Magazinak

Suelta la Olla

Suelta la olla es el magazíne matinal que comenzó a emitirse en las ondas de Hala Bedi Irratia hace más de 20 años. Actualmente se coproduce entre la 97 FM de Bilbo, Eguzki Irratia de Iruñea y la alavesa Hala Bedi. Además gracias a muchas radios libres de Euskal Herria  se puede escuchar en diferentes puntos de la geografía vasca.
Son 4 horas de directo, de lunes a viernes, de las 10 de la mañana a las 2 de la tarde y en ellas repasamos prensa, noticias y actualidad. Solemos ir de lo global a lo local e intentamos profundizar en varios temas a través de entrevistas y convocatorias de agenda.
Tratamos de ofrecer información que se escape de la manipulación de los grandes medios de masa que la oligarquía informativa trata de imponernos.
Analizamos la realidad desde diferentes puntos de vista dando voz a quienes no tienen cabida en grandes medios comerciales enfatizando y teniendo en cuenta a interlocutores y valores transversales como el ecologismo, el feminismo, el anticapitalismo entre otros, buscando otros puntos de vista tratando de hacer visible realidades que muchas veces ven la luz exclusivamente a través de los medios alternativos.

Últimos artículos publicados

40 orrietatik 39 orria« Lehena...3637383940
Para contactar con Suelta la olla:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 sueltalaolla@halabedi.eus

Recomendados

Cualquier duda o sugerencia pónla aquí

6 + 12 =

Albiste gehiago:

Ekain Jimenez: “Krearen hasierako asmoari heldu nahi diogu, eraikin horretan ez bada ere”

Krea

Krea

Ekain Jimenez arkitektoa Mahaiako kidea da, eta ARABA HIZPIDEn egon da gaur, Krean sortzekoak diren unibertsitate pribatuaz eta Mahaiaren egungo lanaz hitz egiten. Egungo egoera ekonomikoan  Krearen eraikina Gasteizko Udalaren esku geratzeko baldintzarik ez dagoela jakitun izanik ere, Krearen jatorrizko helburuei eutsi nahi dietela esan du Jimenezek: sormena ardatz izango duen espazioa nahi dute Gasteizen.

Entzun

Paul Bilbao: “Urrats ausartak eskatzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari”

Paul Bilbao

Paul Bilbao

Manifestaziorako deialdia egin du Kontseiluak ekainaren 4rako, Iruñean, “Emani bide euskarari. Euskaraz bizi nahi dugu!” lelopean. Horren inguruan hitz egiteko izan dugu Paul Rios Kontseiluko idazkari nagusia HIZPIDEA magazinean. Euskara normalizatzeko eta Vascuenceren Legeak dakarren nafarren arteko bereizkeriarekin amaitzeko, urrats ausartak eman ditzan eskatu dio Bilbaok Nafarroako Gobernuari. Euskaltzaleak aktibatzeko deia egin du, euskaraz bizi nahi dutela argi utz dezaten.

Entzun

IRUZKINA: Gorka Bereziartua eta Igor Goikolea

Aktualitatearen iruzkina

Aktualitatearen iruzkina

Gorka Bereziartua eta Igor Goikolearen txanda izan da gaur HIZPIDEAko binakako kolaborazioen tartean. Bereziartua Argiako kazetariak Irekia Eusko Jaurlaritzaren herritarren parte-hartzerako webgunetik kendu behar izan duten galdera izan du hizpide: galderak kutsu arrazista nabarmena zuen. Igor Goikolea kazetaria, aldiz, Europan sona gutxi ixan duen berri bati buruz hitz egin du: 2001eko irailaren 11ko AEBetako atentatuen bertsio ofiziala auzitan jartzen zuten hiru kazetariren heriotza susmagarriak.

Entzun

Xabier Izaga: “Gaur egun, gatazkaren sufrimendua preso eta iheslarien kolektiboan dago, nagusiki”

Xabier Izaga

Xabier Izaga (Arg.: Susa argitaletxea)

Xabier Izaga kazetaria eta preso ohia izan da gaur HIZPIDEAn, datorren igandean, apirilak 17, Bilbon egingo den manifestazioari buruz hizketan. Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera! lelopean egingo dute manifestazioa, eta 1.650 preso eta iheslari ohik egin dute horretarako deialdia. Egun, gatazkaren sufrimendua preso eta iheslarien kolektiboan dagoela esan du Izagak. Preso eta iheslari ohiek Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Kolektiboak egin dituen eta egingo dituen urratsei babesa adierazi nahi izan diete manifestazio horren bitartez.

Entzun

IRUZKINA: Ekhi Erremundegi eta Ninbe Moreno

Aktualitatearen iruzkina

Aktualitatearen iruzkina

Ekhi Erremundegi berriako kazetaria eta Ninbe Moreno Bilboko Uriolakoa izan dira gaur HIZPIDEAn, aktualitatearen iruzkina egiten. Parisen hasi eta Frantziako estatu osora zabaltzen ari den Nuit de bout ekimenaz hitz egin digu Erremundegik, gaur bertan Baionan lehen asanblea egin behar dutela-eta. Morenok, aldiz, datorren igandean, hilak 17, Bilbon Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera lelopean egitekoa den manifestazioa izan du hizpide.

Entzun

Aitor Miguel: “Udalaren azpikontratazio-sistemak kontrol publikoa eragotzi egiten du”

Aitor Miguel

Aitor Miguel

Aitor Miguel Gasteizko EH Bilduko zinegotzia FCC enpresak Agirrelandan erabiltzen dituen instalazioetan egon zen joan den astean. Aspalditik datoz FCC enpresari egiteh zaizkion kritikak, hiriaren garbiketan dauden gabeziak direla-eta: eztabaida kalean dago, baina baita udalean ordezkaritza duten alderdien artean ere. Eztabaida horren ondorioz egon ziren udal ordezkariak Agirrelandako instalazioetan. horien egoera egiaztatzeko. FCCko kudeatzailearekin tirabirak izan zituzten ez zietelako hainbat instalazio erakutsi nahi izan. Hortik harago, udalaren azpikontratazio sistemari ere egin dio kritika Miguelek: azpikontratazioa baino, udal zerbitzuen kudeaketa zuzena aldarrikatu du EH Bilduren izenean, herritarrontzat onuragarriagoa delakoan.

Entzun

Oier Bidaurratzaga: “Tubos Reunidoseko LABen oso argi dugu zeintzuk diren gure marra gorriak”

Tubos Reunidos

Tubos Reunidos

Oier Bidaurratzaga LABeko kidea izan da gaur ARABA HIZPIDEn, Tubos Reunidos enpresak aurkeztutako Aldi Baterako Lana Erregulatzeko Espedienteaz. Ez da lehen aldia Amurrioko lantegia lan-gatazka batean nahasten dena, baina LABeko ordezkariek oso argi dute zein diren euren marra gorriak: lan-bermea eta etorkizunean beste espedienterik ez aurkeztea.

Entzun

Onintza Enbeita: “Ezin dugu pentsatu ezkerreko alderdietan egoteagatik oasi batean bizi garenik”

Onintza Enbeita

Onintza Enbeita

Onintza Enbeita Espainiako Kongresuko kidea izan zen astelehenean HIZPIDEA magazinean. Joan den apirilaren 8an, hitzaldia eman zuen Gasteizen, CUPeko Anna Gabrielekin batera, “Putas, rojas y malfolladas” lelopean, emakumeek politikagintzan duten zereginari buruz. Apirilaren 9ko “Feministok prest!” lelopeko manifestazioaren ondoren, feminismoaz mintzatu gara Enbeitarekin, emakumeek politikagintzan duten paperaz, baina baita EH Bilduren hauteskunde-emaitza txarrez eta Espainiako Kongresuko gorabeherez ere, Gobernua osatzeko azken hilabeteotako negoziazioak barne.

Entzun

UDAL ORDEZKARIEN TERTULIA: Mohamed Akbache (EAJ), Itziar Amestoy (EH Bildu) eta Jorge Tejedor (Irabazi)

tertulia

Udal ordezkarien tertulia

ARABA HIZPIDEko udal ordezkarien tertulian, EAJko Mohamed Akbache, EH Bilduko Itziar Amestoy eta Irabaziko Jorge Tejedor izan ziren ostegunean. Hiru gai jorratu zituzten, Gasteizko aktualitateari dagozkionak: alde batetik, apirilaren 9an egitekoa den “Feministok prest!” lelopeko manifestazioa; bestalde, Denon eskola Arabako guraso-elkarteen federazioak salatutako ikasleen arteko segregazioa izan zuten hizpide, eta; azkenik, Javier Maroto Gasteizko alkate ohiak udaletxean duen presentziaz aritu ziren, aspaldi salatu baitzuten udal talde ezberdinek denbora gehiago pasatzen duela Madrileko zereginetan Gasteizkoetan baino.

Entzun
50 orrietatik 39 orria« Lehena...3738394041...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR