Igor (Borja Lazaro argazkilariaren laguna): “Erakundeei eskatzen diegu Borjaren kasuaren gainean egotea”

Igor (Borja Lazaro argazkilariaren laguna): “Erakundeei eskatzen diegu Borjaren kasuaren gainean egotea”

borja-lazaroBorja Lazaro argazkilari gasteiztarra Kolonbian desagertu zen orain bi urte. Urtarrilaren 7an, Gasteizko Udalaren babesa jaso zuen familiak, baina maila altuagoko erakundeen babesa behar dute: Espainiako Kanpo Gaietarako Ministerioarena, hain zuzen. Igor Borja Lazaro argazkilariaren laguna da eta familiaren izenean esan du Espainiako gobernuak ikerketa gainbegiratzen egon beharko lukeela, Kolonbian eta Venezuelan benetako ikerketa egiten ari direla egiaztatzeko. Familiak esan bezala, ezinbestekoa da kasua behin eta berriz gogora ekartzea, Borja Lazaro azaltzeko itxaropenari eusteko modu gisa. Daturik txikiena ere lagungarri gerta daiteke ikerketarako eta, horretarako, familiak irekitako webgune baten helbidea eman digu, ahal duenak lagun dezan.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies