Erro Ta Berri

Erro Ta Berrin mundu osoko erritmoak entzun daitezke. Ordu bateko saio honetan diska berriak entzungo dituzu, tarteka baita abesti klasikoren bat ere. Gehienetan, saioaren amaieran Euskal Herrian ospatuko den kontzertu bat goraipatzen da.

Argitutako azken podcast-ak

  • ERRO TA BERRI – Warsaw Village Band, Kamaniu Silelis, Mokoomba, Inna de Yard, Zuco 103…
    Poloniatik datorkigu entzungo dugu lehen nobedadea, ondoren Eskandinabia eta Herrialde Baltikoak bisitatuko ditugu. Afrikara egingo dugu salto azkenik Jamaika eta Brasilgo erritmo garaikideekin saioa amaitzeko. Erabilitako kantak: 1) Warsaw Village Band “In the forest”, 2) Warsaw Village Band “Fly my voice”, 3) Warsaw Village Band “Issue/ Sun Celebration”, 4) Tuuletar “Kohrma”, 5) Kamaniu Silelis “Kanareles”, 6) ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-03-24
  • ERRO TA BERRI – Rhiannon Giddens, Valerie June, Jesca Hoop, Laura Veirs, Laura Marling, Lou Topet, Izaki Gardenak…
    Asko dira azken astetan argitaratu diren emakumezko folk abeslarien diskak. Gehienak ere Iparramerikakoak, guk horietako batzuk ezagutuko ditugu. Ondoren Euskal Herrira itzuliko gara Lou Topet, Izaki Gardenak eta Xabier Montoia entzuteko. Angel Parraren heriotzaren ostean berari ere omenalditxoa egingo diogu. Hauek dira entzungo dituzun abestiak: 1) Rhiannon Giddens, Iron & ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-03-17
  • ERRO TA BERRI – Aurelio, Orchestra Baobab, Natalia Lafourcade, Manuel Garcia, Dr. Maha’s Miracle Tonic…
    Garifuna kulturako musikan emango ditugu saio honetako lehen minutuak. Karibeko eta Ertamerikako hots gehiagorekin egingo dugu aurrera. Bidaia Txile eta Estatu Batuetako antzinako folkean amaituko dugu. Erabilitako kantak: 1) Aurelio “Nuwerun”, 2) Aurelio “Dondo”, 3) Aurelio “Sielpa”, 4) Andy Palacio & The Garifuna Collective “Weyu larigi weyu”, 5) Orchestra Baobab “Foulo”, 6) Cándido Fabre ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-03-10
  • ERRO TA BERRI – Tinariwen, Tamikrest, Abou Diarra, Oumou Sangaré, Vaoudou Game, Newen Afrobeat…
      Tinariwen tuareg rock-taldearen “Elwan” lan berri bikainarekin hasiko dugu gaurko Erro Ta Berri. Maliko nobedade gehiago ere prestatu dizkizuet. Ondoren, saioko bigarren zatia Makulu Ken Gasteizko Gaztetxean joko duelaren aitzakiarekin afrobeat soinuz beteko dizkizuet belarriak. Erabilitako kantak: 1) Tinariwen “Assàwt”, 2) Tinariwen (ft. Kurt Vile & Matt Sweeney) “Tiwàyyen”, ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-03-03
  • ERRO TA BERRI – Gaye Su Akyol, Sezen Aksu, Rosalía & Raúl Refree, Ses, Martirio & Raúl Rodriguez…
    Estanbul paradisua da musikarentzat, han hasiko dugu gaurko saioa. Ondoren, besteak beste, Euskal Herrian izango ditugun 3 proposamen erakargarri ezagutuko ditugu: Rosalía & Refree, Ses, Martirio & Raúl Rodriguez. Beraz Katalunia, Galiza eta Andaluzia protagonista ere Erro Ta Berri-n. Erabilitako kantak: 1) Gaye Su Akyol “Abbas”, 2) Gaye Su ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-02-24
  • ERRO TA BERRI – Amira Medunjanin, Baba Zula, Renata Rosa, Flavia Coelho, Dead Combo, Antonio Zambujo…
    Gaur Balkaneetan hasiko dugu Amira Medunjanin-en lan berriarekin eta han istoria egin duten 2 emakume gogora ekarriaz. Ondoren Turkia, Tunisia, Brasil eta Portugal izango ditugu habiapuntu. Erabilitako kantak: 1) Amira Medunjanin “Cula jesam da se dragi zeni”, 2) Amira Medunjanin “Moj dilbere”, 3) Amira Medunjanin “More izgrejala sjajna mesečina”, ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-02-17
  • ERRO TA BERRI – Musika eta Errefuxiatuak
      Azken egunetan Gasteiz Irekiak, errefuxiatuen eskubideen aldeko plataformak,  “Tarajal Inpunitatea” lelopean jardunaldiak antolat ditu. Lan guzti honi amaiera emateko, otsailaren 11 den larunbaterako jaia ospatuko dute Gasteizko Gaztetxean. Zadors Reggae Banda, Harresian Zulo taldeez gain, Erro Ta Berri han izango da musika jartzen. Bitartean errefuxiatuei eskainitako saio hau ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-02-10
  • ERRO TA BERRI 2017-02-03 – Sanjosex & Carles Belda, Jonah Tolchin, Colter Wall, Michael Kiwanuka, Ogun Afrobeat, Alma Afrobeat Ensemble, Makulu Ken…
    Gironatik heldu zaigu Cantut proposamen berrria. Azpaldiko kanta herrikoiak moderno bilakatu ditu Sanjosex & C. Belda bikoak. Comanchería filmean agertzen diren bina kanta ezagutuko ditugu. Ondoren Azkena Rock Festibalean kartel buru izango diren artisten soinuak ekarriko dizkizuet. Makulu Ken taldeak bira hasiko duela aprobetxatuz Estatuko beste afrobeat taldeez lagunduta ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-02-03
  • ERRO TA BERRI – Abou Diarra, Youssou N’Dour, Calypso Rose, Manu Chao, Melingo, Las Hermanas Caronni…
    Kamale Ngoni musika tresna Afrikarraren hotsekin hasiko dugu gaurko saioa. Ondoren Senegal, Kalipsoa, Manu Chaoren abesti eta proiektu berriak eta Argentina izango dugu protagonista. Aste honetan Las Hermanas Caronni Bilbon ikusentzuteko aukera ez galdu. Erabilitako kantak: 1) Abou Diarra “Sabou”, 2) Abou Diarra (ft. Koya Diallo) “Koya Blues”, 3) ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-01-27
  • ERRO TA BERRI – Anda Union, Mei Han, Gerardo Nuñez & Ulf Wakenius, Manuel Valencia, El Twanguero…
    Neguko aste hotz honetarako Asiarako bidaia prestatu dizuet, Mongolia, Txina, Japonia eta Hego Korea bisitatuko ditugu. Saioaren bigarren zatian gitarra izango dugu protagonista. Horacio Guarany gogora ekartzeko ere denbora izango dugu. Kontzertu gomendatua Ruper eta Montauk Gasteizen eskainiko dutena. Kantak: 1) Anda Union “Sumaro”, 2) Anda Union “Jangar”, 3) Anda ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-01-20
  • ERRO TA BERRI – Juan Perro, Rosalía & Refree, Judit Neddermann, Rhiannon Giddens, Kaia Kater…
    Juan Perrok “El viaje” deituriko lan berria dauka, gaurko saioan ezagutzeko aukera izango duzu. Ondoren Kataluniako musika gordinarekin egingo dugu aurrera. Iparramerikako bluegrass eta sustraietako beste nobedade batzuk ere izango dituzu entzungai. Hauek dira erabilitako kantak: 1) Juan Perro “Perla oscura”, 2) Juan Perro “Los inadaptados”, 3) Juan Perro ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-01-13
  • ERRO TA BERRI – World Music Charts Europe 2016
    Gaurkoan, urteko lehendabiziko aste guztietan bezala, 2016 WMCE zerrendari gainbegirada emango diogu. Ziur ez garela zerrendako postu guztiekin ados egongo, baina egia da musika ona entzuteko aitzakia ezin hobea dela. Hauek dira erabilitako kantak: 1) Värttinä “Ukonlammas”, 2) Dimitris Mystakidis (ft. Giorgos Dalaras) “Tin porta mi mou klinis”, 3) Noura ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2017-01-06
  • ERRO TA BERRI – Bonga, Bitori, Terrakota, Sergio Mendoza, Lila Downs, Magnifico, Korrontzi…
    Angolan hasiko dugu erritmoan gora egingo duen urteko azkenaurreko Erro Ta Berri hau. Bonga ezagutu eta besteak beste Cabo Verde, Frantzia eta Mexiko bisitatuko ditugu. Soinu alaia eta dantzagarriak gaurko saioan. Antzina Folk Festibaleko azken kontzertuak ez galdu. Erabilitako kantak: 1) Bernard Lavilliers & Bonga “Angola”, 2) Bonga “Sodade, meu bem, ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-12-23
  • ERRO TA BERRI – Folk-Rocka Durangoko Azokan (Ordorika, Petti, Izaro, Iratxe Mugire, Audience…)
    Dagoeneko Durangoko Azokak datorren urtera arte agur esan digu. Guk han topatutako Folk-Rock eta Folk-Pop nobedadeak esagutu eta dastatuko ditugu. Amaitzeko Makulu Ken-en diska berriko beste afrobeat ale bat. Hauek dira entzun ahal izango dituzun abestiak: 1) Ruper Ordorika “Hi hintzena”, 2) Ruper Ordorika “Mare Nostrum”, 3) Ruper Ordorika “Hamar negu”, 4) Petti ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-12-09
  • ERRO TA BERRI – Makulu Ken, Abayomi Afrobeat Orquestra, Takuya Kuroda, Roberto Fonseca, Richard Bona…
    Afrobeat erritmoa ez da Nigerian soilik egiten. Gaurko saioan Euskal Herrian, Brasilen edo Japonian eginikoa ezagutuko dugu. Ondoren, egunotan guztion ahotan dagoen Cuba izango da bere soinu karibearrekin alaituko gaituena. Durangoko azoka ospatuko den asteburu honetarako Benito Lertxundiren kontzertura joatea gomendatuko dizugu. Erabilitako kantak: 1) Makulu Ken “Wanza Kilulu”, ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-12-02
  • ERRO TA BERRI – Antonio Zambujo, Danças Ocultas, Rodrigo Leão & Scott Matthew, Dhafer Youssef, Antonio Lizana, Rocío Márquez…
      Nahiko saio lusitanoa atera zaigu aste honetako Erro Ta Berri. Lehendabiziko ordu eta erdia Portugaleko musikari handi batzuen lan berriei eskainita dago. Ondoren Asia Txikia, Tunisia, Txina eta Flamenkoa izango ditugu lagun. Kontzertu gomendatua: Rocío Márquez (Leioa). Erabilitako kantak: 1) Chico Buarque “Cotidiano”, 2) Antonio Zambujo “Injuriado”, 3) ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-11-25
  • ERRO TA BERRI – Alsarah & The Nubatones, Ali Hassan Kuban, Tezeta Band, Constantinople & Ablayé Cissoko, Kamaniu Silelis…
    Egipto eta Sudan artean, Nilo ibaiertzean kokaturik zegoen Nubiar Erresuma. Hango jatorria dute gure lehendabiziko gonbidatuek. Etiopia eta hango haize musika tresnak izango dira gure urrengo geldiunea. Ondoren Afrikako kora hotsak eta Lituaniako hainbat soinuak ezagutuko ditugu. Aste honetan Kevin Morby gaztearen kontzertua gomendatuko dizuegu. Hauek dira entzungo dituzun ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-11-18
  • ERRO TA BERRI – Çiğdem Aslan, Gera Bertolone, Etta Scollo, Dom La Nena, Devendra Banhart, Paul Simon…
    Leonard Cohenen heriotza ezagutu dugun aste honetan, gure omenalditxoa eskainiko diogu, baina aurretik Rebetikoan, Sizilia Irlan, Brasilen eta folk-rock hainbat artisten musikan murgilduko gara. Aste honetako kontzertu gomendatua: Paul Simon. Entzungo dituzun kantak: 1) Çiğdem Aslan “Pane gia to praso”, 2) Çiğdem Aslan “I Mortissa tis kokkinas”, 3) Çiğdem ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-11-11
  • ERRO TA BERRI – Xabi Aburruzaga, Kepa Junkera, Mónica de Nut e Luís Martins, Kefaya…
    Keltik eta Maletak diskek orain dela gutxi argira atera direla aprobetxatuz Euskal Herriko folk talderik internazionalez inguraturik emango diogu hasiera aste honetako Erro Ta Berriri. Xabi Aburruzga, Kepa Junkera eta Sorginak, Oreka Tx…Ondoren Afrika bisitatzeko ere denbora izango dugu. Erabilitako kantak: 1) Xabi Aburruzaga “Xabi’s Road”, 2) Xabi Aburruzaga “Fandankeltik”, 3) Xabi ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-11-04
  • Erro Ta Berri 2016-10-28
    Italian izango dugu aste honetako abiapuntua, Irpinia, Napoli, Palermo… Euskal Herritik biran egongo diren Depedro, Ampersan eta Riosentí (Josué Avalos-Aliane Novaro) entzuten denbora emango dugu. Udan Elorrion izan genituen María Arnal eta Marcel Bagés-en Verbena diska ezagutuko ditugu, azkenik Galdakaon ospatuko den Musika Bizian Festibala zuei gomendatzeko. Erabilitako abestiak: ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-10-28
  • ERRO TA BERRI – Luisa Maita, Elza Soares, Manuel Garcia, Kevin Johansen, Leonard Cohen, Ampersan…
    São Paul0n eta Rio de Janeiron emango ditugu hasierako minutuak. Ondoren gaztelera eta ingelesa tartekatuko ditugu hainbat folk abeslarien proposamen berriekin. Saioari amaiera emateko Ampersan talde mexikarrak Euskal Herritik egingo duen bira gomendatuko dizuegu. Gaurkoan zure belarriei eskainita: 1) Luisa Maita “Ledo-ledo”, 2) Luisa Maita “Fio da Memória”, 3) ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-10-21
  • ERRO TA BERRI – Richard Bona, Marta Pereira da Costa, Custodio Castelo, Noura Mint Seymali…
    Aste honetako lehendabiziko minututan Richard Bonaren ahots goxoa eta baxu elektrikoa izango dira protagonista. Ondoren gitarra portugaldarra ardatz nagusi bihurtuko da. World Music Charts Europe zerrendan egondako sarrera nagusiak entzuteko ere izango dugu denbora. Kontzertu gomendatua, Marah Philadelphiakoak Donostia eta Gasteizen eskainiko dutena da. Entzungo dituzun kantak: 1) Richard ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-10-14
  • ERRO TA BERRI – Sasoiko Lehen Saioa (Leyla McCalla, Sarah Jarosz, Lisa Hannigan…)
    Sasoi honetako lehendabiziko Erro Ta Berri-n EEBB-etaraino bidaiatuko dugu. Han hainbat emakumeen nobedadeak ezagutuko ditugu. Ondoren, Lee Fields Donostiara etorriko dela aprobetxatuz, Soul soinuan egun dauden artista preziatuenen kanta batzuk dastatuko ditugu. Entzungo dituzun abestiak: 1) Leyla McCalla “Mesi Bondye”, 2) Leyla McCalla “A day for the hunter, a day ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-10-07
  • ERRO TA BERRI – Ana Tijoux-en single berria, musika latino elektronikoa, Afrobeat brasildarra,…
    Sasoi honetako azken Erro Ta Berri-n Ana Tijoux txiletarraren single berria ezagutuko dugu. Ondoren musika latino elektronikoa, afrobeat brasildarra eta San Ferminetan joko duen Asian Dub Foundation ere entzungo dugu. Aste honetan Silvia Pérez Cruz eta Javier Colinaren Hirukoak Iruñako Gayarre Antzokian eskainiko duten emanaldia da guk hemendik gomendatuko ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-06-24
  • ERRO TA BERRI – Azkena Rock Festibalean dezibelio baxuenen bila
    Asteburu honetan Rock’N’Rolla izango dugu protagonista bai Gasteizen eta bai Erro Ta Berri-n. ARF-eko soinu elektriko gogorretan murgilduko gara dezibelio gutxien banatuko dituzten taldeen bila. Beraz, gaurko saioan ROCK-a protagonista. Entzun ahal izango dituzun abestiak hauek dira: 1) Julián Maeso “What about sad John?”, 2) The London Souls “Alone”, ... Irakurri gehiago
    Iturria: Errota BerriData 2016-06-17

Harremanetan jartzeko

5 + 1 =

MUSIKA

Hala Bedin

174 orrietatik 1 orria12345...100...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR