Magazinak

Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara. Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan. Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Argitaratutako azken artikuluak

  • Bukatu da Zebrabideko aurtengo denboraldia
    Ohi baino lehenxeago, baina agurtu dugu Zebrabideko 2016-2017 denboraldia. Umore onean amaitu ere. Nekane Zinkunegik gaur gidatu du irratsaioa azken aldiz, eta agur berezia prestatu diote Arrosa sareko irratietako lagunek. Zebrabidera batu dira, besteak beste, Bilbo Hiriako Ane Zabala, Halabediko Jon Aranburu eta Ainhoa Villaverde, eta Oiartzun irratiko Mirari Martiarena. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-26
  • ‘Udako arrats eternala’ eta ‘Aho bete amets’ ekarri ditu Danele Sarriugartek Hitzen Uberanetik
    Diego Aldasorok Udako arrats eternala artista liburua plazaratu du Argitaletxea EDO!ren eskutik, ez ohiko formatuan: pospolu kutxa baten forma du liburuak. Yolanda Arrietak, berriz, urteotan pilatu duen esperientzia Aho bete amets saiakeran laburbildu du. Bi idazleekin hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek, eta elkarrizketa horiei tiraka izan dugu liburuetan ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-26
  • Biharko ‘Gaur8’: Leila Khaled ekintzailea, ‘Uztaro’-ren zuzendariak eta Franc Dolosor
    Bartzelonan liburu bat aurkeztu behar zuela aprobetxatuta, Leila Khaled ekintzaile palestinarra elkarrizketatu du Koldo Sagastik biharko Gaur8-rako. Palestinako errsistentziaren historia bizia denaren berri ekarri du astekariko arduradun Amagoia Mujikak gaurko aurrerapenera. Dibulgazioaren arlora jota, beste elkarrizketa bat edo bikoitza aipatu du: UEUren Uztaro aldizkaria 100 alera iritsi baita orain gutxi, eta ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-26
  • IRRATIEN TARTEA: asistentzialismotik haragoko proposamena, errefuxiatuen gaia lantzeko, Txapatik
    Azken hilabete eta urteetako gai bihurtu da jada errefuxiatuen krisia. Gaizki izendatua, seguru asko, krisi bat baino drama delako, eta errefuxiatuena dela diogunean, badirudielako beste inoren erantzukizunik gabe haiek sortu dutela. Gainerakook horretan ardurarik ez bagenu bezala. Baina gaia presente dago, delikatua eta konplexua da, zer esanik ez, lanketa hezkuntza ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-26
  • Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalaren berri, Oiartzun irratitik
    Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketako finala jokatuko da larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurrez aurre ariko dira Tolosaldeko bi talde: Am…ona! Amasa- Villabonako taldea eta Karidadeko benta Asteasuko eta Zizurkilgo taldea. Horren harira, txapelketaren koordinazio lanetan dabiltzanekin eta talde finalistako kide banarekin hitz egin du Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak, eta solasaldi hori ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-25
  • Nekane Zinkunegiz musika ikerketa egin du Jon Aranburuk
    Osteguneroko sormenaren tartea berezi samar geratu zaigu gaurkoan. Halabediko Jon Aranburu normalean kolaboratzaileei galdezka aritzen bada ere, gaur musika proposamenekin etorri da. Eta ezustean harrapatu du Nekane Zinkunegi esataria, ustez, haren gustukoak diren hiru kantu proposatu baititu Aranburuk. ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-25
  • Pantxika Telleria: “Oparia izan da antzineko dantza maisuen exijentzia deskubritzea”
    EliralE Dantza Konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiko du bihar Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. Koreografia horretan, dantza eta musika nahastu dituzte konpainiakoek, eta Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, eta Oihan Indart dantzariekin batera, Jokin Irungaray perkusionista eta Arkaitz Miner biolinista arituko dira oholtza gainean. Zitaren harira, Xihiko-ren nondik norakoak jakin eta Eliraleren sorkuntza lanez ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-25
  • TERTULIA: hezkuntza lehentasuntzat hartzea al da blokeoa gainditzeko gakoa?
    Hezkuntza publikoan hirugarren greba egin zuten herenegun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lakuako Gobernnuak dio langileen erdiek eskasek egin dutela; sindikatuek adierazi dute «oso erantzun zabala» izan duela, nahiz ez duten daturik eman. Martxoan ere egin zuten greba, eta joan den asteartean ere bai. Negoziazioetan aurrerapenik ez dago, ordea, eta hurrengo ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-25
  • IRRATIEN TARTEA: Bizkaiko kronika Bilbo Hiriatik eta herri hezitzaileari buruzkoak Txapatik
    Bizkaiko hiriburuko kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera, hasteko, zerga politikei heldu diegu. Izan ere, Bilboko Udalak 2018an zergen igoera ezartzea erabaki du, eta, horren bidez, etxebizitza hutsak dituztenak zigortuko dituztela. Kale ekintza bati buruzkoak ere aipatu ditugu, izan ere, Bilbon ekintza ez bilentoa egin zuten, atzo, KEM MOC talde ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-25
  • Amelia Barquin: “Pornoa bada gaztetxoek sexuaz duten lehen erreferentzia, zein eredu garatuko dute?”
    Amelia Barquinen lagun baten semea, 11 urtekoa, larri heldu omen zen etxera pasa den astean. Amari kontatu zion lagun baten telefonoan sexu pasarte batzuk ikusi zituela eskolan, lagunartean. Oso bortitza iruditu zitzaion ikusitakoa. Amak elkarrizketa luzea izan zuen semearekin. Barquinen iritziz, semeak zortea du ama feminista duelako. Hala, Kinka blogean, ... Irakurri gehiago
    Iturria: Zebra BideaData 2017-05-24
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82

e-mail-icono-6785-96 zebrabidea@gmail.com

Zalantzak, ekarpenak, hemen

15 + 10 =

Albiste gehiago:

Europari begira | Hibai Arbide kazetaria, Atenasetik

Europari begira | Hibai Arbide kazetaria, Atenasetik

Europari begira jartzen gara astean behin Araba Hizpiden. Gaurkoan, Hibai Arbide TeleSurreko kazetaria izan dugu, Atenasetik zuzenean. Alemanian joan den irailaren 24an eginiko hauteskundeen jarraipena egin zuen Arbidek, eta horri buruz hitz egin digu: Merkelen...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies