izateko sinatu ahal izango da, besteak beste, Arabako hiriburuko eskola zein taberna ezberdinetan.

*Erlazionatutako artikuluak:

 

 

 

Josune  Aguirre  (Legutioko  Gure  Esku  Dago):  “Igandeko  galdeketa  bagoitxo  bat  da;  makinak  martxan  jarraitu  behar  du”

Josune Aguirre (Legutioko Gure Esku Dago): “Igandeko galdeketa bagoitxo bat da; makinak martxan jarraitu behar du”

Erabakitze eskubideak olatu ugari izango ditu ikasturte honetan zehar Euskal Herrian; horietako bat maiatzaren 7an. Araban, aldiz, motel doa olatua baina etenik gabe. Aramaion, aurreko ikasturtean herri galdeketa egin ostean, igande honetan Urkabustaizko eta Legutioko herritarrek bozkatu ahal izango dute.

Hala ere, ez da prozesu erraza. Galdera prestatu, herriko eragile ezberdinak batu, egiaztatzaileak lotu … Serio hartu dute igandeko herri galdeketa Legution, eta hala transmititu du ARABA HIZPIDEn Gure Esku Dagoko kidea den Josune Aguirrek.

Entzun
Zuia,  beste  urrats  bat  memoriaren  bidean

Zuia, beste urrats bat memoriaren bidean

Memoria historikoa berreskuratzeko antolatutako ekitaldi sorta baten baitan, Zuiako Udalak eta pertsona eta agintari politiko ugarik ekitaldia egin zuten asteburuan Gorbeialdean. Aita Pauldarren lehengo komentuan, 1936 eta 1940. urteen artean kontzentrazio-esparru frankista izandakoaren sarrerako lorategietan, monolitoa jarri zuten.

Ekitaldian, Iñigo Arregi artistak egin eta arabar lurraldean Memoriaren marka izan nahi duen irudi eskultorikoan jarritako plaka deskubritu zen: “Eraikin hau, Aita Pauldarren komentua zelarik, hiru urte eta erdiz izan zen kontzentrazio-esparru frankista. Hiru bat mila pertsona egon zen bertan inolako epaiketarik izan gabe. Miseria, esklabutza, torturak, zigorrak… baten batzuek heriotza ere jasan zuten. Zuiako herriak omen egin nahi die pertsona hauei guztiei, gertatutakoa ahaztu ez eta euren askatasun-ametsa egia bihurtuko bada.”

Ordezkari ugari bildu ziren ekitaldian, tartean, Arabako Batzar Nagusietako ordezkaritza nabarmena eta Udaleko indar politiko guztietako ordezkariak, alkatea barne. Unai Gutierrez Zuiako alkatearen esanetan, gertatutakoa ahanzturatik aterako dela bermatu nahi dute monolito eta plaka berriarekin: “Hurrengo belaunaldiek, memoria horri eutsiko diote, askatasun-grina amets izan zuten pertsona haiek omenduz”.

 

Eider, Edurne eta Daniel:

Ikasturte honetan Gorbea Eskolako (Gopegi) neska-mutilak etortzen hasi dira. Zigoitiko eta Zuiako ikasleak, adibidez. Aupa! Ari gara beste taldetxo bat osatzen Gorbeialdeko umeekin!

Saio honetan Edurne eta Eider entzun ahalko dituzu, lehen aldiz irratian ederki lan egiten. Bita Daniel ere, Gasteizko Odon de Apraiz ikastolakoa, pasa den urtean apuntatu arren ezin izan zuen etorri eta.

Entzun
Alai  Bedi  saioa  Zigoitiko  Liburutegitik:

Alai Bedi saioa Zigoitiko Liburutegitik:

Ondategira joan ginen ostiral arratsaldean, bertako liburugegian “Parkeen Jarraikortasuna” programaren baitan irratsaioa grabatzera. Izan ere, gauza pila bat egin dute bertako neska-mutilek joan diren asteetan:

Abadalauetako etnografoekin garai bateko zigoitiarrak nola bizi ziren ikasi;

Andrés Ruiz de Gauna asmalariarekin ere aritu ziren, modu sortzailean pentsatzeko nola egin behar den probatzen;

Peio Murua fauna argazkilaria ere ezagutu dute eta mendi irteera egin zuten gauza piloa ikusteko: elurtegia, animalien aztarnak, liho-putzua, karobia, errota zaharra…

Liburutegiko Javiri eta lankideei eskertzeko modukoa, hau guztia antolatu izana! Entzun, entzun, neska-mutil hauen irratsaioa!

photo280618706716960812CiXAuwxW0AAbu6g.jpg:large

 

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies