Urriaren  21ean  egingo  dute  AskeRock,  Mendizabalan  ospatuko  den  elkartasun  jaialdia

Urriaren 21ean egingo dute AskeRock, Mendizabalan ospatuko den elkartasun jaialdia

Willis Drummond, Eskean Kristo, Esne Beltza, Bad Sound, Riot Propaganda, Mafalda, Txarango eta Zoo taldeek hartuko dute parte. Euskal preso eta iheslarien egoera sozializatu nahi dute jaialdiarekin, dispeertsioak eragiten dituen gastuei aurre egiteko dirua biltzeaz gain.

AskeRock. Hori da urriaren 21ean Gasteizko Mendizabala eremuan ospatuko den elkartasun musika jaialdiaren izena. Aurkezpenean azaldu dutenez, “pertsona errepresaliatu ezberdinek pairatzen duten giza eskubideen urraketarekin arduratuta dauden norbanako ezberdinek” sortu dute jaialdi hau. 

Helburu ezberdinak izango ditu jaialdiak. Haietako bat, euskal preso eta iheslariek pairatzen duten egoera sozializatzea izango da; bestea, aldiz, dispertsioak eragiten dituen gastuei aurre egiteko dirua biltzea izango da.

Gogoratu dutenez, egun, 29 pertsona daude preso Araban. Batez beste, etxetik 660 kilometrotara daude; hau da, senide eta lagunek 1.300 kilometro baino gehiago egin behar dituzte bisita bakoitzeko. Beste modu batean esanda, 20.000 € suposatzen die dispertsioak senide eta lagunei urtero.

“Ez gara libre izango haiek ASKE izan arte” leloa izango duen jaialdian zortzi talde egongo dira: Willis Drummond, Eskean Kristo -bideokliparen abestia egingo dute-, Esne Beltza, Bad Sound, Riot Propaganda, Mafalda, Txarango eta Zoo. 

Sarrerak

Hurrengo egunetan emango dute jakitera non salduko diren sarrerak. Aurreratu dutenez, 16 €-ko prezio izango dute sarrerek lehenago erosiz gero eta 22 € egunean bertan -edalontzia prezioaren barruan sartzen da-.

Sare sozialetan emango dute salmenta guneen berri. Horretarako kontu ezberdinak sortu dituzte:

Twitter: @AskeRock

Facebook: AskeRock

Instagram: AskeRock

 

1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies