Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Iñigo Arandia (kaixomaitia.eus): “Internetek gure harremantzeko moduetan parte nagusi bat hartzen du”

kaixomaitiaIñigo Arandia kaixomaitia.eus-eko sortzailearekin hitz egin dugu, ligatzeaz edo harremantzearen kulturaz. Euskaldunok estereotipoz beterik bizi dugun kontu bat omen da. Egoerak aldatzen doazen heinean, moduak ere aldatzen doaz, eta, egun, internet bidez harremantzea edo ligatzea guztiz normala da. Kasu honetan, euskaraz egiteko modua ere badago, normalizazioa eremu guztietara iristen baita.

Entzun

Refugees.tv: Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuko egoera umorez salatzeko tresna

Refugees TVko kideak

Refugees TVko kideak

Hbi Greziako lagunek frogatu dutenez, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuan umoreak ere badu tokia: Refugees.tv telebista-kateko kideak dira horren adibide. Euren egoeraren berri ematen dute Internet bidez, botila zaharrez egindako kamerekin, eta edalontzi eta galtzerdiz egindako mikrofonoekin, kanpalekuan dituzten baliabide urrien erakusle. Benetako kamera bat eman zien boluntario batek, eta horri esker zabaltzen dituzte euren bideoak sarean. Idomeni kanpalekuko errefuxiatuek hitz egiteko gogo handia dutela esan digute, baina kexu dira medio handiek euren arteko gatazkak eta une latzak baino ez dituztelako erakusten, euren eskubideez hitz egin beharrean.

Facebook-en publikatzen dituzte euren bideoak Refugees.tv izenarekin.

Hala Bedi irratiko lankideek Greziatik bidalitako berri gehiago ikus ditzakezue Facebook eta Twitterren, #HbiGrezia traolarekin.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=qX_lOR_rfnw[/youtube]

 

Viki Vicario (Dona dona katona) “Helburu nagusia da familian euskararen erabilera sustatzea”

donadonajpgOihaneder Euskararen Etxean “Dona dona katona…” saioak egiten ari dira, euskal jolas tradizionalen inguruan. Haurrak familia giroan euskarazko jolasak egiteko saioak. Hizkuntza transmizioa, famili arteko sareak osatzea eta umeekin jolastea eta, azken finean, gozatzea helburu izanik egindakoak. http://oihanedereuskararenetxea.eus/eu/dona-dona-katona/

Antolatzen ibili den Viki Vicariorekin hitz egiteko aukera izan dugu, bera Jostabi taldeko kidea da, eta zelan ibili diren eta ideia nondik sortu zitzaien komentatu digu, beste gauzen artean.

 

Entzun

Mendi buelta Garrastatxura

GarrastatxuNoizean behin mendi buelta bat egitea gustatzen zaigu Iñaki eta Inaxiorekin. Gure lagunak barre tartean edo gaurko honetan Garrastatxuko ermitarako ibilbideaz haritu zaizkigu. Araban ezezaguna izan arren, Euskal Herriko Itzuliko etapa baten bukaera izanik, eta Mikel Landak irabazirik, ezagunagoa egingo da, baina are ezagunagoa izango da gurean azaldu digutelako nola iritsi. Murgialdetik hasi, Sarriatik eta Altube zaharreko bidetik aurrera, baserri eta gurutze tartetik, eta Baranbiotik hasten den bidearen nondik norakoak azaldu dizkigute.

Entzun

Jon Ander Areses (Zentzuz kontsumitu): “Kontsumoa ekintza politikoa da”

zentzuz

Zentzuz kontsumitu

Jon Ander Areses Medicus Mundi Arabako hezkuntza eta sentsibilizazio teknikariarekin hitz egin dugu, Zentzuz Kontsumituko partaide baita. Osasuna eta kontsumoa, estuki elkartuta dauden bi gai jorratu ditu, eta horien bien ikuspuntu zabala azaldu digu. Kapitalismoaren eta kontsumo basatiaren mundu honetan, haiek egindako erraminta bat ekarri digute: Gasteizko kale-izendegi Arduratsua.

Entzun
Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

4 + 6 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies