Magazinak

Suelta la Olla

Suelta la olla es el magazíne matinal que comenzó a emitirse en las ondas de Hala Bedi Irratia hace más de 20 años. Actualmente se coproduce entre la 97 FM de Bilbo y la alavesa Hala Bedi. Además gracias a muchas radios libres de Euskal Herria  se puede escuchar en diferentes puntos de la geografía vasca.
Son 4 horas de directo, de lunes a viernes, de las 10 de la mañana a las 2 de la tarde y en ellas repasamos prensa, noticias y actualidad. Solemos ir de lo global a lo local e intentamos profundizar en varios temas a través de entrevistas y convocatorias de agenda.
Tratamos de ofrecer información que se escape de la manipulación de los grandes medios de masa que la oligarquía informativa trata de imponernos.
Analizamos la realidad desde diferentes puntos de vista dando voz a quienes no tienen cabida en grandes medios comerciales enfatizando y teniendo en cuenta a interlocutores y valores transversales como el ecologismo, el feminismo, el anticapitalismo entre otros, buscando otros puntos de vista tratando de hacer visible realidades que muchas veces ven la luz exclusivamente a través de los medios alternativos.

Últimos artículos publicados

45 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...Azkena »
Para contactar con Suelta la olla:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 sueltalaolla@halabedi.eus

Recomendados

Cualquier duda o sugerencia pónla aquí

14 + 9 =

Albiste gehiago:

Ainhoa Bilbao (Setem Hego Haizea): “Bidezko merkataritza benetako alternatiba bat da”.

Setem Hego Haizeako Ainhoa Bilbaok Bidezko Merkataritzaz hitz egin digu: “Ohiko merkataritzan soilik diru irabaziak hartzen dira kontutan, horri aurre egiteko Bidezko Merkataritzak hainbat arau ipintzen ditu ekoizleen baldintzak hobetzeko”. Bidezko Merkataritza bultzatzeko asmoz larunbat honetan Gasteizko Florida parkean hainbat ekintza antolatu dituzte eta ondorengo asteetan Arabako hainbat lekutan.

Entzun

Nerea Atxa (Arteko Antzerki Taldea) “Bizitzan aukerak dauden edo ez, horri buelta bat ematea da Aukerak antzerkia”


Gaur Arteko antzerki taldearen kidea den Nerea Atxa izan dugu Kantoian. Igande honetan 19:00etan Gasteizko Arraiga gizarte etxean aurkeztuko duten Aukerak antzezlanari buruz aritu gara gaurkoan.

Nereak Aukerak zer nolako gaiak jorratzen dituen azladu digu.Bestalde, antzelana garatzeko jarraitutako bidearen inguruan hitz egin digu. Gainera, Arteko antzerki taldearen hasierak, iraganean egindako antzerkiaz eta taldearen etorkizunak aztertu ditugu berarekin.

Bukatzeko, Euskal Herrian antzerki alternatibo munduak pairatzen duen egoera kaxkarraren inguruan, Nereak honen inguruan dituen hausnarketak partekatu ditu gurekin.


Entzun

Itziar Irurozki Artajo (Gure Esku Dago): “Gasteiztarrek erabaki beharko dute Gasteizen herri galdeketa egin nahi den”

Gure Esku Dago mugimenduko kidea den Itziar Irurozki Artajo izan da Kantoian. Herri galdeketen helburuak, maiatzaren 7ko olatuen balorazioak, Gasteizen maiatzaren 21erako antolatuta dagoen ekitaldia eta sinadura bilketa eta ekainaren 10erako deitutako mobilizazio nazionala izan ditugu mintzagai, besteak beste.

Entzun

Ane Gebara (ipuin kontalaria): Ipuinen haria

Gaurkoan Ane Gebara ipuin kontalariak Ferida Wolff eta Harreit May Savitzen “Ipuinen haria” liburua kontatu digu. Uxue Alberdik itzulitako eta Elena Odriozolak ilustratutako ipuina da eta amama ximur eta jostun baten istorioan murgiltzen gaitu. Eta amama honek zuloak adabatzen dituen bezala, Zaharraz Harron ere txokoak adabatzen arituko direla kontatu digu Ane Gebarak. Izan ere, badatoz gure auzo zaharreko jaiak, eta zaharra goraipatuz adabatuko dute auzoa. Horretarako, asteartero 18:00etatik 19.00ak arte Caritaseko eskolan bilduko dira jaietarako dekorazioa prestatzeko asmoz.

Entzun

Aitor Miguel (EHBildu): “FCCk ez du izaera garbirik; etekin ekonomikoak nahi ditu, Gasteizko hiriaren gainetik”

FCCk badirudi ez duela adostutakoa bete, horren erakusle,bestea beste, kaleratutako bost langileak berriz onartu ez izana. Hori dela eta, mugimendu ezberdinak hasi dira Gasteizko Udalean, alderdi politiko ezberdinen elkarlanetik. Besteak beste, Podemosek, Irabazik eta EH Bildu Gasteizek garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzena eskatu dute, europako beste udalerri batzuetan egiten den bezala.

EHBildu Gasteiz koalizioko Aitor Miguelekin hitz egin dugu  gurean. Gainera, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak irteera bat eman nahi dio egoerari eta honen inguruan hausnartu dugu ARABA HIZPIDEn.

Entzun

Izaro Arbe (Negeak): “Elkarrengandik ikasteko aukera izango dugu Gazte Feministon topaketetan”

Larunbat honetan, Arabako Gazte Feministon topaketak burutuko dituzte Aiaraldean, Amurrion zehatzago. Jai eredua, espazio feministak edo erantzun moldeak jorratuko dituzte egun guztian zehar, eragile feminista ezberdinen esperientziak elkartrukatzeaz gain. Parrandarako tartea ere izango dute eta jardunaldietan parte hartzeko hainbat ohar kontutan izatea garrantzitsua da.

Eguneko lanketan burubelarri dagoen Izaro Arbe gonbidatu dugu gaur gurera, jardunaldien inguruan hausnartzeko, aipatutako oharrak komentatzeko eta egitaraua azaltzeko.

Entzun

Izaskun Goienetxea (Askapena): “Eskuratu nahi dugun burujabetza lortzeko, internazionalismoa da tresna eraginkorrena”

30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zenetik. Zarautzen egin zuten euren lehenengo asanblada 1987an, eta 30 urteren ondoren, orduko eta gaurko Askapenako militanteak. Urteak pasa arren Euskal Herri  sozialista, feminista, euskaldun eta internazionalista baten alde borrokan jarraitzeko deia egin dute, brigadak, hitzaldiak, formakuntzak edota ekimen ezberdinak hartuz oinarritzat horretarako.

Erakunde <internazionalistako izaskun Goienetxearekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, iraganaz, orainaz, eta etorkizuneko erronken inguruan. urriaren 7an, 30. urteurrena ospatzeko jaialdia ospatuko dute Berriozarren.

Entzun

Mikel eta Asier (Film erreka): “Maiatzan zehar film koloredunak eta zuribeltzak tartekatuko ditugu”

Gaurkoan Mikel eta Asier filmerrekako kolaboratzaileak hilabetero bezala izan ditugu estudioan. Gaurkoan, film errekaren maiatzeko egitaraua aurkeztu digute. Hilabete honetan egongo diren pelikulak honako hauek izango dira:

Los Lunes Al Sol –  Maiatzak 7

12 hombre sin piedad- Maiatzak 14

My left foot – Maiatzak 21

Eva al desnudo – Maiatzak 28

Dakizutenez filmak errekaleorren barroso zineman izango dira, igandero 19:00-tik aurrera

Entzun

GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): “Gaur egun dauden baldintza objetiboekin, okupazioa da aukera bakarra”

Gazte talde batek Gasteizko alde zaharreko hiru eraikin okupatu dituela jakin genuen asteburuan, Ensanche 21en eraikinak hirurak. Sei urtez egon dira hutsik eraikin hauek, eta, orain, hainbat hedabidetan zabaldu dutenez, Udalak mugitzeko asmoa omen dauka.
Etxebizitzaren eta Emantzipazioaren arazoei aurre egiteko GES sortu da, Gazte Emantzipazio Sarea eta bertako kide den Maialenekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, sareaz eta azkenengo berriak mintzagai hartuta.

Entzun

Tertulia | “Gaixotasun larriak eta espetxea” -Amets Martínez de Heredita eta Gotzone López de Luzuriaga-

Bi egun baino ez dira falta Gasteizko kaleak aldarrikapenez betetzeko. Manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak Arabako hiriburuan, larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko.

Oier Gomezen kasuak titularrak hartu ditu azken asteetan, baina badira oraindik larriki gaixorik dauden beste 12 euskal preso. Zerrenda horretan, bere garaian, gure gonbidatuetako bat egon zen, Gotzone Lopez de Luzuriaga.
Beste gonbidatua, aldiz, larunbateko manifestazioa prestatzen burubelarrri dagoen Sare herritarreko Amets Martinez de Heredita da.
Biekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, manifestazioaz, eta espetxeak eta gaixotasunak batera sufritzeak suposatzen duenaren inguruan.

Entzun
54 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies