Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Jon Ligüerzana (Lasterbidean): “Hiltzeko jaio zen ekimena da Lasterbidean”

“Lasterbidean” nazio elkartasun lasterketako antolatzaileetako bat den Jon Ligüerzana izan da gaurkoan gurean. Ekainaren 3 eta 4an ospatuko da ekimena, kontzertu, herri bazkari, umeen txoko, eta nola ez, ohikoak diren lasterketak ere antolatu dira. Hainbat berrikuntza ditu aurtengo edizioak; abesti berria, lasterketa patinen gainean egiteko aukera… Izena emateko zein egitarauari buruzko informazio gehiagorako lasterbidean.eus webgunean informazio guztia egongo dela ere azaldu digu Jonek.

Entzun

Lurdes Errasti (Denon Eskola): “Eskola euskalduna eta doakoa aldarrikatuko dugu igandean, jai giroan”

Denon Eskolako kidea den Lurdes Errasti izan da gaurkoan Kantoian. Igandean Euskal Eskola Publikoaren jaialdia ospatuko dute Gasteizko Zabalgana auzoan. Bihar bertan aurkeztuko dute igandeko egitaraua. Aurtengo leloa “Josi ta josi” izango da eta euskal eskolaren pluraltasun eta aniztasuna islatu nahi dute.

Entzun

Jai eredu alternatiboaren asanblada: “Gasteizko jaietan hutsune bat ikusi dugu eta gu alternatibak eraikitzera goaz”

Gasteizko jai eredu alternatiboa eraikitzen hasi diren asanbladako hiru gazte izan dira gaurkoan Kantoian; Itziar, Jon eta Unai. Duela hilabete batzuk hasi ziren biltzen, Gazte Eraiki topaketen harira, jai eredu alternatibo bat eraikitzerako bidean hainbat hausnarketa emanez. Auzo ezberdinetako gazteak biltzen dira asanbladetan, elkarren arteko harremana landu zein jai ereduaren baitan identifikatu dituzten hainbat hutsuneren inguruan bide berriak zabaltzeko asmoz.

Hau da zabaldu duten testua:

“Jai ereduaren inguruan eztabaidatzen hasi garen hainbat eragile eta auzotako gazteak gara. Gasteizko jai eredua lantzeko zein eraldatzeko taldea sortu dugu, alde batetik, Gasteizko gazteon arteko harreman falta sumatu dugulako eta, bestetik, jai ereduan hutsune eta kontraesanak nabaritzen ditugulako: musika eredu komertziala eta sexista agerikoa da gure jaietan; edalontzi berrerabilgarriak erabili arren, ez dugu ekoizten den zaborra murrizteko bestelako planteamendurik martxan jartzen; ez dugu jai eremuan euskara nahi genukeen bezainbeste entzuten ezta indartzen ere; zaila egiten zaigu zaintza erdigunean jartzea ; orokorrean multinazionalei erosten diegu, bertako produktuak zaindu gabe; kontsumo burugabe batean oinarritzen dira jaiak…

Hori guztia aldatzeko eta eztabaidatzeko, pixkanaka urratsak emateko apustua egiten dugu Gasteizko gazteon arteko koordinazioaren bidez. Gure jaiek dituzten hutsune eta kontraesanen aurrean, gazteon parte hartze aktiboa eta konpromisoa beharrezkoa dela uste dugu. Gaur egungo jai eredua errotik apurtu eta gazteok gure jai eredu propioa eraikitzera goaz, autogestioan eta parte hartze zuzenean oinarrituta.

Edonola ere, ez genuke nahi sortuko dugun alternatiba auzoetako eta Gasteizko jaietara soilik mugatzerik, bestelako egun eta guneetan ere eragitea baita gure asmoa.

Hainbat dira orain arteko eztabaidetan ateratako ideiak. Adibidez, Euskal Herriko gainerako herri eta hirietan bezala, Gasteizen ere hiriko gazteak batzeko koadrila, talde, konpartsa edo dena delakoa sortzea eta gaur egun Gasteizko jaietan eta gainontzeko egun berezietan (San Prudentzio, Santiago, inauteriak) egiten diguten eskaintzari alternatibak ezartzea.

Jakin badakigu proiektu honen atzean ikaragarrizko lana dagoela, baina jasoko dugun uztak merezi du: auzo, eragile eta gazteon arteko harreman berriak sortuko dira eta gazte mugimenduak indarra hartuko du; gainera, zentzua emango diogu Gasteizko jai ereduari, ikuspegi alternatibo eta eraikitzaile bat praktikan jarriz.

Bukatzeko, deia luzatzen diogu proiektu honekin identifikatuta sentitzen den gazte orori, guztion indarrak batuz soilik izango baita posible Gasteizko jai eredua eraldatzea.”

 

GASTEIZKO JAI EREDUA ERALDATZERA GOAZ!

Entzun

Maider Zabalegi: “Diska hau askoz intimoagoa da”

Maider Zabalegi izan da gaurkoan Kantoian. Diska berria kaleratu du bakarka, “Zuei” izenekoa, urte batzuk isilean igaro ondoren. 10 kantuz osatutako diska izan dugu mintzagai, baita sorkuntza prozesua eta ibilbide berriaren nondik norakoak, besteak beste. Zuzeneko abesti bat entzuteko aukera ere izan dugu, gitarraz lagundua etorri baita Hala Bediko estudioetara.

Entzun
25 orrietatik 3 orria12345...Azkena »
Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

10 + 12 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

80 orrietatik 3 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies