Magazinak

Kantoia

Arratsaldeetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean Hala Bedi Baten kulturari eta agendari eskainitako magazina da Kantoia.

Goizean hizpide izan diren gaien pilulatxo batzuek gaurkotasunarekin lotzen gaituzte.

Kultura aipatzen dugunean, berriz, ez gara musikaz, literaturaz, antzerkiaz edota bertsolaritzaz soilik ari. Bestelako kontu asko ere izaten ditugu gurean: alor askotako langile edota ikertzaileak ekartzen ditugu gurera, eta Arabako historiari ere tarte zabala eskaintzen diogu.

Eta irratsaioaren bigarren zutabea, agendari eskaintzen diogu, kalean zer ari den egosten kontatzeari, Araban dauden zita nagusiak entzuleari helarazteari.

Kantoitik kaleari begiratzen diogu, beraz.

Argitaratutako azken artikuluak

Javi de Marcos (Biasteriko Gazte Asanblada): “Azkenaldian Arabar Errioxako gazteek mugitzeko eta antolatzeko gogoa dutela nabari da”

Biasteriko Gazte Asanbladako kidea de Javi de Marcos izan dugu gaur Kantoian. Ekainaren 26an, astelehenean, Biasteriko  I.Gazte eguna antolatu dute, egun osoko egitarau oparoarekin. Gazte egunaz gain, Biasteriko Gazte Asanbladaz ere aritu gara Javirekin, izan ere, urtebete inguruko ibilbidea duen asanblada da, eta Biasterin gazte mugimendua sortzen dagoen honetan, garrantzi berezia ematen diote bertako gazteek honelako ekimenak antolatzeari.

Entzun

Leire Altuna (AiLaket!!): “Udan Euskal Herriko herri eta hirietan egongo gara droga kontsumitzaileei informazioa ematen”

 

 

 

 

 

 

Gaurkoan AiLaket!!-eko kide den Leire Altuna izan dugu Kantoian, Udarako prestatu duten egitaraua azaltzeko. Horrez gain, udako kanpaina honetan biltzen diren puntu desberdinen informazioa eskeini digu; Testing-a, Ai Test Gunea, LonjaLaket edota Alucinea besteak beste.

Bestetik, hona hemen Ai Laket-eko furgoneta  Ekainean izango dituen topaguneak:

Ekainak 23an: IRUN, LEIOA ETA ARRASATE

Ekainak 24an: LEIOA

Ekainak 25: ZARAUTZ

Ekainak 28: IRUN

Ekianak 30: ARAIA, ARAMAIO, ZUMARRAGA ETA EHZ ZUZENEAN FESTIBALEAN

Informazio gehiago nahi izatekotan hona hemen agendaren web orria; http://www.ailaket.com/?page_id=47

Entzun

Nora: “Estatuan egindako identitate sexualaren eta genero dibertsitateren inguruko inkesten emaitzak negatiboak izan dira”

Gaurkoan Nora izan dugu gure estudioetan. Oraingoan, bere master bukaerako lanari buruz hitz egin digu. Izan ere, bere lanaren izenburua “Aniztasun sexualaren eta genero identitatearen inguruko analisia eskolan: tutoretzako orduan transexualitatea lantzeko proposamen didaktiko bat” da.

Aurkeztu digun lanak bi atal ditu:

  • Ikerketa enpirikoa: Gasteizko ikastetxe batean, DBH 4ko 73 ikaslek inkesta bat bete zuten eta erantzunak analisi estatistikoen bidez atera dira.
  • Esku-hartzea, tutoretzako orduetan gauzatutakoa: Bi sesio egin dira DBH 3ko 3 klasetan.

Elkarrizketan zehar, ikerketa honetan atera diren emaitzetaz eta ondorioetaz hitz egin dugu.

 

Entzun

Jon Maia Soria (Berriak Jaio Ginen): “Bertsolari eredu tradizionalarekin apurtu genuen”

Jon Maia Soriak “Berriak Jaio Ginen” liburua aurkeztu du Oihaneder euskararen etxean. 80 eta 90eko hamarkadetan bertsolaritzak bizitako eraberritzea bertatik bizi zuenaren hitzetan kontatzen du, autobiografia moduan antolatuta dagoen liburu honek.

Gasteizko giro transgresore eta makarra, bertsolari eredu tradizionalean kabitu ezina, gainditu beharreko mugak eta beste hainbat kontu azaltzen ditu Jon Maiak liburu honetan, Igor Elortza et Unai Iturriagaren laguntzaz egin duen honetan.

Hala Bedirentzako ere aipamen berezia izan du liburuaren aurkezpenean, Igor eta Jon Maia bera ere Hala Bediko kide izan baitziren, Puntu eta Koma saioa egiten.

 

Entzun
25 orrietatik 1 orria12345...Azkena »
Kantoiarekin harremanetan jartzeko:
telefono_92452 945 12 88 55
telegram-vs-whatsapp 656 34 49 82
e-mail-icono-6785-96 kantoia@halabedi.eus

Zalantzarik? Proposamenik?

3 + 14 =

Araba Hizpideko elkarrizketak

Hala Bedi 2 – Goizeko 10.00etan

80 orrietatik 1 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies