Uztailaren  15ean  ospatuko  dute  Zuiako  VIII.  Gazte  Eguna,  parekidetasuna  eta  parte  hartzea  oinarri  hartuz

Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako VIII. Gazte Eguna, parekidetasuna eta parte hartzea oinarri hartuz

Aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira.

Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako Gazte Asanbladak antolatu duen VIII. Gazte Eguna. Antolakuntzatik adierazi dutenez, aurtengo aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira. “Parte hartzea eta parekidetasuna oinarri dituen egun herrikoia” izatea nahi dute uztailaren 15eko larunbata; aldi berean, aldarrikapenak eta jaia uztartu nahi dituzte, “gazte belaunaldi desberdinen arteko ezagutza eta elkar eragina bultzatzen dituena”. 

Egunaren antolatzaile nagusia, esan bezala, Zuiako Gazte Asanblada da baina bertako eragile ezberdinen laguntza izango dute, besteak beste, Zeteme neska taldearena. Aurten, hirugarrenez ospatuko dute sukaldaritza txapelketa ez lehiakorra -saririk gabe-, aurtengo osagai nagusia kuiatxoa izanez. Aukeraketa hau ez da kasualitatea: “Kuiatxoa aukeratu dugu herriko produktuak eta sasoikoak erabili nahi ditugulako”.

Egunean zehar ekintza ezberdinak egingo dituzte goizean goiz hasita (egitaraua beherago ikusgai). Parte hartzean jarri dute garrantzia gazteek; izan ere, haiek sukaldatuko dute bazkari guztia, ekitaldian sorpresak espero dituzte … Gauean zehar ere parrandarako aukera egongo da, 22:00etatik aurrera hasiko diren kontzertuekin, tartean, Gorka Suaia, Gatom, Komando Klitorix eta Wood Strings.

Egitaraua osorik:

 

Javi  de  Marcos  (Biasteriko  Gazte  Asanblada):  “Azkenaldian  Arabar  Errioxako  gazteek  mugitzeko  eta  antolatzeko  gogoa  dutela  nabari  da”

Javi de Marcos (Biasteriko Gazte Asanblada): “Azkenaldian Arabar Errioxako gazteek mugitzeko eta antolatzeko gogoa dutela nabari da”

Biasteriko Gazte Asanbladako kidea de Javi de Marcos izan dugu gaur Kantoian. Ekainaren 26an, astelehenean, Biasteriko  I.Gazte eguna antolatu dute, egun osoko egitarau oparoarekin. Gazte egunaz gain, Biasteriko Gazte Asanbladaz ere aritu gara Javirekin, izan ere, urtebete inguruko ibilbidea duen asanblada da, eta Biasterin gazte mugimendua sortzen dagoen honetan, garrantzi berezia ematen diote bertako gazteek honelako ekimenak antolatzeari.

Entzun
Gazte  emantzipazioa,  okupaziotik  haratago

Gazte emantzipazioa, okupaziotik haratago

Apirilean, Gasteizko Alde Zaharrean Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin berreskuratu zituztela jakinarazi zuten hainbat gaztek, etxebizitzak sei urtez hutsik egon ostean. Hala Bideoren erreportaje honetan arazoa hurbiletik ezagutzen duten hiru gazteen testigantzak jaso ditugu, Ensanche 21-en utzikeriaren eta gazteen emantzipazioaren inguruan hausnartzeko.


Alde batetik, Marina Sagastizabal (28 urte, irakaslea), duela hainbat urte bizi da etxebizitza hauetan, ikasleentzako alokairu sozialari esker. Urteak pasa ahala, bere baldintza ekonomikoen aldaketek zein Ensanche 21-en utzikeriak jasanezina bihurtu dute bere egoera.

Bestalde, Ania Rodríguez Besantza (18 urte, ikaslea), gazte askok bizi duten emantzipatzeko ezintasunaren aurrean, etxebizitza eskubidea bere kabuz bermatzeko okupatzea erabaki duten gazteetako bat da.

Azkenik, Marta Sendiu (21 urte, ikaslea), gazteen etxebizitza eskubidearen alde lanean diharduen GES – Gazte Emantzipaziorako Sareko kidea da. Alde Zaharreko okupazioak eta Ensanche 21-en utzikeria problematika zabalago baten baitan kokatzen du Sendiuk, gazteek euren etxebizitza eskubidearen alde antolatzeko deia eginez.


Erlazionatutako albisteak:

GES  (Gazte  Emantzipaziorako  Sarea):  “Gaur  egun  dauden  baldintza  objetiboekin,  okupazioa  da  aukera  bakarra”

GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): “Gaur egun dauden baldintza objetiboekin, okupazioa da aukera bakarra”

Gazte talde batek Gasteizko alde zaharreko hiru eraikin okupatu dituela jakin genuen asteburuan, Ensanche 21en eraikinak hirurak. Sei urtez egon dira hutsik eraikin hauek, eta, orain, hainbat hedabidetan zabaldu dutenez, Udalak mugitzeko asmoa omen dauka.
Etxebizitzaren eta Emantzipazioaren arazoei aurre egiteko GES sortu da, Gazte Emantzipazio Sarea eta bertako kide den Maialenekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, sareaz eta azkenengo berriak mintzagai hartuta.

Entzun
Lur  Albizu  (Ernai):  “Azken  lau  urteetan,  gazte  mugimenduak  aldaketak  izan  ditu;  aldaketa  horietara  moldatuko  gara”

Lur Albizu (Ernai): “Azken lau urteetan, gazte mugimenduak aldaketak izan ditu; aldaketa horietara moldatuko gara”

Ernai Gazte Antolakundeak II. Kongresua burutu zuen asteburuan. Inurritegia prozesuan gazte ugarik parte hartu ostean, hausnarketa sakon bat eraman du aurrera Ezker Abertzaleko Gazte Antolakundeak, besteak beste, izaera eskologista barnebilduz. Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean ere, jorratuko dituzten lan lerroak elkarbanatu ditu ARABA HIZPIDEn.

Gainera, larunbatean Baionan egoteko garrantzia azpimarratu du Albizuk. Eta, datorren astean, Gazte Akelarrea Zornotzatik Igorrera, egitarau oparoarekin. Tiketak erosteko azken egunak dira hauek: gazteakelarrea.info

Entzun
Lur  Albizu  (Ernai):  “Gazte  izaera  inkonformistak  eta  errebeldeak  prozesu  independentista  azkartzera  garamatza”

Lur Albizu (Ernai): “Gazte izaera inkonformistak eta errebeldeak prozesu independentista azkartzera garamatza”

inurritegiaernai2013an eratu zen Ernai Gazte Antolakundea eta martxa, danbada, ekimen, burutakzio, hausnarketa, eztabaida eta mobilizazio ezberdinen ostean, II. Kongresu Prozesua martxan dago. Lehenengo urratsetako bat urriaren 29an Gernikako Astran aurkeztu zuten II. Kongresu Prozesua izan zen: Inurritegia, eguneroko borrokan eraikia. Lur Albizu, gazte antolakundeko bozeramailea da eta HIZPIDEA  magazinan egon da gurean.

Besteak beste, prozesuak izango duten datetaz, “garaipenaren belaunaldia” izateko baldintzetaz eta aurreko ostegunean Facebooken gazte antolakundeak izan zuen zentsuraz izan ditugu hizpide Albizurekin.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies