Tertulia  |  “Drogak  Euskal  Herrian”  -Riki  (Ailaket)  eta  Aitor  Aspuru-

Tertulia | “Drogak Euskal Herrian” -Riki (Ailaket) eta Aitor Aspuru-

Drogen inguruan aritu gara gaurkoan Kantoian. Ailaketeko kide den Riki eta Aitor Aspuru (“Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak” liburuaren erredaktorea) izan ditugu mintzakide. Debekuak, autokontrola, herri mugimenduaren jarrera, kontsumismoa eta beste hainbat gai jorratu dituzte.

Entzun
Leire  Altuna  (AiLaket!!):  “Drogek  harreman  sexualetan  eragina  izan  dezakete,  bai  desiran,  eszitazioan  eta  baita  orgasmoan  ere”

Leire Altuna (AiLaket!!): “Drogek harreman sexualetan eragina izan dezakete, bai desiran, eszitazioan eta baita orgasmoan ere”

 

 

 

Drogak eta sexua askotan eskutik emanda joaten dira. Drogek dituzten eragin ohikoenak, hala nola, zentzumenen edo denboraren pertzepzioen aldaketak edo norberaren gogoan eta emozioetan eragina izateak, eragina dauka era berean egiten dugun edozein ekintzatan. Eta sexu harremanak ez dira salbuespena. Hori dela eta,  droga ezberdinek pertsona ezberdinetan izan dezaken eragina aztertu dugu gaurkoan AiLaket!!-eko Leire Altunarekin.

 

Entzun
Leire  Altuna  (AiLaket!!):  “Espainiako  barne-arazoetako  ministerioaren  2003-2013  urte  bitarteko  txostenetan  ez  da  behin  ere  azaltzen  ‘burundanga’  espainiar  estatuan”

Leire Altuna (AiLaket!!): “Espainiako barne-arazoetako ministerioaren 2003-2013 urte bitarteko txostenetan ez da behin ere azaltzen ‘burundanga’ espainiar estatuan”

AiLaket!!-eko kidea eta Kantoiako kolaboratzailea den Leire Altuna gurean izan dugu. Burundanga edo eskopolamina bezala ezagunagoa den droga entzutetsuaren inguruan mitoak deseraiki ditu. Esate baterako ez dela droga berria, ez dagoela ziurtatuta burundangak amnesia eragiten duenik edo borondatea ezabatzen duenik. Hala ere, komunikabideetan maiz ageri da, kasu askoren arrazoi gisa, baina, hala ote?

Entzun
Ricardo  Caparros  (AiLaket!):  “Gure  uda  maiatzean  hasi  eta  irailean  bukatzen  da”

Ricardo Caparros (AiLaket!): “Gure uda maiatzean hasi eta irailean bukatzen da”

ailaketUdan murgilduta gaudenez eta auzo zein herrietako jaiak hasi direla aprobetxatuz, AiLaket!-ekin hitz egin dugu udara begirako arrisku prebentzioetaz, besteak beste. Gainera,  jendea ze substantzia konkreturekin hurbildu zaien adierazi digute, euren lanaren errepasoa egin dugun bitartean. Bukatzeko, azkenaldian oihartzun handia izaten ari duen substantzia baten inguruan mintzatu gara: eskopolamina (burundanga).

Entzun
1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies