Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Dani Zuazagoitia: “Gasteizen, azken 5 urteetan, birziklaia tasa estankatu egin da”

zero zaborGero eta hondakin gehiago sortzen dugu, eta hortik, gero eta zabor gehiago. Birziklatu behar dugula, berrerabili behar dugula oso argi eduki arren, datuek diotenez, Gasteizen azken urteotan ez da behar adina birziklatzen, eta guztiak Makrozabortegietara goaz.

Jakina denez, hau ez da jasangarria, beraz, zerbait egin beharrean gaude Gasteizen eta Araban. Honen inguruan gogoeta egin eta proposamenak egitera datoz Gasteiz Zero Zaborreko lagunak, eta euren izenean etorri zaigu Dani Zuazagoitia laguna.

 

Entzun

HAN: “Ez da egon intentzio berezirik kantuak sortzerakoan, natural sortu dira”

hanBihar, asteartea, Parral tabernan izango direla-eta, geurera gonbidatu dugu HAN taldeko Gorka Molero, eta luze jardun dugu kontu-kontari.

Talde berria da HAN, eta lehenengo diskoarekin datoz, baina ez dira hasi berriak instrumentuak astintzearen kontu honetan: Mokaua, Ama Say, Las Ratas, Yakuzi, Non Demontre eta beste talde askotan ibilitako lagunak biltzen dira proiektu honetan.

 

Entzun

Tertulian, Oihanederrez, Kafe Antzokiaz eta Ensanche 21ez, besteak beste.

Oihaneder-Euskararen-Etxea-Inaugurazioa-14A ze hiru gai hartu ditugun gaurkoan mintzagai! Ziuraski, beste ordu erdiz hizketan aritzeko emango ziguten gaiok. Eskerrak gure gonbidatu Naroa eta Azaitzek sintesi gaitasun ikaragarria duten, bestela…

Gauza gehienetan ados izan dira, gainera. Adibidez, Gasteizen Kafe Antzoki baten beharra zalantzan jartzerakoan, edota Oihaneder euskararen etxearen lehen urte hau oparoa izan dela esaterakoan.

 

Entzun
Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

10 + 1 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Julen Díaz de Argote (Gernika-Azazeta, 1937-2017): “Gernikako bonbardaketako sarraskiaren urteurrenari gure ekarpena egingo diogu Arabatik, hemengo memoria osatuz””

Julen Díaz de Argote (Gernika-Azazeta, 1937-2017): “Gernikako bonbardaketako sarraskiaren urteurrenari gure ekarpena egingo diogu Arabatik, hemengo memoria osatuz””

Errepublikaren aurkako altxamenduaren ostean, Arabako gehiengoa faxisten esku gertau zen. 1937ko martxoaren 31n, Durango bonbardatzearekin batera, Guardia Zibilez eta falangistez osatutako talde batek Gasteizko paz kalean kokatuta zegoen Paz kaleko espetxean aurkeztu...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies