Gasteizko  gazte  talde  batek  “Corre”  kaleko  127.  blokea  okupatu  du

Gasteizko gazte talde batek “Corre” kaleko 127. blokea okupatu du

35 gazte inguru bizi daitezke Alde Zaharrean okupatu duten bloke berri honetan. Hamar urte daramatza hutsik eraikinak eta “etxebizitzaren inguruko arazo kolektiboari erantzun kolektibo bat” eman nahi diote okupazio berri honekin.

Gasteizko gazte talde batek “Corre” (Hedegile”) kaleko 127. blokea okupatu du, Hala Bediri jakinarazi diotenez. Azken aste hauetan zehar okupatu dute bloke hau, eta 35 pertsona inguru bizi daitezke eraikin honetan. Azaldu dutenez, “etxebizitzaren inguruko arazo kolektiboari erantzun kolektibo bat” eman nahi diote okupazio berri honekin. Gogoratu beharra dago, ikasturte honetan zehar “Pinto”, Txikita eta “Kutxi” kaleetan blokeak okupatu dituztela helburu berdinarekin.

Gazteek azaldu dutenez, “bloke honen utzikeriagatik, alkateak, aurreko udal gobernua eta berea salatu eta akatsak onartu ordez, gure portaera kriminalizatzera joko duela badakigu”. Zentzu honetan, “hiritarron interes eta beharrak asetzeko borondate eza” leporatu diote Urtaranen gobernuari.

Gazte Emantzipaziorako Saretik argitu dutenez, sarea zabaltzen jarraitzeko asmoa dute: “Txikitatik hasita, Pinto, Kutxi, eta Hedegile kaleko etxebizitzak pizten eta berpizten jarraituko dugu”. 

Abuztuaren 3ko goizean, Ertzaintza eta Udaltzaingoa agertu dira blokean. Azkenean, biek ala biek ospa egin dute, gazteak identifikatu gabe.

Etxebizitzaren desjabetze prozesua

Bloke honek hamar urte daramatza hutsik. Izan ere, 2008. urtean, ARICH (Agencia de Revitalizacion Integral del Casco Historico) enpresa sortu eta etxebizitza honen tankerako blokeak kudeatzen hasi zen. Hala ere, nahaspila  urbanistiko ugari sortu zituen enpresa honek, eta egun, zorrak kitatu gabe ditu oraindik.

Blokeak 10 urte daramatza hutsik eta zorrak oraindu gabe ditu oraindik

Etxebizitza honen desjabetze prozesua ulertzeko luze jo behar dugu atzera. ARICH enpresak, tutoretzapeko apartamentu batzuk sortu nahi zituen, baina ez zen inolako mugimendurik egon. Ezarritako datak igarota, proiektu honen eskumena Ensanche 21en eskuetara igaro zen eta 2012. urtean, arrazoi ekonomikoengatik, kudeaketa bertan behera geratu zen.

“Haurren  auzoa”  convertir  las  ciudades  en  lugares  apropiados  para  lxs  niñxs

“Haurren auzoa” convertir las ciudades en lugares apropiados para lxs niñxs

Este miércoles se ha presentado públicamente un nuevo proyecto en Alde Zaharra. Esta nueva iniciativa se llama “Haurren auzoa, el barrio de los y las niñas” y esta basado en un proyecto político creado en 1991: “La ciudad de los niños” -La Città dei Bambini- que nació con el objetivo fundamental de convertir las ciudades en lugares apropiados para lxs niñxs, entendiendo que lo que es apropiado para lxs niñxs lo es también para el resto de ciudadanxs.

Aquí, en Gasteiz, lxs vecinxs del Casco Viejo disponen de pocos espacios de encuentro y el uso de estos espacios siempre ha sido un motivo de preocupación importante entre lxs vecinxs. Casi todos los espacios abiertos están situados en lo alto de la colina, en la zona que el ayuntamiento denomina Campillo Sur (Landatxo Hegoa). En las últimas décadas, todas las intervenciones realizadas por parte de las instituciones han antepuesto los interesés turísticos, y esto ha provocado la pérdida de algunos espacios (como, por ejemplo, la bolera). Dada la configuración del Casco Viejo, los espacios abiertos se sitúan en lo alto de la colina. Hablamos en Suelta la Olla con Esther y Montse, que participan de este nuevo proyecto.

Entzun
Udaberrian  okupatutako  Kutxi  eta  Pinto  blokeetako  gazteak  epaituko  dituzte  datozen  egunetan

Udaberrian okupatutako Kutxi eta Pinto blokeetako gazteak epaituko dituzte datozen egunetan

Ekainaren 29an eta uztailaren 3an epaituko dituzte. Elkarretaratzeak egingo dituzte epaiketa egunetan.

Apirilean iragarri genuen Hala Bedin: Gasteizko Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin okupatu zituzten. Gazteek emantzipaziorako dituzten arazoei irtenbide puntual bat eman zioten horrela, elkarte publikoaren plan urbanistikoa salatu nahi zuten bitartean. Lehenengo egun eta aste horietan, gazteek poliziaren bisita ezberdinak izan zituzten Kutxi, Txikita eta Pinto kaleetan okupatutako bloke ezberdinetan.

Hilabete bat beranduago eman zuten epaiketen berri, Gazte Emantzipaziorako Sarearen aurkezpenean: ekainaren 29an eta uztailaren 3an izango dira epaiketak. Ostegunean, ekainaren 29an, Kutxi kaleko bi gazte epaituko dituzte guztira; astelehenean, uztailaren 3an, aldiz, Pinto kaleko gazteak izango dira epaituko dituztenak. “Hutsegite arina” leporatzen diete gazteei, “ondasun higiezina okupatzeagatik”. 

Orain dela hilabete batzuk okupatu zituzten etxebizitza horiek “etxebizitza sozialak” direla berretsi dute gazteek  -hori zen hasiera batean etxebizitza horien funtzioa, Ensanche 21en arabera-. Bitartean, herritarrei proiektua babesteko deia egin zieten; gazteei, aldiz, proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatu zieten.  “Etxebizitza Gasteizen negozio izan beharrean, behingoz eskubidea den lehenengo hiria izatea” nahi du GESek. Eskubide hori okupazioaren bitartez eskuratuko dutela azpimarratu dute eta desalojatzen saiatzen badira, beste etxebizitza bat okupatuko dutela konfirmatu dute.

Elkarretaratzeak

Epaiketako egunetan elkarretaratzeak egingo dituzte: ekainaren 29an 11:00etan eta uztailaren 3an 12:00tan. Mobilizazioak iragartzeko bideo bat eta kartel bat zabaldu zuten San Juan bezperako suen kontestuan. 

Bideoa:

Kartela:

Ane  eta  Imanol  (Zaharraz  Harro):  “Zaharrak  diren  gauza  guztiek  bezela  gure  auzoak  ere  xarma  dauka”

Ane eta Imanol (Zaharraz Harro): “Zaharrak diren gauza guztiek bezela gure auzoak ere xarma dauka”

Zaharraz Harroko kideak diren Ane eta Imanol izan ditugu gaurkoan Kantoian. Datorren astean hasiko diren Alde Zaharreko jaietaz (Zaharraz Harro) aritu gara hizketan haiekin. Zaharraz Harroren filosofia, aurtengo karakterizazioa eta egitaraua izan ditugu mintzagai, besteak beste.

Entzun
Zaharraz  Harro,  auzolana  oinarri  bederatzi  urteren  ostean

Zaharraz Harro, auzolana oinarri bederatzi urteren ostean

Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta parte hartzaileak: Zaharraz Harro. Auzoko taberna eta komertzio txiki ezberdinek egiten dituzte posible jai hauek.

 

Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta parte hartzaileek bederatzi urte bete dituzte; bederatzi urte hauetan, filosofia berdinarekin jarraitzen dute auzoko jaiek. Alde Zaharreko taberna eta komertzio txiki ezberdinek egiten dituzte posible jaiak, auzoko eragileen parte hartze eta antolakuntzarekin batera. Honen atzean dago ere auzoko herri mugimendu eta bizilagunen asanblada bat, jaiak aurrera ateratzeko. Guztira, 90 ikuskizun ugari egongo dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra eta “Autogestioaz auzoa adabatzera goaz!” da aurten baliatuko duten leloa.

Nobedadeak

Besteak beste, aurten, autogestioaz hausnartzeko mahainguruak burutuko dituzte astelehenean eta asteartean, GES, Errekaleor, Auzolana Pilotalekua, Gernikako Astra edo Iruñeako Gaztetxearen parte hartzearekin.

Hala ere, badaude klasikoak bihurtu diren ekintzak. Hauen artean dago, jaietako larunbatean ospatuko duten ginkana: lagun taldeek, eragileek, komertzioek … talde ezberdinak osatuko dituzte ginkana formatuko ekimen parte hartzaileari ekiteko. Aurten, “Paka – Paka. Autodefentsa eta autogestioa” izena jarri diote: 10:30etan hasita, alde zaharreko kaleak okupatuko ditu jolas aldarrikatzaileak.

Gainera, Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren abeslaria ere alde zaharreko jaietan “errotu” da: kontzertua eskainiko du ekainaren 29an, ostegunean, San Markos kantoian, Txapelarri tabernak antolatuta.

Hala Bedik ere bere ekarpentxoa egingo du aurtengo jaietan: aldarrikapen jolasean irratsaio berezia egiteaz gain, bideo txapelketa antolatu du bideoetako taldeak. Eta nola ez, klasikoa bilakatu den Guatekea uztailaren 1ean izango da, Gasteizko Gaztetxean.

Aurten, larunbatean egingo den bazkaria Arkilloseko pasealekuan egingo dute: herri bazkari autogestionatua izango da eta norbanako bakoitzak janaria eta sukaldatzeko tresna ezberdinak eramateko deia egin dute.

Aldarrikapena

Ekainaren 28an TransBolloMari Borroka Eguna denez, kalejira bat egingo dute 19:00etan Kutxi 103tik, 20:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzatik abiatuko den manifestazioarekin bat egiteko. 

Uztailaren 1ean, bi mobilizazio ezberdinek osatuko dute egun handia. 18:30etan Mozal Legearen aurkako mobilizazioa egingo dute, legearen bigarren urteurrenean. 20:00etan, aldiz, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko kalejira egingo dute Fariñasetik Alde Zaharrena barrena.

Egitaraua osorik, egunez egun

 

 

Gazte  emantzipazioa,  okupaziotik  haratago

Gazte emantzipazioa, okupaziotik haratago

Apirilean, Gasteizko Alde Zaharrean Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin berreskuratu zituztela jakinarazi zuten hainbat gaztek, etxebizitzak sei urtez hutsik egon ostean. Hala Bideoren erreportaje honetan arazoa hurbiletik ezagutzen duten hiru gazteen testigantzak jaso ditugu, Ensanche 21-en utzikeriaren eta gazteen emantzipazioaren inguruan hausnartzeko.


Alde batetik, Marina Sagastizabal (28 urte, irakaslea), duela hainbat urte bizi da etxebizitza hauetan, ikasleentzako alokairu sozialari esker. Urteak pasa ahala, bere baldintza ekonomikoen aldaketek zein Ensanche 21-en utzikeriak jasanezina bihurtu dute bere egoera.

Bestalde, Ania Rodríguez Besantza (18 urte, ikaslea), gazte askok bizi duten emantzipatzeko ezintasunaren aurrean, etxebizitza eskubidea bere kabuz bermatzeko okupatzea erabaki duten gazteetako bat da.

Azkenik, Marta Sendiu (21 urte, ikaslea), gazteen etxebizitza eskubidearen alde lanean diharduen GES – Gazte Emantzipaziorako Sareko kidea da. Alde Zaharreko okupazioak eta Ensanche 21-en utzikeria problematika zabalago baten baitan kokatzen du Sendiuk, gazteek euren etxebizitza eskubidearen alde antolatzeko deia eginez.


Erlazionatutako albisteak:

Gasteizko  Alde  Zaharrean  Ensanche  21  elkarte  publikoaren  hiru  eraikin  okupatu  dituztela  jakinarazi  dute

Gasteizko Alde Zaharrean Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin okupatu dituztela jakinarazi dute

Azken egunetan Gasteizko Alde Zaharreko Kutxi, Txikita eta Pinto kaleetan dauden hiru eraikinen inguruan argitaratutako hainbat albisteen harira, auzokide berriek ohar bat helarazi diote Hala Bedi irratiari. Eraikin hauek «sei urte hutsik egon ostean» duela gutxi okupatu dituztela azalduz, Ensanche 21 hirigintza elkarte publikoaren azken urteotako plan urbanistikoa salatu dute.

Auzokide berriek azaldu dutenez, badira sei urte udaletxeak Gasteizko Alde Zaharreko hiru etxebizitza bloke berritzeko proiektua amaitu zuenetik. Ensanche 21en plan urbanistikoaren baitan, gazteoi bideratutako 12 etxe aurreikusten ziren eraikin hauetan -400 hiri osoan-, «gaur arte erabilpenik gabe egon direnak». Udal talde ezberdinen «utzikeria eta gazteonganako arduragabekeria» salatu dute oharrean, eta gazteei zuzenduak ziren etxebizitzak hutsik ikusi ostean, okupazioaren bitartez «gure kabuz gureak egiteko» hautua egin dute.

Instituzioen eta Ensanche 21en «gentrifikazio politikak» salatu dituzte gazteek. Haien ustez, Gasteizko mapa urbanistikoan «zatiketa soziala» areagotuz eta Alde Zaharra «eskaparate bilakatuz», bertako auzokideak alde egitera bultzatzen dituen etxebizitza arazoaren arduradun zuzenak dira. Paraleloki, «sei urteko blokeoa eta zorra oraindik azaldu ez dituen» Ensanche 21 elkarte publikoak «etxebizitzak 2.290€/m2-ko prezioan» saldu nahi dituela salatu du ustelkeriaren kontrako ADI! elkarteak. Gainera, elkarteak azaldu duenez, Ensanche 21ek 111,5 milioi € zituen kutxan Marotok hartu zuenean alkatetza; legealdia bukatuta, 20 milioi €-ko zorra.

Oharraren arabera, apirilaren 25ean, udaltzaingoa Pintoko 20. zenbakira joan zen, «bortizkeriaz eta legez kanpoko» identifikazioak lortu nahian eta bizilagunen «ondasun materialak apurtuz eta lapurtuz». Salatu dutenez, «kasualitatez», okupazioa eman eta egun gutxitara etorri dira «sei urtez blokeaturik» izandako gai honen inguruko lehenengo berriak: hasieran, poliziaren bisita, eta horrekin batera, etxebizitzak zozketatuko dituztela dioten albisteak, hedabide ezberdinen arabera.

Errekaleor Bizirik auzoan edota hiriko beste lekuetan loratzen ari den okupazio uholdearen urrats berri bat iritsi da Gasteizko Alde Zaharrera. Oharrean salatutako guztiaren aurrean «okupazioa tresna eraginkorrena» dela azpimarratu dute, baliabide ekonomiko nahikorik ez duten gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko eta bizitza eredu berri bateruntz bidea egiteko.

Maiatzaren 8ko goziean, Gasteizko Udalak Pintoreria 20 eta Txikita 14 blokeko kideei ura moztu zien gazteei.  “Traben gainetik, jarraituko dugu”, adierazi dute gazteek.

Zigor  Olabarria  (Txapa  Ahotsa):  “Auzolaneko  proiektua  defenditzeko  modurik  onena  eguneroko  martxan  jarraitzea  da”

Zigor Olabarria (Txapa Ahotsa): “Auzolaneko proiektua defenditzeko modurik onena eguneroko martxan jarraitzea da”

2017an baliteke behin baino gehiagotan hizpide izan behar izatea hurrengo gaia: Auzolana pilotalekua. Frontoia kudeatzeaz arduratzen den Txapa Ahotsa asanblada auzokideak informatzen hasi da, besteak beste, babesa lortzeko asmoarekin. Larunbat honetan, inflexio puntu moduko bat dute: argazki masiboa egingo dute 12:30tan frontoian. Auzokideak eta eragile ezberdinak hurbiltzeko deia egin dute.

ARABA HIZPIDEn Txapa Ahotsa asanbaldako Zigor Olabarriarekin hitz egin dugu. Gutxinaka – gutxinaka, auzokideak egoeraren inguruan informatzen hasi dira. Jende guztiarentzako ateak irekita daude oraindik ere, eta proiektuan parte harzten jarraitzeko deia egiten jarraitzen dute.

Entzun
Ane  Zelaia  (Goian):  “Proiektua  sustraitzen  jarraitzea  eta  antolaketa  eremuan  parte  hartze  handiagoa  izatea  dira  hemendik  aurrerako  erronkak”

Ane Zelaia (Goian): “Proiektua sustraitzen jarraitzea eta antolaketa eremuan parte hartze handiagoa izatea dira hemendik aurrerako erronkak”

Gaur aratsaldean Alde Zaharreko Alde Zaharreko egitasmo komunitario hezitzailea den Goian aisialdi taldeko Ane Zelaia izan dugu Kantoian. Goianen ibilbide eta ekintzez gain, inauterietarako prestatutako egitaraua ere azaldu digu.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies