Magazinak

Hizpidea

Euskal Herria erreferentzia gisa hartzen duen aktualitateko magazina, Bilbo Hiria eta Hala Bedi Bi irratien artean ekoitzia. 2015 urtean sortu ginen, elkarlanaren bitartez Hala Bedi Bi eta Bilbo Hiria irratietako goizeko tartea indartzeko asmoz. Iruñeko Euskalerria Irratia dugu bidelagun. Goizeko 09:00etatik 10:00etarako tartean emititzen dugu eta 60 kolaboratzailetik gorako sarea dugu komunikazio, kazetaritza, nazioarte, ekonomia eta beste hainbat arlotan. Araba Hizpide tokiko magazinarekin batera, Hala Bedi Biko goizeko tartea osatzen dugu.

Argitaratutako azken artikuluak

  • SOINUGELA: Trip, bidaia… 60ko urteetako psikodeliaren erakusgarri zabala
    Gaurkoan 60ko hamarkadako zerrenda bat aukeratu dugu, trip kontzeptuari lotua. Bidaia lisergikoaz ari gara, hamarkada hartako musikarien eta LSD, azidoa edo gurean berakatza moduan ezaguna egin zen drogaren arteko harremana handia izan zen. Psikodeliak musikan eragindako doinuen zerrenda honetan White Rabbit kantuarekin abiatu gara, Jefferson Airplane taldearen bigarren albuma izan zen ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-01
  • EKT: Euskal mitologia, ideia eta Balioak Juan Inazio Hartsuaga antropologoarekin
    Euskal kulturgintzaren gradu ondoan Juan Inazio Hartsuaga antropologo  eta ikerlaria izan da. Kontu askoren inguruan mintzatu da, lehenengo euskal mitologia izan dugu hizpide. Antzinako mitoen inguruan aritu gara, Mari eta Jentilez baina baita gaur egunekoez. Antropologoak bi ikerketa ekarri  ditu bata ‘Gure nortasuna’ eta ‘Ideia eta balioen bestelako historia laburra’. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-01
  • IBAIZABAL: Berbalagunen kezkak eta erronkak, Deustuko inauteriak besteak beste Prest aldizkarian
    Otsaileko Prest aldizkariko gaiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. Berbalagun taldeetan bildu ohi dira euskara ikasleak mintzapraktika egiteko klasetik kanpo, lagunarteko giroan, patxadaz. Euskaraz bizitzeko bidean aurkitu dituzten zailtasunak eta laguntasunak konpartitu dituzte PREST!-eko lantaldearekin. Bestalde, gaur egun ezagutzen ditugun Deustuko inauteriak 1977an sortu ziren, duela 40 urte. Abiatu zireneko ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-01
  • PIPERPOLIS: “Inundacion” zientzia fikzio feministan oinarritutako antzerki piezaz berbetan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreekin
    Magdalena De Santo dramaturgo argentinarraren antzerki-pieza lesbofeminista da “Inundacion”. Histeriak Zinegoak-ekin batera ekoitzi du, La Fundicion, Azala eta Plataforma Tiranterekin lankidetzaz baliatuta. Martxoaren 3an estreinatuko dute Bilboko La fundicion aretoan, Gaurko saioan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreak izan dira. 2013ko apirilaren 3an La Plata hiria urpean geratu zen. YPF ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-01
  • HIZPIDEA: Altsasuko gazteak 100 egun baino gehiago espetxean
    100 egun baino gehiago bete dira muntai polizial baten ondorioz Altsasu nahi baino ezagunagoa egin zenetik. Polizia operazioak, epaiketa azkarrak eta espetxeratzeak. Hala ere, elkartasunak ere ez du etenik izan; horren erakusle, etengabe egin dituzte mobilizazio eta ekimen jendetsuak. Bel Pozueta, egun, muntai horren ondorioz espetxean dagoen Adur Ramirezen ama ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-01
  • HIZPIDEA: Ipar Irlandako hauteskundeak aztergai
    Bihar izango dira Ipar Irlandako hauteskundeak. Martin McGuinness dimititu ostean, Sin Feniek ordezkaririk ez zuen jarri eta hauteskundeak aurreratu ziren. Mikel Aramendik egoeraren azterketa egin digu. Erabakigarriak izan daitezke osteguneko hauteskundeak Irlandan, besteak beste, horien emaitzatik ateratzen den Ipar Irlandako Gobernuak brexit-ari aurre egin beharko diolako. Michelle O’Neill parlamentari errepublikarra ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-01
  • EREMUZ KANPO 5X12: ERRITMOAZ III – HUTSUNEA
    Ezinegona, musikarik ez egoteak eragiten duena. Bi segundo musikarik gabe, ongi, arnasa emateko saioari, inola ere bat ez datozen bi kantu elkarren segidan jartzeko, hitzen bati beste presentzia bat emateko. Bi segundotik gora mantenduz gero, deseroso jartzen hasten gara. Baina, eta mantenduz gero gehiago? Gehiago mantenduz gero badirudi apropos egina ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-03-01
  • MUSIBLA: Chuck Prophet, Hanni El Khatib, Glass Animals, Donovan Woods, Julie Byrne, Neighbor
    Gaurko saioan estilo ugari entzun ahal izango ditugu. Hasteko Chuck Prophet gonbidatu dugu gurera eta Hanni El Khatib edo Glass Animals-ekin batera alderdi energetikoena beteko dute, beste aldetik Donovan Woods edo Julie Byrne ere izango dira gurekin soinu lasaiagoekin eta, amaitzeko, Neighbor taldearen perla bat euren azken diskotik. Ondo izan. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-02-28
  • BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Bilboko aratustetan zuzeneko saioa entzungai
    Aratuste Larunbatean saio berezia egin genuen Bilboko kale nagusitik, giro eguzkitsua eta jendetza batu zen Bilboko erdigunean.  Sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta beste hamaika ekintzek kolorez beteko zuten  egun osoz Bilboko Erdigunea. Zuzeneko saioan hainbat gonbidatu izan genituen bertatik bertara. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-02-27
  • EUSKARA JENDEA: Kaliforniako euskal prentsa
    Lehenengo euskarazko kazetak Kalifornian sortu ziren, XIX. mendean. Aitzindaria 1885ean Los Angelesen euskara hutsez plazaratzen hasi zen Escualdun Gazeta astekaria izan zen, Kalifornian jaiotako Martin Biscailuz abokatu euskal amerikarrak sortua; eta hiri berean 1893an agertu zen California’ko Eskual Herria, astekaria hau ere, irakurlego euskalduna AEBetan nagusiki, baina Hego Ameriketan eta ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-02-27
  • 11 Ispilu: Smells Like Teen Spirit @rafarueda #bertsioak
    Nirvana taldearen lehenengo hit-a izan zen Smells Like Teen Spirit, eta esango genuke euren ibilbide osoko abestirik arrakastatsua ere izan zela.  Gaur jorratu dugun kantua, 1991ko Nevermind diskoaren lehenengoa izan zen. Taldeko hiru kideek (Kurt Cobainek, Krist Novoselicek, eta Dave Grohlek) sortua eta Butch Vigek ekoiztua. Ezusteko arrakasta izan zen, ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-02-27
  • Gomutan: Aratusteak, inauteria, karnabalen bilakaera Bilbon
    Ihauteri, inauteri, aratuste, karnabal… modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz, dantzaz, janariz eta edariz bustitako egun hauek. Bilboko aratusteak gomutan izan ditugu. Indar handiko jaiak izan dira gurean. http://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170224_gomutan13.mp3Deskargatu hemen. ... Irakurri gehiago
    Iturria: HizpideaData 2017-02-24

Kantoia

Hala Bedi Bat 18.00etan

17 orrietatik 16 orria« Lehena...1314151617

telefono_92452944 235 209

        945 12 88 55

 telegram-vs-whatsapp 640 073 613

e-mail-icono-6785-96 hizpidea.magazina@gmail.com

Zalantzak, ekarpenak,..

14 + 5 =

Araba Hizpide

Hala Bedi Bi 10.00etan

64 orrietatik 16 orria« Lehena...1415161718...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR