Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Mendi buelta Batxikabora

IP9065132ñaki eta Inaxiorekin mendi buelta bat egitera atera gara Añanako kuadrillara. Batxikabo mendira (1200m) hain zuzen ere, Gesaltzatik aurrera dagoen Artzena mendilerroan.

Osteratxo hau egiteko hainbat kontu zehaztuko dizkigute: kotxez nola iritsi eta non aparkatu, eta zein bidezidorretik igo eta nola zehaztuko dizkigute. Eta garrantzitsuena, non hartu piskolabisa!

Entzun

Manex Garaio (PuntuEUS): “Euskara eta euskal komunitatearekin lotura dutenentzako domeinua”

Gurekin izan dugu Manex Garaio Mendizabal PuntuEUS Fundazioko informatikaria eta arlo teknikoaz arduratzen dena. Gure ezjakintasunetik atera eta PuntuEus euskal domeinuaren nondik norakoak azaldu dizkigu eta bere historiaren laburpentxo bat eskeini digu.  Interneteko euskal komunitatearen eta kulturaren trensa eraginkor bat da ala “eusko label”-a bilatzen dutenen (mercadona.eus esate baterako) marketing produktua da?

Eta bestetik, .eus-en erabiltzaile bazara edo izan nahi baduzu, Manexek hainbat duda eta araudiak azaldu dizkigu.

 

puntueus

 

Entzun

Kantoiko tertulia: “Burmuin ihesa” eta Errioxako kontuak.

Kantoiko tertulian izan ditugu Azaitz Gartzia eta Ruben Sanchez giro lasaiean eta humoretsuan eztabaidatuz.

Jorratu diren gaiak bi izan ditugu; batetik, Patxi Lopezen ibilbidea bere “burmuin ihesa” pairatu dugularik EAEko biztanleok, eta, bestetik, Arabako Errioxako kontuetaz: ardoa eta bere sor-markakaren inguruan sortu diren gatazketaz. Gai mamitsu eta interesgarri hauei buruzko tertulia eta iritzi interesgarriak utzi dizkigute gure bi lagunek.

 

 

Entzun

Alex Sukia: “Mendira bidean dagoena ere kontatu nahi izan dugu.”

Oihaneder Euskararen Etxean “[Ikus-entzunezkoa] Euskal Herria-Bolivia. Ametsetatik gailurretara…” aurkeztu zuten Alex Sukiak eta Joseba Iztuetak.

Euskal-Herria-Bolivia_web-300x169

Bertan 2015. urteako abuztuan Boliviara egindako bidaiaren nondik norakoak aurkeztu zituzten, haien esperientzia eta abenturak kontatuz.

Horiek horrela, guk ere Boliviari buruz jakinmina daukagunez elkarrizketatu egin ditugu herrialde horren historia eta beste hainbat konturi buruz aritzeko.

Entzun
Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

3 + 4 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies