Bueltan  da  MUINOKO  HOTSAK  |  Martxoaren  24an,  Vicepresidentes  &  Eraso!  izango  dira  Gasteizko  Gaztetxean

Bueltan da MUINOKO HOTSAK | Martxoaren 24an, Vicepresidentes & Eraso! izango dira Gasteizko Gaztetxean

Martxoaren 24an, ostirala, Gasteizko Gaztetxean izango dira VICE PRESIDENTES eta ERASO! taldeak 21.00etatik aurrera, Hala Bedi irratiak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak egitasmoaren seigarren edizioan. Oraingoan metal eta grindcore doinuak izango ditugu protagonista, eta dagoeneko sarrerak Hala Bedi Tabernan daude salgai (5€). Muinoko Hotsak proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute Nagore Encisok (Hala Bedi) eta Kepa Pérezek (Gasteizko Gaztetxea), HalaBideok egindako bideo honetan.



VICE PRESIDENTES | Hirukote gasteiztarra 7 urte geldirik egon ostean bueltan da bira eta disko berri batekin. Kanda Jauna (Sorkun, Neubat, Tutan Come On…), Dorbu (Sorkun, Neubat…) eta Mikelek osatzen dute taldea. Gasteizko Miravalley Studiosen, ‘Grind Capital’ deituriko beraien bigarren lan luzea grabatu zuten eta Grind-Sludge eta Stoner nahasketekin gure belarriak eztandaraztera etorriko dira Gasteizko Gaztetxeara.

ERASO! | 20 urteko ibilbidea bete berri duen talde zarauztarrak ‘Kaiolatik ihes’ (Bonberenea Sutan) diskoa kaleratu du duela hilabete batzuk. Diskoaren izenburuak dion bezala, kaiolatik ihes egin dute. Aurreneko emanaldietako freskotasuna eta 20 urtetan musika talde bat izateak ematen duen esperientzia uztartu dituzte zuzenekoetan. Eta soinu freskoarekin. Egindako ibilbideari uko egin gabe hastapenetara bueltatu direlako.


Serge  (ERASO):  “Zuzenekoetan  ikusten  ari  gara  jendea  Eraso-ren  egarriz  zegoela”.

Serge (ERASO): “Zuzenekoetan ikusten ari gara jendea Eraso-ren egarriz zegoela”.

20 urteko ibilbidea dauka Eraso zarauztarrak eta duela gutxi, taldearen ibilbideko seigarren diskoa kaleratu dute Bonberenea Ekintzak zigiluarekin: “Kaiolatik ihes”. Orain, zuzenekoei heltzeko ordua iritsi zaio talde beterano honi.

eraso azala

 

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR