Orduz  ordukoa  |  Herrialde  Katalanekin  elkartasuna  gurean

Orduz ordukoa | Herrialde Katalanekin elkartasuna gurean

Iraila hasieratik ekimen ezberdinak egiten ari dira Araban Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko. Anna Gabriel, Ernai, ANC, AsCATasunera… Egunez egun ateratzen diren irudi, bideoak eta albisteak bilduko ditugu hemen. Irailaren 28an Borroka Eguna deitu du Ernaik.

 


Irailak 22 | Eguneko beste bi irudi. Aramaion, elkarretaratzea egin dute Herrialde katalank babesteko. Gasteizko Judimendi auzoan, aldiz, “debekatu nahi dituzten hautestontziak” jarri dituzte auzoan.

Amurrion, Laudion eta Agurainen ere elkarretaratzeak egin dituzte: ikasleek hartu dute irailaren 22ko goizeko protagonismoa. Horretaz gain, aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez, urriaren 1ean Kataluniara joateko autobusa antolatu dute. 

Gazte talde batek -20 inguru- Gorbeia kalea zeharkatu zuen ostegun gauean, poteo orduan. Bertan zeudenei eskuorriak banatzeaz gain, giro  alaian kartelak jarri zituzten eta irailaren 28ko Borroka Egunerako deia egin. Aipatzekoa da ere, Gasteizko Udalak Guardia Zibilaren erregistroen aurkako adierazpen bat onartu duela -PPk eta PSEk aurka bozkatu dute-.

ELA, LAB, ESK, Steeilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute Gobernu Ordezkaritzen aurrean. Gasteizen, 12:00etan izango da. Egun horretarako Borroka Eguna deitu du Ernai Gazte Antolakundeak.


Irailak 21 | Gasteizko Kanpusean elkarretaratzea egin dute ostegun goizean, Ikasle Abertzaleak sindikatuak deituta. 

Gure Esku Dagok elkarretaratzea deitu irailaren 21ean Murgian, Goberialdean.

Ikasleak ere kalera aterako dira hurrengo egunetan. Gaur bertan, elkarretaratzea egingo dute Elurretan, Gasteizko kanpusean. Irailaren 22an, ostiralean, elkarretaratzeak egingo dituzte Aiaraldeako ikastetxeetan. 


Irailak 20 | Mila lagun baino gehiago batu dira Gasteizen. Ikur eta aldarrikapen ezberdinak ikusi dira, Herrialde Katalanekin elkartasunean eta demokraziaren aldeko mezuekin.

 

Gasteizen ez ezik, Arabako herri ezberdinetan ere elkarretaratzeak egin dituzte. Irudietan, Laudioko, Oiongo, Amurrioko, Aguraingo, Artziniegako eta Murgiako elkarretaratzeak.

 

Elkarretaratzeak deitu dituzte udaletxeen aurrean irailaren 20ko (asteazkena) arratsaldean. 20:00etan izango da elkarretaratzea, Andra Maria Zuriaren enparantzan “Katalunarekin bat! Demokraziarekin bat!” lemapean. Laudion, Amurrion, Murgian, Oionen eta Kanpezun ere elkarretaratzeak egingo dituzte.

Lautadan ere datorren egunetan ekimen ezberdinak antolatu dituzte gazte eta ikasle esparruetan. Gazteek, irailaren 22an musikalejira egingo dute Santa Mariatik; egun berean, goizean, ikasleek asanblada eta elkarretaratzea egingo dute. Irailaren 28rako paroak iragarri dituzte, Gasteizko mobilizazioarekin bat egiteko.

Irailak 19 | “Urna, grande y libre”. Ernaik publikatu duen bideoa ikus daitekeenez, Gasteizko Sansomendi auzoko Guardia Zibilaren kuartelean “Urna, grande y libre” margoketa egin dute, “¿Dónde están las papeletas?” izenburua daukan bideoan. 


Irailak 18 | Ernai Gazte Antolakundeak irailaren 28rako Borroka Eguna deitu du. 12:30etan manifestazioa egingo dute, Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta. Ernai Gasteizek sare sozialetan zabaldu duen bideoan ikus daitekeenez, Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan Borroka Egunean parte hartzeko deia egin dute margoketa eta bestelako ekimenen bitartez.


Irailak 15 | Anna Gabrielen hitzaldia eten zuen Udaltzaingoak. Bildutakoek, aldiz, bozkatzeko eskuorriekin erantzun zioten Udaltzaingoari, Gasteizko Udalari, Gobernu Delegaritzari eta Javier De Andresi.

  • Lehenengo bideoan, Anna Gabriel hitzartzea Udaltzaingoa sartzen denean.
  • Bigarrenean, hitzaldia osorik: “ilegala” zen hitzaldi/elkarrizketa.


Irailak 11 | Herrialde Katalanekin elkartasun elkarretaratzea egin zuten irailaren 11n, Diada egunean, AsCATasunera-k deituta.


Irailak 9 | ANC Euskal Herriak antolatuta, elkarretaratzea egin zuten Gasteizen. “Kataluniarekin Diadan eta erreferendumean” izan zen leloa.

Gasteizen  egongo  da  Anna  Gabriel  irailaren  15ean

Gasteizen egongo da Anna Gabriel irailaren 15ean

Goizeko 11:30etan eskaniko du hitzaldia CUPeko diputatuak, Aldabe gizarte-etxean. Elkarrizketa/hitzaldi formatua izango du topaketak eta Hala Bediko bi kidek luzatuko dizkiote galderak. Elkartasun mobilizazioek jarraitzen dute eta joaldun bat agertu da Salburuan, esteladarekin. Gobernu delegaritzak ekitaldia ilegala dela esan du.

Tentsioa gora doan heinean eta mugimendu independentistak erreferendumeko apustua mantentzen duen bitartean, CUPeko Anna Gabriel Gasteizen egongo da irailaren 15ean, ostiralean. Aldabe gizarte-etxean hitzaldi/elkarrizketa formatuko solasaldia eskainiko du CUPeko diputatuak, eguerdiko 11:30etan. Gobernu delegaritzak ekitaldia ilegala dela esan du eta bertan behera uztea eskatu dio Udalari.

Bi kazetarik elkarrizketatuko dute zuzenean CUPeko kidea: Hala Bediko Gixane Moragues eta Igor Goikolea. Hitzaldi hau, iraila hasieran sortu zen AsCATasunera herritar taldeak antolatutako elkartasun astearen baitan kokatu dute.

Elkartasun mobilizazioek jarraitzen dute

Diadaren eta erreferendumaren kontestu honetan, mobilizazioak egin dituzte gasteizen azken egunetan. Irailaren 9an, ANC Euskal Herriak deituta, 200 lagun inguru bildu ziren “Kataluniarekin Diadan eta erreferendumean” lemapean. Irailaren 11n, Diada egunean, elkarretaratzea egin zuten AsCATasunerak deituta. Zaramagako jaietako egitarauaren barruan, irailaren 13an, 19:00etan ‘Terra Lliure. Punt final’ dokumentala ikusgai egongo da M3moria Gunean.

Gainera, Salburuako auzoan joaldunak agertu dira irailaren 12an. Argazkietan ikus daitekeenez, joaldunek estelada daukate eskuan, Kataluniako ikurrina independentista.

“Putas,  rojas  y  malfolladas”  con  Anna  Gabriel

“Putas, rojas y malfolladas” con Anna Gabriel

gabrielLa diputada de la CUP Anna Gabriel nos visitaba el pasado fin de semana. Se acercaba a Gasteiz para participar junto a la diputada de EH BIldu Onintza Enbeita de una charla sobre las mujeres en la politica “Putas, rojas y malfolladas” organizada por EH Bildu, y ya se quedaba a la manifestacion de Feministok Prest! del sabado 9 de abril. Esos días visitaba nuestro estudios de Hala Bedi irratia.

Entzun
Onintza  Enbeita:  “Ezin  dugu  pentsatu  ezkerreko  alderdietan  egoteagatik  oasi  batean  bizi  garenik”

Onintza Enbeita: “Ezin dugu pentsatu ezkerreko alderdietan egoteagatik oasi batean bizi garenik”

Onintza Enbeita

Onintza Enbeita

Onintza Enbeita Espainiako Kongresuko kidea izan zen astelehenean HIZPIDEA magazinean. Joan den apirilaren 8an, hitzaldia eman zuen Gasteizen, CUPeko Anna Gabrielekin batera, “Putas, rojas y malfolladas” lelopean, emakumeek politikagintzan duten zereginari buruz. Apirilaren 9ko “Feministok prest!” lelopeko manifestazioaren ondoren, feminismoaz mintzatu gara Enbeitarekin, emakumeek politikagintzan duten paperaz, baina baita EH Bilduren hauteskunde-emaitza txarrez eta Espainiako Kongresuko gorabeherez ere, Gobernua osatzeko azken hilabeteotako negoziazioak barne.

Entzun
1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies