Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Tertulian, Oihanederrez, Kafe Antzokiaz eta Ensanche 21ez, besteak beste.

Oihaneder-Euskararen-Etxea-Inaugurazioa-14A ze hiru gai hartu ditugun gaurkoan mintzagai! Ziuraski, beste ordu erdiz hizketan aritzeko emango ziguten gaiok. Eskerrak gure gonbidatu Naroa eta Azaitzek sintesi gaitasun ikaragarria duten, bestela…

Gauza gehienetan ados izan dira, gainera. Adibidez, Gasteizen Kafe Antzoki baten beharra zalantzan jartzerakoan, edota Oihaneder euskararen etxearen lehen urte hau oparoa izan dela esaterakoan.

 

Entzun

Ubidetik Oketara, joan eta etorri.

oketaPasa den urtean hasita, tartean-tartean mendi bueltaren bat ematea ere komenigarria dela jakinda, Iñaki ta Inaxio gonbidatzen ditugu geurera.

Lagunarteko tertulian, Bizkaia eta Arabaren arteko mugan buelta elegantea egitea eta ondoren hamaiketako “frugal”a egitea proposatu digute. Entzun, entzun:

Entzun

Adituei adituz: Irantzu Aloa, radiologoa.

radiografiaNork interpretatzen ditu radiografiak, nola interpretatzen dira, ze informazio atera daiteke gehienok zuri, urdin eta beltza koloreetako orri bat besterik ikusten ez dugun lekutik? Halako galderen erantzunak eman dizkigu Txagorritxu ospitaleko Irantzu Aloa Radiologoak ondoko elkarrizketa honetan:

Entzun
Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

13 + 14 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies