Magazinak

Hizpidea

Euskal Herria erreferentzia gisa hartzen duen aktualitateko magazina, Bilbo Hiria eta Hala Bedi Bi irratien artean ekoitzia. 2015 urtean sortu ginen, elkarlanaren bitartez Hala Bedi Bi eta Bilbo Hiria irratietako goizeko tartea indartzeko asmoz. Iruñeko Euskalerria Irratia dugu bidelagun. Goizeko 09:00etatik 10:00etarako tartean emititzen dugu eta 60 kolaboratzailetik gorako sarea dugu komunikazio, kazetaritza, nazioarte, ekonomia eta beste hainbat arlotan. Araba Hizpide tokiko magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizeko tartea osatzen dugu.

Argitaratutako azken artikuluak

  • IBAIZABAL: Vendetta taldearen lan berriaren aurrerapena Brother the police
    Vendetta taldeak abenduaren 2an argitaratuko du lan berria baina atzo lan horrek dakartzan bideoklipa aurkeztu zuten Bother The Police kantuari dagokiona. Lan berriak berrikuntzak ekarriko ditu, elektronika kutsua izango dute Vendettaren abesti berriak. Pello Reparazek eman dizkigu azalpenak. Bideoklipei dagokionez lan berezia egin dute oraingoan, trilogia bat sortu dute. Taom ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-15
  • IBAIZABAL: Irala auzoa sortu zenetik 100 urte pasa dira
    Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte,  Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-14
  • HIZPIDEA: Espainiako erregearen atzerriko agenda, Saudi Arabiara lehen bisita
    Egunkarietako albisteak errepasatu eta beste begira da bat eskaini digu maria Gonzalez Gorosarri Kazetari eta ikertzaileak. Espainiako erregeak behin gobernua osatuta atzerriko agendari ekin dio. Espainiako monarkiak harremanik estuena Saudi Arabiako diktadorearekin du. Erregeak Espainiako enpresa pribatu bantzuenentzat kontratu pribatuak lor ditzake baina etekin pribaturik ateratzen du?. 2012an The New ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-14
  • 11 Ispilu: “Suspicious minds” (Elvis Presley) @rafarueda #bertsioak
    Elvis Aaron Presley Missisipiko Tupelo hirian jaio zen 1935ean, AEBetan. Memphis-era aldatu, rockabilly-aren sortzaileetakoa izan eta, denborarekin, rockaren erregea bilakatu zen gazte hura. Aktore  moduan ere ezagutu genuen, baina ez konposatzaile muoduan, beti inork konposatutako doinuak kantatu baitzituen. Bere doinu arrakastatsuetatik bat aukeratu dugu bertsioak bilatzeko, eta Suspicious minds hau ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-13
  • Bilboko Konpartsek “Amets nagusia” dokumentala aurkeztu dute
    Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-12
  • BEHIALAKO EGUN BATEZ: Dolores Ibarruri, “Pasionaria” hil zen
    Gaurkoa bezalako egun batean Dolores Ibarruri hil zen. Bizkaiko meategietan sortutako aitzindari komunista historikoa izan zen Ibarruri, bere berbaldi sutsuengatik Pasionaria ezizena hartu eta horrekin egin zen ezaguna. Gallartan 1895eko abenduaren 9an sortu eta Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an, 94 urte betetzear zituela. Bitartean, gaztaro militantea, 1936ko gerra zibila, ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-12
  • kLARIONA: Eskola egutegia kristau jaiei lotua
    Gaurko saioan eskola egutegia eta ordutegia aztertu dugu Ana Perez Steilas sindikatuko kidearekin. Azken hamarkadatan eskola egutegia eta ordutegia ez da aldatu. Kristau jaiei lotua doa eta horrek ikasketetan izan dezakeen eragina aztertu dugu, izan ere Aste Santuko oporrak beti ez dira sasoi berdinean eta eskolaren plangintzak aldatu behar izaten ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-11
  • IBAIZABAL: Itzal zaunka disko liburua Rafa Ruedaren gomendioa
    Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute Itzal zaunka disko-liburu ilustratua. Jexux Mari Lopetegik Harkaitz Cano idazlearekin eta Antton Olariaga marrazkilariarekin elkarlanean osatu du proiektua. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Jexux Mari Lopetegiren bederatzigarren lana da. Pop rock eta jazz ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-11
  • Patxi Baztarrika “Euskararen normalizazioan oso erraza da atzera egitea, etorkizuna modu proaktiboa eta konprometituan begiratu behar dugu”
    Duela hilabete IV inkesta soziolinguistikoen datuak jakitera eman zituen Eusko Jaularitzak. Bost urtean behin egiten dute inkesta soziolinguistikoa Euskal Herri osoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak jakinarazi zituzten. Nafarroako zenbakiak laster ematekoak dituzte, Atzeratuago ari dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; urtarrilean dira emateko. Ikerketa mardula da inkesta soziolinguistikoa, datu ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-11
  • Berbaz: Mirari Bereziartua Arotzena: aldaketan bidelagun
    Hezkuntza arloan eta ikastolen mugimenduan ibili izan da urte askotan Mirari. Azpeitiarra, etxetik oso atxikia beti euskarari eta abertzaletasuna amarengandik.Hezkuntza sisteman ikasle-irakasle menpekotasun harremana garatzen du gehienetan. Jende esanekoa “produzitzeko”. Eta sistema hori irauli behar dugu. Ze herri burujabe bilakatuko gara, gizakiak eurek burujabe izan ezean? Mihaly Csikszentmihalyi (Jario/Flow/Fluir) eta ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-11
  • GOMUTAN: Bilbon euskal mitologiaren lorratzak
    Bilbo hiritartu honetan ere aurki daitezke euskal mitologiaren lorratzak. Lamiak, igeltxuak eta beste asko gurean ibili ei dira luzaroan. Eta, agian, oraindik ere badabiltza, Artxandatik behera lainoa zabaltzen denean. http://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161103_Gomutan03.mp3Deskargatu hemen. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-11
  • AGERRALDI BAKARRA: BAD jaialdia, Arriaga antzokiaren programazioa eta “Francoren bilobari gutuna”
    Gaurko Agerraldi bakarreko saiora Agus Perez batu zaigu. Gaurkotasunari lotutako hiru gai ekarri dizkigu. Bukatu berri den BAD jaialdia aztertu dugu. Kezkatuta eta haserre agertu da izan ere BAD jaialdiaren edizio berrian ez da euskarazko lanik izan. Antolatzaileen borondate falta aipatu azpimarratu du. BAD jaialdian eskieni diren pieza batzuk euskarazko ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2016-11-11

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

telefono_92452944 235 209

        945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 hizpidea.magazina@gmail.com

Zalantzak, ekarpenak,..

7 + 11 =

Araba Hizpide

Hala Bedi Bi 10.00etan

67 orrietatik 64 orria« Lehena...6263646566...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies