Nobedadeak, elkarrizketak, kontzertuen agenda eta asko gehiago

Ostiraletan 19.00 etatik 21.00etara Hala Bedi Bat-ean.

Gurekin harremanetan jartzeko

11 + 12 =

3Kortxea

Elkarrizketak

3 orrietatik 1 orria123

Argitaratutako azken podcast-ak

 

  • HIRU KORTXEA: Gaurko gonbidatuak estudioan, SOFA taldea
    Bi Zarauztar eta Zumaiar batek osatzen dute SOFA hirukotea. Talde instrumentala izanik, erritmo eta abiadura aldaketekin, sentsazio ugari transmititzen dituen taldea. Haien bigarren lanaren, “II”(Bonberenea Ekintzak), aurkezpenean murgilduta daude. Taldeaz, zuzenekoetaz eta azkenengo lanaz aritu gara Imanol Sesma baterijolearekin. Honetaz aparte, ohiko berriak eta nobedadeak. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-06-09
  • HIRU KORTXEA: Fears Away talde gasteiztarra gaurkoan
    Berriak, agenda eta nobedadeetaz (Sofa, Mikel Urdangarin, …) aparte, bisita izan dugu estudioan. Fears Away sortu berri den taldearen bi kide etorri dira gurera, Javi eta Mangui. Taldea, kaleratu duten EPa eta Gasteiz Hardcore Crew izan ditugu mintzangai, besteak beste.   ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-06-02
  • HIRU KORTXEA: Odolkiak taldea gaurko elkarrizketatuak
    Odolkiak taldeko lagunak izan ditugu gaurkoan Hala Bediko estudioetan, haien aurreneko lana “Alza el Vuelo” denaren aurkezpena egiteko. Talde gaztea, gogotsu hasi duena bere ibilbidea musika munduan. Elkarrizketaz aparte, agendari errepasoa, berri musikalak eta ohikoak diren nobedadeak izan ditugu gaurko menuan, tartean, Las Kasettes, Kaskezur, Bilau, Balerdi Balerdi, Igor Arzuaga, ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-05-29
  • HIRU KORTXEA: Odolkiak taldea gaurko gonbidatua
    Odolkiak taldeko lagunak izan ditugu gaurkoan estudioan, haien aurreneko lana “Alza el Vuelo” denaren aurkezpena egiteko. Talde gaztea, gogotsu hasi duena bere ibilbidea musika munduan. Elkarrizketaz aparte, agendari errepasoa, berri musikalak eta ohikoak diren nobedadeak izan ditugu gaurko menuan. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-05-26
  • HIRU KORTXEA: Hala Bedi Rock 2017 gaurko protagonista
    Hala Bedi Rock dela eta gaurkoan elkarrizketa bikoitza izan dugu: Red Iron Squad eta Ex-kizofrenikoz. Gasteizko bi talde gazte, rock eta punk doinuak. Nobedadeen atalean, Igor Arzuaga, Kaskezur, Balerdi Balerdi, Marinah, Su ta Gar eta beste hainbat entzun ditugu.   ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-05-19
  • HIRU KORTXEA: Mendialdea Music Festival gaurkoan protagonista
    Gaurkoan ohiko menuaz gain, albisteak eta zenbait nobedade (Hara, Smoking Souls, Elortegi Anayak, Kaskezur, Mikel Urdangarin, Bilau, …) jaio berri den Mendialdea Music Festival-eko Jaione Olaberekin izan gara, jaialdiaren berri izateko. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-05-12
  • HIRU KORTXEA: Bilau taldearekin izan gara gaurko programan
    Aste honetako elkarrizketatuak Behe Nafarroatik etorri zaizkigu, Bilau taldeko Paxkal eta Xabier. Disko berria kaleratu berri dute eta gitarrak, biolinak eta txeloak osatzen duten laukoteak diskoa aurkeztu digu. Horrekin batera asteroko nobedadeak eta berriak errepasatu ditugu. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-05-05
  • HIRU KORTXEA: Oporretatik bueltan, hamaika nobedade
    Bai, oporretatik bueltatu gara! Eta gaurkoan, albiste ugari errepasatu eta disko berri andan entzun ditugu, tartean, Kaskezu, Smoking Souls, Siberians, Mikel Urdangarin, Zoo, Def Con Dos, Sorotan Babies eta Iratxe Mugire. Gutizia yankee bat ere izan dugu, She Keep Bees.   ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-04-28
  • HIRU KORTXEA: Gernikako Lekuek festibalaz
    Aste honetako elkarrizketatua ez da musikaria izan, Gernikako Lekuek proiektuko kide bat baizik. Lekuek jardunaldien sorreraz, antolakuntzaz eta etorkizunaz aritu gara, festibala barrutik ezagutzeko. Elkarrizketatuaz gain, Izaro, Itziarren Semeak, Nizuri Tazuneri edo Maider izan ditugu. Gutiziaren atalean Leon Benavente talde espainiarra.   ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-03-17
  • HIRU KORTXEA – Nobedadez lepo eta Nick Draken gomendioa
    Elkarrizketarik izan ez dugun arren, aste honetan nobedade sorta zabal bat izan dugu saioan, tartean, Resaka Jackson, Highlights, Unidad Alavesa,Mattin Lerissa,Ty Segall, The Soulbreaker Company, The Icer Company, Rodeo edo Sumision City Blues. Horrekin batera, Nick Draken bizitzaren eta diskoaren errepasoa ekarri digu.   ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-03-10
  • HIRU KORTXEA – Makulu Ken taldea gaurko irratsaioko gonbidatuak
    Gaurko irratsaioa berri musikal batzuk errepasatuz hasi dugu, ondoren zenbait nobedade entzuteko. Gaurkoan gutiziarik ez, baino gonbidatuak izan ditugu gurean. Makulu Ken afrobeat taldea izan dugu estudioan, estilo honen inguruan, taldeari eta bereziki kaleratu berri duten “Kalé Kalé” diskaz aritzeko. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-03-03
  • 3KORTXEA – BCore zigilu independientea
    Gaurkoan ez dugu izan elkarrizketarik, baina tarte zabala eskaini diogu #gutuzia atalean Bartzelonako BCore zigiluari. Diskoetxe independienteak 25 urtetik gorako ibilbidea du eta besteak beste, Tokyo Sex Destruction, Aina, Los Retrovisores, Suzy & Los Cuatro, Betunizer eta Capsula taldeen abestiak entzun ditugu. Horretaz gain, zenbait albiste eta nobedade ere entzun ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-02-24
  • HIRU KORTXEA: “Dr.Maha´s Miracle Tonic” taldea gurean
      taldea izan dugu gaurko protagonista eta disko berriaz eta laster ekingo duten biraz aritu gara. Horrekin batera, Christina Rosenvingeren gutizia ere izan dugu. Nobedadeen atalean, Gatom, The Soulbreaker Company, Sas… nobedade berri berriak. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-02-17
  • Stereo taldea gaurko gonbidatuak irratsaioan
    Gasteizko Stereo talde gaztea izan dugu gurean gaurkoan, haien aurreneko lana dena aurkezten. Asteko gutizian Tom Waits jauna izan dugu, non “Rain Dogs” diskari buelta batzuk eman dizkiogun. Hauetaz gain, 3 Kortxean izan ohi dugun menua eduki dugu: berriak eta nobedadeak. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-02-10
  • HIRU KORTXEA: Sharon Stonerren itzuleraz
    Gaurko saioko elkarrizketatua Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner, Zingira) izan dugu. Talde oñatiarraren itzuleraren harira iragarri dituzten zuzenekoez eta kaleratzea asmo duten disko berriaz aritu gara. Gutiziaren atalean, T.S.O.O.L. (The Soundtrack Of Our Lives) taldearen errepaso luzea egin dugu. Nobedadeen atalean, ERO, Pa-Rock-s, Nevermind trio… ... Irakurri gehiago
    Iturria: Hiru KortxeaData 2017-02-03

Musika gehiago

Hala Bedi-n

184 orrietatik 1 orria12345...100...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies