Magazinak

Hizpidea

Euskal Herria erreferentzia gisa hartzen duen aktualitateko magazina, Bilbo Hiria eta Hala Bedi Bi irratien artean ekoitzia. 2015 urtean sortu ginen, elkarlanaren bitartez Hala Bedi Bi eta Bilbo Hiria irratietako goizeko tartea indartzeko asmoz. Iruñeko Euskalerria Irratia dugu bidelagun. Goizeko 09:00etatik 10:00etarako tartean emititzen dugu eta 60 kolaboratzailetik gorako sarea dugu komunikazio, kazetaritza, nazioarte, ekonomia eta beste hainbat arlotan. Araba Hizpide tokiko magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizeko tartea osatzen dugu.

Argitaratutako azken artikuluak

  • IBAIZABAL: Bizkaiko herriek oso gutxi bidali zuten birziklatzera 2016an
    Bizkaiko Foru Aldundiak kaleratu ditu lurraldean gaika jasotako hondakinen 2016ko datuak, eta hondakin organikoen bilketan oso gutxi aurreratu da. Maiatzak 17 birziklapenaren nazioarteko eguna da,horri begira jarri gara gaurko saioan eta Ibai Zero Zabor Bizkaiko kidea izan da gurean. Iazko urtean Bizkaian 6.613 tona hondakin organiko jaso ziren banatuta, konposta ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-17
  • HIZPIDEA: Hiria eta osasunaren arteko harremanak Udalsare 21 gidan
    Hiria eta osasunaren arteko harremanak maiatzean gertatu diren hainbat hitzalditan sustatutako gaia izan da. Udalsarea 21-ek gida bat atera baitu garapen jasangarria eta osasunaren arteko harremana  aztertuz eta horiek izan ditu hizpide Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Bi arlo hauen arteko loturak agerikoak diren arren, urrutiko espezialitateak dira biak, bata arkitekturarekin eta ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-17
  • IBILALDIA: Dena prest Mungian Maiatzaren 28an Ibilaldia ospatzeko
    Jaiaren nondik norakoak eman dizkigute Larramendi ikastolako arduradunak. Ikastola eta herria batuko ditu ibilbideak, eta lau gune izango ditu 5,7 kilometrotan. Larramendi ikastola eraldaketa prozesu estrategiko batean murgilduta dago. Proiektu akademikoak eta kudeaketak bat egitea nahi dute, ikastolak bultzatutako balioetan oinarrituta. Ibilaldiaren irabaziak eraldaketa “integral” horretan laguntzeko erabiliko dituzte.Egitarau oparoa ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-17
  • PIPERPOLIS: Dr. Mahas Miracle tonic taldearen lan berria Bank Robbers
    2011 sortu zen DR. Mahas Miracle Tonic taldea Bilbon,  disko berria dute esku artean Bank Robbers deiturikoa , larunbatean kafe antzokian zuzenean arituko dira eta hori probestuz gaurko saioan DR Mahas Miracle Tonic taldea ezagutuko dugu. Nerea Alberdi biolin jolea batu zaigu saiora. Swing, Western Swing eta Rhythm’n’Blues erritmoak erabiliz, ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-17
  • HIZPIDEA: Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruko argi ilunak
    Gaur Joseba Felix Tobar Arbulu batu zaigu saiora. Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Oinarrizko errenta ez da neurri ekonomikoa, hori Josebaren ustetan karitatea da, eskumako gobernuek bultzatutako neurriak dira. Josebaren ustetan badira beste aukera batzuk ongizatea bultzatzeko, langabezia bukatzeko ez da karitaterik behar, lanpostuak sortu behar dira. Oinarriko ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-17
  • HIZPIDEA: Macronen agintaldiaren hasiera aztergai
    Beste behin Frantziara begira jarri gara, atzo bertan ikusi genuen Emmanuel Macron Angela Merkelekin batera.H arrera abegikorra egin zion Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Emmanuel Macron Frantziako presidenteari atzo Berlinen. Edouard Philippe eskuindarra izendatu du Macronek Frantziako lehen ministro. LRko diputatuak eta botoak bereganatu nahi ditu ekainera begira. Guzti horiek aztergai ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-16
  • IBAIZABAL: Gaur beste greba bat hezkuntza publikoan
    Martxoko greba egunean ohartarazi zuten sindikatuek, Eusko Jaularitza murrizketen politika alboratu eta negoziatzera eseri ezean mobilizazio gehiago etorriko zirela. Sindikatuak grebara doaz gaur eta datorren astean. Maiatzaren 16 eta 23an berriro ere grebara deitzen dute unibertsitatez kanpoko hezkuntza publiko irakasle, Heziketa Bereziko langile, sukaldari eta garbitzaileak eta Haurreskolak partzuergoko hezitzaile ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-16
  • CAF-Elhuyar saria jaso du Xabier Monasteriok, ZIENTZIALARI saioan egindako lanagatik
    Zorioneko gaude Bilbo Hiria irratian, izan ere, zientzia kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2016an euskaraz sortu eta argitaratutako lan bat saritu behar zuten CAF-Elhuyar sarietan, eta gure irratiko Xabier Monasterio irrati esataria izan zen saritua, ZIENTZIALARI irrati saioaren baitako, Minbizia eta beronen metastasia izeneko piezarengatik. Sari banaketa ekitaldia iragan ostiralean egin ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-15
  • IBAIZABAL: Hiriko barrutietako antolakuntza eta funtzionamendu araudia berrikusiarekin kexu Auzo Elkarteen Federazioa
    Araudi zaharrarekin 25 urte pasa eta gero, Hiriko barrutietako antolakuntza eta funtzionamendu araudi berria “txarragoa” dela diote . Auzo Elkarteen Federazioko ordezkariak izan dira gurean . Auzo Elkarteen Federazioko ordezkariek. kexa agertu dira Udalaren jokabidearekin, batik bat, araudi berrituan ez duelako auzotarren ekarpenik bildu. “Araudiaren berrikuste prozesuan zuzendutako eztabaidak eginez justifikatu da ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-15
  • BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Arangoti auzotik eginiko saioa entzungai
    Arangoti auzotik zuzeneko saioa egin genuen larunbatean. Arangoiti Bilboko auzoa da. Bilboko lehen distrituan kokaturik dago, Deustuko distrituan. Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora. Bilboren iparraldeko ikuspegi ederra dago Arangoiti auzotik, ez da oso handia baina bere kokapenak berezitzen du beste auzo askotatik.   Gaurko saioan ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-15
  • BEHIALAKO EGUN BATEZ: Federiko Krutwig sortu zen
    Gaurkoa bezalako egun batez jaio zen Federiko Krutwig Sagredo Getxon, 1921eko maiatzaren 15ean. Euskal idazle eta politikaria, nerabezaroan euskara bere kasa ikasi eta Euskaltzaindian 1943an sartu zen. Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian. Gernika aldizkarian (1945-53) lapurtera klasikoaren eta ekialdeko erlijioekiko aldekotasunak agertu zituen. 1963an Vasconia argitaratu ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-15
  • ARTAYORRAN#267: Iratxe Mugire
    Bilbo Hiria Irratira etorri da Iratxe Mugire barakaldotarra “La piel transparente” (Autoprod,2016) azken lanaz berbetan; gazterik hasi zen kantuan eta 2008an maketa kaleratu zuen  “Innis fodhla”.  “La piel transparente” Pedro de la Osa, Josu Korkostegi eta Xabi Fernandezekin batera burutu du. Arretaz entzuteko… http://bilbohiria.com/docs2/2017/artayorran/abyo%23267-iratxemugire.mp3Deskargatu hemen. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-05-14

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

19 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...Azkena »

telefono_92452944 235 209

        945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 hizpidea.magazina@gmail.com

Zalantzak, ekarpenak,..

4 + 6 =

Araba Hizpide

Hala Bedi Bi 10.00etan

66 orrietatik 4 orria« Lehena...23456...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies