Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Aritz Sukia (Oiertxo SOS): “Oierren alde egin den lan guztiak eragin zuzena izan du epailearen erabakian”

Oier Gomez larriki gaixo dagoen preso politikoaren zigorra etetea erabaki du gaurkoan epaileak. Hala ere, preso gasteiztarra ez da oraindik aske geratuko, euroaginduen zain baitago, eta hauen ebazpena asteazkenean jakingo da. Ordura arte, Gomezek espetxean jarraitu beharko du. Gaurkoan, Oiertxo SOS plataformako kide den Aritz Sukia elkarrizketatu dugu azken berrien inguruan galdetzeko.

Entzun

Leire Altuna (AiLaket!!): “Drogek harreman sexualetan eragina izan dezakete, bai desiran, eszitazioan eta baita orgasmoan ere”

 

 

 

Drogak eta sexua askotan eskutik emanda joaten dira. Drogek dituzten eragin ohikoenak, hala nola, zentzumenen edo denboraren pertzepzioen aldaketak edo norberaren gogoan eta emozioetan eragina izateak, eragina dauka era berean egiten dugun edozein ekintzatan. Eta sexu harremanak ez dira salbuespena. Hori dela eta,  droga ezberdinek pertsona ezberdinetan izan dezaken eragina aztertu dugu gaurkoan AiLaket!!-eko Leire Altunarekin.

 

Entzun

Iñaki, Gindi eta Mikel (Orainaldian): “Gasteiz bizi bizirik dago”

Gaur Kantoian Iñaki Landa, Gindi Auzmendi eta Mikel Buruaga izan ditugu, Orainaldian proiektua aurkeztuz.
Gasteizen kultur eredu alternatiboa bilatu eta sustatzen duten gune, kolektibo eta ekimen ezberdinak bildu nahi izan dituzte mapa interaktibo batean, instituzioen eskaintzatik kanpo Gasteizen ematen den eskaintza oparoa erakusteko eta irisgarri egiteko asmoz.

Gasteiz bizi bizirik dagoela frogatu du mapa honek, eta hau gutxi balitz, “Orainaldian laisse faire” deituko den dokumentala egiten ere hasi dira, Gasteizko kultur sortzaile ezberdinen bizipenak kontatzeko, eta mapan ikusten den oparotasun horren errealitatea gerturatzeko asmoz.

 

Entzun
23 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...Azkena »
Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

10 + 15 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

79 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies