Herria  bizirik  nahi  duela  aldarrikatu  du  Ernaik  Gasteizko  kaleetan

Herria bizirik nahi duela aldarrikatu du Ernaik Gasteizko kaleetan

500 pertsonak bat egin dute Ernaik Gasteizen deitutako manifestazioarekin. Bertan, gazteak postalen atzean daudela salatuz bizirik dagoen herria aldarrikatu dute. 

Urtaranek PP eta PSEren laguntzarekin turistentzat luxua nahi dutela salatu dute, gazteei miseria eta esplotazioa eskainiz. 

Honen aurrean, eredu heteropatriarkala hauspotzen duten erantzuleak markatu eta sistemaren aurka borrokatuko dutela ohartarazi dute: “Bizitza erdigunean izango dituzten postal propioak eraikiko ditugu, argi utziko dutenak zein den nahi dugun eredua.” 

Herria hilik eta lasaitasunean nahi dutenei aurre eginez, zirrikituz eta sortuz akziora igaroko direla esan dute: “borrokan bizirik eta ilusioz, beste herri bat eraikitzen dabiltzan gazteak gara. Gure herrian bizi nahi dugulako, bizirik dagoen herria borrokatu dezagun! ”.

Topatu.eus bidez

Lur  Albizu  (Ernai):  “Azken  lau  urteetan,  gazte  mugimenduak  aldaketak  izan  ditu;  aldaketa  horietara  moldatuko  gara”

Lur Albizu (Ernai): “Azken lau urteetan, gazte mugimenduak aldaketak izan ditu; aldaketa horietara moldatuko gara”

Ernai Gazte Antolakundeak II. Kongresua burutu zuen asteburuan. Inurritegia prozesuan gazte ugarik parte hartu ostean, hausnarketa sakon bat eraman du aurrera Ezker Abertzaleko Gazte Antolakundeak, besteak beste, izaera eskologista barnebilduz. Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean ere, jorratuko dituzten lan lerroak elkarbanatu ditu ARABA HIZPIDEn.

Gainera, larunbatean Baionan egoteko garrantzia azpimarratu du Albizuk. Eta, datorren astean, Gazte Akelarrea Zornotzatik Igorrera, egitarau oparoarekin. Tiketak erosteko azken egunak dira hauek: gazteakelarrea.info

Entzun
Ernai  |  II.  Kongresu  prozesuan:  «Gazteok,  eguneroko  borrokan  eraikiko  dugu  Inurritegia»

Ernai | II. Kongresu prozesuan: «Gazteok, eguneroko borrokan eraikiko dugu Inurritegia»

Ernai gazte antolakundea bere II. Kongresu prozesuan murgilduta dago, ‘Inurritegia’ izenpean. Urrian aurkeztu eta apirilean emango diote amaiera, Kongresu batekin. Ezker abertzalearen baitan emandako Abian prozesuaren ondorioak inplementatzea, gazte estrategia berregokitzea eta antolakuntza eredua eraginkortzea dute helburu. Ernai Gasteiz-ko kideak diren Irene Elorzak eta Xabi Larramendik prozesu honen nondik norakoak azaldu dizkiote Hala Bediri, gazte antolakunde honen ibilbidearen irudiekin osatutako bideoan.


 

Espainiako  Konstituzioaren  egunean  independentzia  aldarrikatu  du  Ezker  Abertzaleak

Espainiako Konstituzioaren egunean independentzia aldarrikatu du Ezker Abertzaleak


Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren eguna dute deituta Espainiako Estatuan. Hala ere, zonalde askotan ezer ez ospatzearen beharra aldarrikatu dute. Tartean, Euskal Herrian, Araban, Gasteizen edota egunean zehar normal funtzionatu duen Hala Bedi Irratian. 

#EzerEzOspatzeko traolarekin, Euskal Herrian zehar egin diren ekimenak daude ikusgai sarean, besteak beste, Gasteizen eta Arabako beste eskualde batzuetan ospatu diren herri-eskolak. Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin du Gasteizko Gobernu Militarraren parean, Leizaola plazan, performance batekin lagunduta. Konstituzio honek babesten duen frackinga, AHT-a, euskararen zapalkuntza, tortura edota prekatietatea salatu dute.

Ertzaintzaren beste identifikazio bat eta Mozal Legearen mehatxua

Bideoa grabatzen bukatu bezain laster, Ertzaintzak Hala Bediko kazetari bat identifikatu du Leizaola plazan bertan. Identifikazioaz gain, Mozal Legearekin mehatxatu dute kazetaria. Azken bi astetan Ertzaintzak Gasteizen identifikatzen duen bigarren kazetaria da. Azaroaren 25ean, guztira hiru pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak Mozal Legearen aitzakipean. Hauetako bat Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren mobilizazio nagusia kubritzen ari zen bitartean. Gogoratu behar dugu, 2016ko ekaineren 22an, Eusko Jaurlaritzak Mozal Legea ez aplikatzeko “konpromisoa” hartu zuela Eusko Legebiltzarraren gehiengoak babestuta. 6 hilabete beranduago, argi dago, Gasteizen gutxienez, ez duela konpromisoa bete.

 

Lur  Albizu  (Ernai):  “Gazte  izaera  inkonformistak  eta  errebeldeak  prozesu  independentista  azkartzera  garamatza”

Lur Albizu (Ernai): “Gazte izaera inkonformistak eta errebeldeak prozesu independentista azkartzera garamatza”

inurritegiaernai2013an eratu zen Ernai Gazte Antolakundea eta martxa, danbada, ekimen, burutakzio, hausnarketa, eztabaida eta mobilizazio ezberdinen ostean, II. Kongresu Prozesua martxan dago. Lehenengo urratsetako bat urriaren 29an Gernikako Astran aurkeztu zuten II. Kongresu Prozesua izan zen: Inurritegia, eguneroko borrokan eraikia. Lur Albizu, gazte antolakundeko bozeramailea da eta HIZPIDEA  magazinan egon da gurean.

Besteak beste, prozesuak izango duten datetaz, “garaipenaren belaunaldia” izateko baldintzetaz eta aurreko ostegunean Facebooken gazte antolakundeak izan zuen zentsuraz izan ditugu hizpide Albizurekin.

Entzun
HARA  BA!  2013-03-04

HARA BA! 2013-03-04

Hemen duzue aste honetako HARA BA! irratsaioa.

Berrietan, LEIOATIK! Leioako kanpuseko proiektu komunikatiboaren sorrera eta ERNAI gazte antolakunde berriaren sorrera izan ditugu hizpide. Ondoren martxoaren 3ko manifestazioaren ondoren okupatutako elizako asanbladako bi kideri elkarrizketa egin diogu, okupazioaren inguruko azken berriak azalduz. Kolaboratzaileetan berriz, GUETeko kideak maitasun erromantikoari buruz hitz egin digute. Izaskunek berriz ikasle mugimenduari buruzko beste pasartetxo bat kontatu digu. Azkenik, agendarekin bukaera eman diogu irratsaioari.

Gozatu!

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies