Leire  Altuna  (AiLaket!!):  “Purple  Drank  edariak  80.  hamarkadako  hip-hop  musikari  lotua  dago”

Leire Altuna (AiLaket!!): “Purple Drank edariak 80. hamarkadako hip-hop musikari lotua dago”

Gaurkoan AiLaket!!-eko kide den Leire Altunak Purple Drank-az edo Mozkor Moreaz aritu da Kantoian.Purple Drank izeneko edari hau AEBetako aisialdi edo festa giroetan da ezaguna.Gainera bere erabilera, egun, oso lotua dago hip-hop musikari eta bere jatorria Screw DJ-ari lotua omen dago.More kololeko edari honen ohiko osagaiak Sprite edo gasa daukan antzeko edaria, AEBn eztula arintzeko erabiltzen den eta kodeina daukan botika bat eta Jolly Rancher izeneko goxokiak dira.

Entzun
Tertulia  |  “Drogak  Euskal  Herrian”  -Riki  (Ailaket)  eta  Aitor  Aspuru-

Tertulia | “Drogak Euskal Herrian” -Riki (Ailaket) eta Aitor Aspuru-

Drogen inguruan aritu gara gaurkoan Kantoian. Ailaketeko kide den Riki eta Aitor Aspuru (“Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak” liburuaren erredaktorea) izan ditugu mintzakide. Debekuak, autokontrola, herri mugimenduaren jarrera, kontsumismoa eta beste hainbat gai jorratu dituzte.

Entzun
Leire  Altuna  (AiLaket!!):  “Drogek  harreman  sexualetan  eragina  izan  dezakete,  bai  desiran,  eszitazioan  eta  baita  orgasmoan  ere”

Leire Altuna (AiLaket!!): “Drogek harreman sexualetan eragina izan dezakete, bai desiran, eszitazioan eta baita orgasmoan ere”

 

 

 

Drogak eta sexua askotan eskutik emanda joaten dira. Drogek dituzten eragin ohikoenak, hala nola, zentzumenen edo denboraren pertzepzioen aldaketak edo norberaren gogoan eta emozioetan eragina izateak, eragina dauka era berean egiten dugun edozein ekintzatan. Eta sexu harremanak ez dira salbuespena. Hori dela eta,  droga ezberdinek pertsona ezberdinetan izan dezaken eragina aztertu dugu gaurkoan AiLaket!!-eko Leire Altunarekin.

 

Entzun
Leire  Altuna  (AiLaket!!):  “Benzodiazepinaren  erabilerak  dependentzia  fisiko  eta  psikologikoa  sor  dezake”

Leire Altuna (AiLaket!!): “Benzodiazepinaren erabilerak dependentzia fisiko eta psikologikoa sor dezake”

Bezondiazepinak edo benzoak antzeko estruktura kimikoa duten printzipio aktiboen familia bat da eta batez ere medikuntzan erabiltzen dira tratamendu neurologiko eta psikiatrikoetan. Baita ere, estresa edo loezina arintzeko erabiliak dira. Honetaz guztiaz AiLaket!!-eko kide den Leire Altunak hitz egin digu.

Entzun
Leire  Altuna  (AiLaket!!):  “Espainiako  barne-arazoetako  ministerioaren  2003-2013  urte  bitarteko  txostenetan  ez  da  behin  ere  azaltzen  ‘burundanga’  espainiar  estatuan”

Leire Altuna (AiLaket!!): “Espainiako barne-arazoetako ministerioaren 2003-2013 urte bitarteko txostenetan ez da behin ere azaltzen ‘burundanga’ espainiar estatuan”

AiLaket!!-eko kidea eta Kantoiako kolaboratzailea den Leire Altuna gurean izan dugu. Burundanga edo eskopolamina bezala ezagunagoa den droga entzutetsuaren inguruan mitoak deseraiki ditu. Esate baterako ez dela droga berria, ez dagoela ziurtatuta burundangak amnesia eragiten duenik edo borondatea ezabatzen duenik. Hala ere, komunikabideetan maiz ageri da, kasu askoren arrazoi gisa, baina, hala ote?

Entzun
U.  Pérez  de  San  Román  (AiLaket!):  “Lonja  Laket  proiektua  zeharo  aberasgarria  da  guretzako  eta  gazteentzako”

U. Pérez de San Román (AiLaket!): “Lonja Laket proiektua zeharo aberasgarria da guretzako eta gazteentzako”

ailaketAiLaket! Arabako lonjaz lonja ibili da drogen inguruko informazio eskainiz gazteei eta esperientzia ezberdinak elkarbanatuz lokaletan: Gasteizen, Laudion, Dulantzin … Elkarteko kidea da Unai Pérez de San Román, eta oso pozik agertu da Lonja Laket proiektuko emaitzekin, 200 gaztek baino gehiagok ateak ireki ostean. gainera, 2015arekin alderatuta, neska gehiago topatu dituzte lonjekin: “Drogak eta generoa lotuta daudela ulertarazten saiatu gara. Lotuta daude, oso”.

Entzun
Ricardo  Caparros  (AiLaket!):  “Gure  uda  maiatzean  hasi  eta  irailean  bukatzen  da”

Ricardo Caparros (AiLaket!): “Gure uda maiatzean hasi eta irailean bukatzen da”

ailaketUdan murgilduta gaudenez eta auzo zein herrietako jaiak hasi direla aprobetxatuz, AiLaket!-ekin hitz egin dugu udara begirako arrisku prebentzioetaz, besteak beste. Gainera,  jendea ze substantzia konkreturekin hurbildu zaien adierazi digute, euren lanaren errepasoa egin dugun bitartean. Bukatzeko, azkenaldian oihartzun handia izaten ari duen substantzia baten inguruan mintzatu gara: eskopolamina (burundanga).

Entzun
Edurne  (Ailaket!):  ”  Subsantziak  ez  ezik,  norberaren  kontextuak  eta  ezaugarriek  garrantzia  handia  dute”

Edurne (Ailaket!): ” Subsantziak ez ezik, norberaren kontextuak eta ezaugarriek garrantzia handia dute”

indexLau astean behin egiten dugun gisan, Ailaket-eko Edurnerekin hitz egin dugu.  Gaurkoan, substantzia konkretu bati buruz hitz egin beharrean, substantziak kontsumitzean izaten den kontextua edo inguruabarrei buruz hitz egingo dugu. Hau da, pertsona desberdinak izateak edo egoera anitzetan hartzean sortzen diren eragin edo erabilera desberdinei buruz aritu gara, eta horrek sortzen dituen arriskuez. Arrisku horien harira, Ailaketek egiten duen lanari buruz ere jardun gara.

Entzun
Edurne  (Ailaket!!):  ”  Kristo  aurreko  IX.  mendean  daude  lehen  kalamu  kontsumo  arrastoak”

Edurne (Ailaket!!): ” Kristo aurreko IX. mendean daude lehen kalamu kontsumo arrastoak”

cannabis-1Ailaket!! elkarteko Edurnerekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta kasu honetan mila izenez ezaguturiko kalamua izan dugu hizpide. Haren historia luzeaz eta izandako erabileraz mintzatu da, baita kontsumoari eta bere eragineri buruz ere, oro har.

Entzun
Perretxikutara  joan  gara  Ailaket-eko  lagunekin.

Perretxikutara joan gara Ailaket-eko lagunekin.

Psilocybe_semilanceataPerretxikutara, bai. Baina, kasualidadez, Mongiak bakarrik hartu ditugu; Psilocybe Semilanceatak, zehatzago esanda.

Hain ohikoa den droga honen inguruan aritu gara, eta noiztik kontsumitzen den, nola kontsumitzen den, legeak zer dioen eta kontsumitzerakoan hartu beharreko neurriez aritu zaigu Edurne, Ailaket elkarteko kidea.

Entzun
2 orrietatik 1 orria12

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies