Iñaki,  Gindi  eta  Mikel  (Orainaldian):  “Gasteiz  bizi  bizirik  dago”

Iñaki, Gindi eta Mikel (Orainaldian): “Gasteiz bizi bizirik dago”

Gaur Kantoian Iñaki Landa, Gindi Auzmendi eta Mikel Buruaga izan ditugu, Orainaldian proiektua aurkeztuz.
Gasteizen kultur eredu alternatiboa bilatu eta sustatzen duten gune, kolektibo eta ekimen ezberdinak bildu nahi izan dituzte mapa interaktibo batean, instituzioen eskaintzatik kanpo Gasteizen ematen den eskaintza oparoa erakusteko eta irisgarri egiteko asmoz.

Gasteiz bizi bizirik dagoela frogatu du mapa honek, eta hau gutxi balitz, “Orainaldian laisse faire” deituko den dokumentala egiten ere hasi dira, Gasteizko kultur sortzaile ezberdinen bizipenak kontatzeko, eta mapan ikusten den oparotasun horren errealitatea gerturatzeko asmoz.

 

Entzun
Irati  Aritzeta  eta  Ilazki  Zabaleta  (Mugimendu  Feminista):  “Erantzun  irmo  eta  bateratu  bat  emango  dugu  herri  mugimenduarekin”

Irati Aritzeta eta Ilazki Zabaleta (Mugimendu Feminista): “Erantzun irmo eta bateratu bat emango dugu herri mugimenduarekin”

Mugimendu feministak azkenaldian Gasteizen identifikatutako erasoak salatu ditu, besteak beste, Errekaleorreko eraso baten berri emanez. Aritzeta eta Zabaleta Mugimendu Feministako kideak dira eta salaketa hauen berri eman dute ARABA HIZPIDEn.

Orain, epe motzera, lanketa bat hasiko dute Gasteizko eta Arabako herri mugimenduarekin, protokolo bat landuz hauekin.

 

Entzun
Iñaki  Landa  (Orainaldian):  “Kultur  alternatiboa  lantzen  duten  uste  baino  leku  gehiago  topatu  ditut”

Iñaki Landa (Orainaldian): “Kultur alternatiboa lantzen duten uste baino leku gehiago topatu ditut”

Kultura alternatiboa, “underground” kultura. Gasteizko eremu hori biltzen duen mapa landu du Iñaki Landa kazetariak, Gazte Sortzaileen bekaren barruan jorratu duen “Orainaldian” proiektuaren baitan. Apirilaren 6an, proiektuaren oinarrietako bat den “story map”- a aurkeztuko dute Oihaneder Euskararen Etxean, ez ohiko iblbide bat eginez Gasteizko puntu ezberidnetattik.

ARABA HIZPIDEn Landarekin hitz egin dugu, proiektuaren detaile gehiago biltzeko. 70 puntu baino gehiago identifikatu ditu Gasteizen eta espero ez zituen lekuak topatu dituzte proiektuan. Hala ere, proiektua ez da aurkezpenean geldituko: puntu ezberdinak biltzen dituen dokumentala aurkeztuko dute hemendik gutxira.

Entzun
[HalaBideo]  “BatZuk  Okupatzen,  BatZuk  Komunikatzen”,  Hala  Bedi  eta  Gasteizko  Gaztetxearen  kilometroa

[HalaBideo] “BatZuk Okupatzen, BatZuk Komunikatzen”, Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxearen kilometroa

Martxoaren 30ean hasi zen 20. Korrika, eta ibilbideari ekin eta ordu gutxitan Gasteizen zegoen euskararen aldeko lasterketak. Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedi Irratiak Kutxi kaleko lehenengo kilometroa egin genuen batera, arratsalde eta gau osoko egitarau bat elkarlanean prestatuz. Martxoaren 18an espetxetik atera zen eta Hala Bedi eta Gaztetxeko kide ohia den Nerea bengoak eraman zuen lekukoa.

Tertulia:  Txus  Argote  (Korrikako  Arabako  arduraduna)  eta  Gorka  Elgoibar  (Korrikako  furgoneteroa)

Tertulia: Txus Argote (Korrikako Arabako arduraduna) eta Gorka Elgoibar (Korrikako furgoneteroa)

Gaur hasten da korrika, Otxandion hasi eta Arabar lurretara 10 minututan helduko da. Txus Argotek hasiera nolakoa izango den kontatu digu eta Araban zehar zer nolako ibilbidea egingo duen azaldu digu. Gorka Elgoibarrek Korrika barrutik nola bizi izaten den kontatu digu.

Entzun
Igor  Goikolea  eta  Beñat  Ortiz  de  Lazkano  (Hala  Bedi  eta  Gaztetxea):  “Euskararen  argiak  argituko  du  Kutxi  kalea””

Igor Goikolea eta Beñat Ortiz de Lazkano (Hala Bedi eta Gaztetxea): “Euskararen argiak argituko du Kutxi kalea””

Gaurkoan Hala Bediko eta Gasteizko Gaztetxeko kideak diren Igor Goikolea eta Beñat Ortiz de Lazkano izan ditugu gurean Kantoian. Ostegunean Gasteizera ailegatzen da Korrika Otxandion hasiera eman ondoren, eta egunerako egitaraua prestatu dute elkarlanean. Antolatutako ekintzez gain, ostegunerako espero duten giroaz eta beste hainbat kontuz aritu gara haiekin.

Entzun
Gasteizko  Ikasle  Mugimendua:  “Erreforma  ezberdinetan  eta  hezkuntza  sistemaren  kritikan  zentratuko  da  ikasle  greba”

Gasteizko Ikasle Mugimendua: “Erreforma ezberdinetan eta hezkuntza sistemaren kritikan zentratuko da ikasle greba”

Martxoaren 23an, ostegunean, ikasle greba burutuko dute Euskal Herrian. Milaka ikasle kalera aterako dira gaur egungo hezkuntza sistemaren kontra eta LOMCE eta Heziberriaren aurka. Asteazkenean, aldiz, irakasleen txanda izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hala ere, Gasteizko Kanpusa beste kontu batzuengatik izan behar izan dugu azkenaldia hizpide, besteak beste, Ertzaintza Letretako fakultateko ikasle gelan sartu zelako materiala eramateko. Karlos eta Oier (ezizenak biak ala biak), Hala Bediko ARABA HIZPIDEn egon dira, egunerokotasunaz eta greba egunaz hitz egiteko.

 

Entzun
Angel  Oiarbide  (Gure  Esku  Dago):  “Erabakitzeko  eskubidea  gauzatzeko  hiriburu  aurreratuena  da  Gasteiz”

Angel Oiarbide (Gure Esku Dago): “Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko hiriburu aurreratuena da Gasteiz”

Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten. Baina Araba? Araban, Aramaioren ostean, maiatzaren 7an erabakiko dute Legution. Hala ere, gainontzeko herrialdeekin alderatuta, gehiago kostatzen ari da. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel Oiarbide, Gure Esku Dagoko bozeramailearekin hitz egingo dugu HIZPIDEA magazinan. 

Entzun
[Hala  Bideo]  Erreportajea  |  Gasteizko  Kafe  Antzokia  Auzolana  Pilotalekuan?

[Hala Bideo] Erreportajea | Gasteizko Kafe Antzokia Auzolana Pilotalekuan?

Gasteizko Kafe Antzokiarentzat Udalak proposatu zuen kokapena zela eta erreakzio ezberdinak sortu dira Gasteizen. Hala Bedik erreportai bat egin du guzti honek eragin dien partaide ezberdinekin gaur egungo egoreraren nondik norakoak jakiteko. Batetik, Gasteizko Antzokiaren sustatzaile den Lazarrga elkartearekin bildu gara; bestetik, Auzolana frontoiaren egunerokoa daraman Txapa Ahotsa asanbladako kideek ere euren iritzia eman dute; eta, azkenik ,Gasteizko Udaleko EAJko Iñaki Prusilla Euskara zinegotziarekin hitz egin dugu bideo honetan.

Martxoaren  8a,  feminismoa  zorrozten  jarraitzeko  eguna

Martxoaren 8a, feminismoa zorrozten jarraitzeko eguna

Martxoaren 8ak irudi eta ekimen ugari utzi dizkigu Euskal Herri eta mundu guztian zehar. Gasteizen ere, ekimen ugari egon dira. 19:00etan gazte bloke feminista ezberdinak abiatu dira Errekaleorretik eta Sumendi Gazte Espaziotik, Fariñaseko gazte mobilizazioaren bat egiteko. Manifestazio nagusia 20:00etan abiatu da San Anton Plazatik.

Gasteizko Kanpuseko mobilizazioa

Goizean, Gasteizko Kanpuseko Guet talde feministak deituta, nazioarteko paroarekin bat egin dute ikasleek: 09:00etan hasi dira goiz guztian zehar luzatu diren ekimenak. Mobilizazio nagusiak kanpuseko fakultate nagusiak zeharkatu ditu, Ertzaintzaren presentzia handiarekin. Pankartan “Produkzioa, zaintza, kontsumoa. Geratu! M8 paro internazionala” irakurri zitekeen arren, bestelako aldarrikapenak egon dira ibilbide guztian zehar.

 

 

Gazte bat identifikatu dute Fariñasen

Negeak, RKmeak, Guet eta Gasteizko Gaztetxeak antolatutako Gazte Feministon Astearen baitan, bloke ezberdinak abiatu dira mobilizazio nagusiarekin bat egiteko. Lehenengo biak, Judimendi auzoko Sumendu gazte espaziotik abiatu da, eta bigarrena Errekaleor auzo asketik. Judimendiko blokeko neska gazte bat identifikatu dute, Mozal Legea baliatuz, espedientea irekiko diotela esanez. Fariñasen, gazte feminista ugari batu dira alde zaharreko kaleak zeharkatzeko eta San Anton plazatik abiatu den Euskal Herriko Koordinadora Feministak deitutako mobilizazio nagusiarekin bat egiteko.

 

Mobilizazio nagusian milaka herritar batu dira, beste urte batez. Aipatzekoa ere lehen lerroetan, urtero bezala, Gasteizko emakume preso politikoen argazkiak presente egon direla. Manifestazioa bukatze aldera, Benetton eta Stradivarius denden aurkako ekimenak egin dituzte feministek, “Gora Borroka Feminista!” edo “Hemen emakume esklabutza dago” irakur zitekeen kartelekin. Dato eta Postas kaleetan ere, planto egin dute manifestaziora hurbildutakoek, minutu batzuetako eserialdia burutuz. Modu honetan, erahildako emakumeak izan dituzte gogoan.

Hala Beditik egunaren jarraipen berezia egin dugu eta atxikitu dugun txio segida honetan mobilizazioa nagusiaren berria eman dugu, #FeminismoaZorroztu traola erabiliz.

 

*Araba Hizpide magazinean Guet eta Negeak talde feministekin egindako tertulia, feminismoaren orainaldiaz eta etorkizunaz

Tertulia | “Martxoak 8. Orainaldia eta etorkizuna” Negeak eta Guet eragile feministekin

8 orrietatik 1 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR