Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Mikel eta Asier(Film Erreka) : ” Ikusi genuen nola Gasteizen ez dagoen zinema eskaintza oso handi bat”

Kasu hoentan kolaboratzaile berriak estreinatzen ditugu. Hemendik aurrera hilabeteko lehenengo ostegunetan izango ditugu gurekin Film Erreka kolektiboko kideak. Hauek prestatzen dituzten film zikloak aurkeztu eta hauen inguruko azlapen batzuk emango digute..

Gaur hasteko beraiek nortzuk diren zer nolako  funtzionamendua eta zer nolako filmak aukeratzen dituzten azladu digute.

Geroago Mikel eta asi apirilean prestatu egin duten film zikloaz hitz egin digute. Izan ere honeko programa hau izango dute:

Whiplash – 9 apirila

El viento que agita la cebada – 16 apirila

En el nombre del padre – 23 apirila

Bailar en la oscuridad – 30 apirila

Esan diguten moduan igandero 19:00-tik aurrera errekaleorreko Barroso zineman dohainik zinema aukera aparta.

Entzun

Oier Guillan (Miss Karaoke): “Identitatea norberak aukeratu eta eraikitzen du”

Oier Guillan antzerkigilea izan dugu gaur Kantoian, eta gaur estreinatuko duten Miss Karaoke antzezlanari buruz hitz egin digu. Identitatea norberak eraikitzen duen, ala identitateak eraikitzen gaituen, gai potoloa lantzen du antzezlan honek. Miss Karaokek kanta bat kantatu behar du, eta zein kanta kantatu, zein hizkuntzatan, duda ugari sortuko zaizkio eta aurre egin beharko die.

Oier Guillanek zirriborroa idatzi eta ondoren antzezlaneko gainontzeko kideekin batera prozesu parte hartzaile baten bidez sortuak, identitatearen gaia landuko du.

Entzun

Javier Blanco (Sound of Roots) : ” Nahiko azpimagarria da Gasteiz izatea euskal herrian regge eta ska-ren hastapenen hiribua”

Gaur gurean Javier Blanco izan dugu Sound Of Roots dokumentalaren inguruan hitz egiten. Izan ere Javik Kentus produkzio taldeko partaidea da eta iaz, urte hauetan zehar euskal herrian regge eta ska  izan duten ibilbidea islatzen duen dokumental bat sortu dute.

Kontatu diguten moduan, Sound of Roots klaserako lan batetik donostiko Doc of the Bay festibalean aurkeztutako dokumental bat izatera pasatu da. Izan ere, dokumentalaren bilakaeraz,dokumentala egiteko izan dituzten esperientziaz eta izandako oztopo nagusien inguruan hitz egin digute.

Entzun
20 orrietatik 2 orria12345...Azkena »
Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

4 + 10 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

77 orrietatik 2 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR