Auzo  kanpoko  eragile  eta  norbanakoek  hartu  dute  protagonismoa  Errekaleor  defenditzeko  Herri  Adierazpenean

Auzo kanpoko eragile eta norbanakoek hartu dute protagonismoa Errekaleor defenditzeko Herri Adierazpenean

Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Bitartean, Andra Maria Zuriaren plazatik metro gutxitara, Ensanche 21ek auzoa eraisteko proiektua onartu du.

Elkarretaratzeak ohikoak diren plazan, asanblada itxura hartu du “Herri Adierazpenak”. Herriak hitza hartzea nahi zuten Errekaleor Bizirik!-eko kideek eta hartu dute, proposamenak ere luzatuz. Hitza hartu aurretik, bulegoetan bilduta zaudenei mezua bota die Errekaleorrek: “Hau da gure erantzuna” esan diete.

Ostean, auzo kanpoko eragileek hartu dute hitza. Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Ikasle Mugimenduak, adibidez, bertso formatuan legitimatu du Errekaleorreko proiektua. Gazte Emantzipaziorako Sareak, berriz, argi utzi du bere posizioa Udalaren jarreraren aurrean: “Ez dugu minuturik galduko gazteon emantzipazoari trabak jarri nahi dizkiotenekin”. 

Okupazio esperientziaz mintzatu dira Judimendiko gazteak. Izan ere, auzoan ere Gazte Lokala lortu zuten orain dela urtebete baino gehiago. Errekaleorreko proiektuari babesa eman eta eraiste proiektua onartu dutenei “hemen gaude, kalean, herriarekin. Zuek poltronetan jarraitzen duzue” erantzun diete hauek. Baina norbanakoek ere, modu espontaneoan, hitza hartu dute. Horren adierazle, Txema Ramirez de la Piscina, EHU-ko irakaslea. Beste herritar batek, umorea baliatu du galdera bat luzatzeko: “Zer daukate amankomunean Ensache 21ek eta EAJk? Errekaleor botatzeko gogoekin geratuko direla”.

Gainera, sare sozialetan ere, #HerriAdierazpena traolarekin elkartasun mezu ezberdinak jaso dituzte “Zergatik nahi duzu Errekaleor Bizirik?” galderari erantzunez.

Eraiste plana, 35.000 €-ren truke

Bulegoen barruan, aldiz, aurreikusita zegoena: eraiste proiektua onartu du Ensanche 21ek. BIM Survey hautatu dute proiektua garatzeko. Enpresak, trukean, 35.000€ baino gutxiago jasoko ditu eta plana hilabete bat baino lehenago aurkezteko konpromisoa hartu du. Hurrengo asteetan, beraz, mugimendu gehiago espero dira; mugimendu hauek ere epaitegietatik pasa beharko dira.

Herri Adierazpena iruditan

Iberdrolak  argindarra  moztu  die  Pinto  eta  Txikitako  bloke  okupatuei,  Udaltzaingoaren  laguntzarekin

Iberdrolak argindarra moztu die Pinto eta Txikitako bloke okupatuei, Udaltzaingoaren laguntzarekin

Gasteizko Alde Zaharreko Pinto eta Txikita kaleetan okupatutako bi blokeen argindarra moztu die Iberdrolak uztailaren 4ko goizean, Udaltzaingoaren laguntzarekin. Auzokideek bertaratzeko deialdia egin dute. Astelehenan bertan Pintoko blokearen kontrako epaiketa bertan behera gelditu zen udaltzainak deklaratzera agertu ez zirelako. 

Uztailaren 4ko goizean Alde Zaharreko bi kaleetan Udaltzaingoaren presentzia nabaria izan da, Iberdrolarekin batera. Argia mozteko asmoa zuten, udaberrian okupatutako Pinto eta Txikita kaleko bloke ezberdinetan. Herritar ugari hurbildu dira auzokideei babesa ematera, baina ordubete behar izan dute argi guztia mozteko.

Uztailaren 3an, Pinto 20 blokeko gazteak epaitu behar zituzten eta bertan egon behar ziren udaltzainak. Udaltzaingoa ez zen epaiketara aurkeztu eta epaileak epaiketa urriaren 16ra atzeratu zuen.

Kalejira inprobisatua

Arratsaldean, elkarretaratzea deitu dute 20:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzan, baina kalejira zaratsu inprobisatua bilakatu da. Txikita kaleko bloke okupatuan amaitu da kalejira, modu umoretsuan salatuz Gorka Urtaranen eta Iberdrolaren jarrera txio segida honetan mobizlizazioa ikusgai -. Gazte Emantzipaziorako Sareko kide batek Hala Bediri azaldu dionez, aurrera jarraituko dute eta gazteei lanean jarraitzeko deia egin diete.

Gazte Emantzipaziorako Sareko kidearen adierazpenak

Goizeko  argi mozketaren irudiak

Energia  berriztagarrietara  salto  egiteko  prest  azaldu  da  Errekaleor

Energia berriztagarrietara salto egiteko prest azaldu da Errekaleor

Udaleko azken mehatxuen aurrean, ez direla auzotik joango adierazi dute. Dirua biltzeko kanpaina aurkeztu eta pozik agertu dira orain arte jasotako emaitzekin.

Ekainaren 3ko manifestazio jendetsuaren ostean, hau baloratzeko eta lanean jarraitzeko ordua iritsi zaio Errekaleor Bizirik proiektuari. Manifestazioaren balorazio positiboa egin dute errekaleortarrek, eta Gasteizko kaleak bete zituzten herritarrei eskerrak adierazi dizkiete auzoan egindako agerraldi batean. Gainera, azken egunetan EAJ-k, PSE-k eta PP-k egin duten mehatxuaren aurrean ere, argi daukatela adierazi dute: “Ez gaituzte hemendik mugituko”, adierazi dute. Ensanche 21ek eta Udalak eraiste plana sinatu ostean “herriari entzungor” egin izana kritikatu dute.

Energia burujabetzaren erronka

Hala ere, etorkizunera begira, erronka handi bat dute orain: laguntzarik behar ez duen Euskal Herriko irla energetiko handiena izan nahi dute, proiektua martxan jarri zuten unean zeukaten erronka handienetako bat aurrera eramanez. “Planetaren muga fisiko eta biologikoekin talka egin dugu jada eta aldaketa klimatikoa da horren adierazle. Errekaleorretik beti egin dugu lan beste bizi eredu baten alde”, azpimarratu dute. Gainera, maiatzaren 18an Iberdrolak Eusko Jaurlaritzarekin eta Gasteizko udalaren batera argia moztu ostean, auzokideei geratu zaien aukera bakarretako bat da hau.

Hau guztia posible egiteko, uztailaren 22ra arte 100.000 € lortu nahi dituzte, norbanakoen zien kolektiboen ekarpenak jasoz. Gainera, trukean, sari ezberdinak planteatu dituzte: kamisetak, Pou anaiekin eskalada tailerra, bertso afariak, gonbidapenak … Kanpaina ireki zutenetik, 20.000 € baino gehiago lortu dituzte lau egunetan: https://coopfunding.net/ca/campaigns/errekaleorbizirik/

Diru horrekin, 500 eguzki plaka inguru jarri nahi dituzte, etxebizitzen eta gune komunen beharrak asetzeko. Horretarako, “herritarren laguntza  beharrezkoa” izango dela utzi nahi izan dute argi. Sare sozialetan #100MilaArgi traola ari dira erabiltzen babes eta esker mezuak jasotzeko.

Gazte  emantzipazioa,  okupaziotik  haratago

Gazte emantzipazioa, okupaziotik haratago

Apirilean, Gasteizko Alde Zaharrean Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin berreskuratu zituztela jakinarazi zuten hainbat gaztek, etxebizitzak sei urtez hutsik egon ostean. Hala Bideoren erreportaje honetan arazoa hurbiletik ezagutzen duten hiru gazteen testigantzak jaso ditugu, Ensanche 21-en utzikeriaren eta gazteen emantzipazioaren inguruan hausnartzeko.


Alde batetik, Marina Sagastizabal (28 urte, irakaslea), duela hainbat urte bizi da etxebizitza hauetan, ikasleentzako alokairu sozialari esker. Urteak pasa ahala, bere baldintza ekonomikoen aldaketek zein Ensanche 21-en utzikeriak jasanezina bihurtu dute bere egoera.

Bestalde, Ania Rodríguez Besantza (18 urte, ikaslea), gazte askok bizi duten emantzipatzeko ezintasunaren aurrean, etxebizitza eskubidea bere kabuz bermatzeko okupatzea erabaki duten gazteetako bat da.

Azkenik, Marta Sendiu (21 urte, ikaslea), gazteen etxebizitza eskubidearen alde lanean diharduen GES – Gazte Emantzipaziorako Sareko kidea da. Alde Zaharreko okupazioak eta Ensanche 21-en utzikeria problematika zabalago baten baitan kokatzen du Sendiuk, gazteek euren etxebizitza eskubidearen alde antolatzeko deia eginez.


Erlazionatutako albisteak:

Errekaleor  auzoa  biziberritu  nahi,  eta  Udalak  uzten  ez.

Errekaleor auzoa biziberritu nahi, eta Udalak uzten ez.

Duela urtebete inguru hasi ginen Errekaleor auzoaren berri berriz ere izaten. Hustutzear, eraustear zegoen auzoa biziberritzeko asmotan joan zen lagun talde bat izan zen Errekaleor guztion ahotan jarri zuena. Egunotan, baina, Errekaleor Ensanche 21ek epaitegietara eraman duelako ari gara aipatzen.

Gaiaren inguruan jakinminez, auzoko lagunak gonbidatu ditugu.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies